2020ko Lehen Erronka

Dagoeneko agortu ditugu urte honetako lehen egunak. 2020rako helburuak, erronkak, asmoak….buruan baditut ere, idaztea ez litzateke okerreko ideia izango.

Orain artean eta antxintxika kontuei dagokienez bederen, maratoiak izan dira protagonista. Urteko maratoi bat egin eta bukatzea izan da helburua. Kanarietako hura, Zaragozako bestea, Tarragonakoa edota Laredokoa dira adibide.

Ez dakit aurtengoan maratoi bat gertatzeko aukerarik izango dudan; izan ere, urteko lehen helburuak beste era bateko entrenamenduak egitera derrigortuko nau. Gero, orientazio denboraldian sartuko naiz bete betean, urria bitartean indarrean egongo den denoraldian alegia. Eta ostean, beharbada, gogo eta indarren baitan, jarriko naiz maratoi berri baten bila.

Sherry Maratoi erdia izango da urteko lehen erronka serioa. Ondo gertatu nahi dudan lasterketa izango da. Entrenamenduak ondo planifikatu ditut; lehiatzera noa Xereza, ez soilik kilometroak irenstera. Apirilaren 19an izango da eta esan bezala Andaluzian, Xerezen.

Bidean, Azkoitia Azpeitia maratoi erdia edota dataz aldatu berri duten Donostiako 21kmak egitea ere, bada asmoa. Ea bada.

Linka: https://www.sherrymaraton.com/

Hona hemen lasterketaren horrialdeko azalpena:

El SHERRY MEDIA ofrece la oportunidad única de recorrer el mar de viñas que circundan la ciudad y forman parte del Marco de Jerez, participando en una modalidad de menor distancia y disfrutando de la esencia del Sherry Maratón.

​Saliendo desde la ciudad de Jerez se adentra al corazón de las viñas del Marco de Jerez transcurriendo por las principales casas de viñas para después finalizar en la ciudad de Jerez, concrétamente en la Alameda Vieja. 

​La SHERRY MEDIA tendrá una distancia de 22 kms, con Salida el 19 de Abril a las 9:00 en la Fundación Real Escuela Andaluza del Arte Ecuestre. Su salida es conjunta con el Sherry Maratón.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude