GIRO GOXOA

Udako oporrak ahaztuta ditugun honetan zabaldu ditut berriro blogeko ateak. Hamaika konturekin aritu behar izan naiz irailean zehar eta horrela ezin ganorazkoahaleginik egin blogaren mesederako. Aitzitik, giro udatiar ederra gozatzeko aukeran gaude oraindik; tenperatura goxoak, haize lehuna eta eguzki izpi dotoreak geurean.

Ta eguraldiari eskerrak eman beharrean izango dira Zangoza ikastolako guraso, irakasle eta ikasleak. Horrelako giroarekin errazagoa izaten baita jai koloretsu batera hurbiltzea; izan esan gozan Nafarroan eta dagokionak har dezala kontuan bertan aldarrikatutakoa. Baina Barcinarentzat ekaitz gaiztoenean ere dena izaten omen da lehuna eta goxoa, harik eta herriak ostikorik aproposena eskaini arte bederen. Eta ostikoren bat ere hartuko luke gustura, kasu honetan onerako, Kataluinako herriak kontsulta edo dena delakoa burutzeko; plebiszitarioak again. Hauteskunde edo antzerako konturen bat beharko dute Podemos delakoaren barruan taldearen izaera finkatzeko; Echenique, Iglesias eta el macho alfa

Atlestismoa egiteko sasoia da nombait. Larunbatean San Martingo zuhaiztian izan ginen herriko neska- mutiko atleten aurkezpen ekitaldian. Aloña Mendiko kamisetak soinean zituztela lasterketa pare bat eta argazki ofiziala hosto erorien zerbitzura. Behobirako entrenamenduak ere ez dira falta inguruan; asko dira han eta hemen korrika ikusten ditugun antxintxikalariak eta asko dira ere, lasterketa ospetsu honetarako korrikalariak dituzten eskaintza harrigarriak. Izan ere, duela hamar bat urte, garai honetan, lasterketaren bat bilatzea ez baitzen erraza izaten. Orain aldiz, asteburu bakoitzeko lauzpabost lasterketa ditugu eskura.

Beste zereginen baten aritu den oñatiarrik ere izan da asteburuan. Oñatiko erreken osasunaz arduratuta edo, makina bat zakar atera eta ikusgai jarri dute plazan. Esaterako, Errosaixoko Bixamona egunean alde batera utzitako trasteren bat ere agertu da oharkabean. Ni badaezpada, zakar ezberdinak aztertzen izan naiz; Barcina andereñoaren dekreturen bat bertan ikusteko esperantzaz edo. Aitzitik, ez dut ezer ikusi. Denbora beharko dugu, nonbait. Bien bitartean txintxo samar ibili behar. Ondo izan.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude