MALKO GOZO ETA GAZIAK

                Ikasturtea azken txanpan sartu zaigu bete betean. Hilabete honek gauza asko argitu eta argituko ditu kirol jarduera ezberdinetan. Eguzki izpi epelen zai gauden bitartean, ahalegin kementsu jakin batzuk saria izango dute; aldiz, bidean negarrez geldituko diren betegabeko erronkak ere izango dira inon.

                Arrasateko eskubaloi taldeak mailaz igotzea lortu du hirugarrenean. Santoñaaldean jokatutako azken fasean lortu dute arrakasta; bertan, Bernal gazteak jokatu du eta erabakigarria izan da oñatiarraren lana. Eskubaloiari eskainitako lau hitz hauetan ere Bera Bera eta Bidasoa aipatzea gurako nituzke. Donostiarrek Liga eta Kopa eskuratu dute eta Irundarren aitzitik, denboraldi bikaina ez da nahiko izan mailaz igotzeko.Natrakere laster batean jokatuko du igoera fasea; Madrileko Estudiantes eta Extremadurako Plasencia izango ditu besteak beste  aurrez aurre. Belar hockeya ere aipatzeko ausardia izango dut; inondik inora jarraitzen ez dudan kirola bada ere, egunkarietan irakurritakoari kasu eginez, Errealeko nesken lorpena ikusgarria izanda.

                AlonsokFerrarian daraman abiaduraren pareko hasi da triatloi eta abentura Raiden denboraldia. Arratiako paraje ederretan ospatu zen larunbatean Columbia Raids Series izeneko ligako bigarren Raid abentura. Antxintxiketan kirol elkarteak lan ederra egin zuen lasterketan; Olasa eta neu izan ginen baliza madarikatuen bila, spidermanen patin aldrebesarekin lehian, arku petralarekin haserre….

                Larrinagari agur hunkigarri bat eskaintze aldera, Otalako krossaren inguruan  bildu ziren ikusle eta korrikalariak. Emozio eta malkoz jantzitako une gaziak bizi izan ziren Urkulu aldean. Yeray Varela txapeldun izan duen krossak datorren ekitalditik aurrera Josebaren izena eramango du.

                Larrañako futbol zelai berriak ateak zabalik ditu dagoeneko eta Oñati- Arrasate bidegorriak datorren asteburuan zabalduko ditu ofizialki. Albiste pozgarriak dira kirolzaleontzat. Bidegorria, ene ikuspuntu atletikoenetik, maratoiak gertatzeko eremui moduan ikusten dut eta guraso ikuspegitik aldiz, bizkletan paseatzeko leku gisa. Kontuak kontu, albiste ederrak.

                Errealaren partida ostean bukatuko da kirol asteburua; halere, astearekin borroka batean hasiak gara goiz goizetik. Asperkerietan ez galtzeko botikarik eraginkorrena omen da lana edo beharra. Eta gustokoa bada hobe; baina egunero ez ditugu, Raid, Triatloi edota igoera faseak. Bestelako beharrek agintzen dute. Eta izan dadila horrela. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude