Korrikalarien dantza

  Asteburuak  Behobia Donostia lasterketaren baitan egin du dantza. Dantza hevyak, klasikoak edota arin- arinak. Gustu ezberdinez azaldu da  euritako plegable batez jantzitako ahalegina, batik bat, igande heze, haizetsu  eta ilunari begira. Behobiara bidean, urduritasun zantzuak estali nahian edo, ilusio handia erakusten zuten geure aurpegiek. Badirudi lasterketa honek deskribatzen duela zeinen kirolari trebea, zenbaterainoko korrikalaria den gizasemea; atletismo herrikoiaren eskaparatea da Behobia.
            Maiatzean eman genuen izena. Ia 40 euro ordaindu behar izaten dugu azaroan ospatzen den lasterketa honetan parte hartzeko. Aurtengoan dortsalarekin batera ematen duten liburuxkan, antolatzaileak izen emateek sortzen dituzten diru sarrerak justifikatzen saiatu dira; ummmm…horrek usai txarra dauka….Lasterketa azken 10 urtetan gehiegi hazi da; dagoeneko ez da lasterketa bakar bat ospatzen; lehenengo partehartzaileak 9.30etan abitzen dira Irungo auzotik Donostiarantz eta azkenak berriz, bi ordu beranduago. Nik, multzo berean dauden  bi edo hiru lasterketa ikusten ditut…eta zuk?????
            Kontuak kontu eta tontolapikoak garelako edo, urtero ematen dugu maiatzean ditxozozko izen ematea.  Oker ez  banago nire 15. Behobia Donostia izan da; gauzak gehiegi aldatu dira parte hartu nuen lehen urte hartatik ona. Antolatzaileei partehartzaileak hobeto zaintzeko eskatuko nieke; mimo gehiago, lasterketa bukaerako poltsa dexenteago bat…eta zer esanik ez ,euskararen erabilera aberatsago bat. Atzokoan megafoniatik gaztelera entzuten zeharo aspertu binitzen.
            Kontuak kontu, Maiderrekin egin nituen 20 kilometroak. Nire lehen Behobian izan nuen besteko ilusioa izan nuen atzokoan.  Hilebetetako lanak nolabaiteko saria ekarri zuen Boulevarrera; helmugako marra pasa eta malko bi masailetan, etxeko txikiak geure zai. Perfekto.
            Antolatzaileek horrenbeste merezi ez duten korrikalarien esker ona jasotzen dute; irribarrak, alaitsauna, ilusioa…Atzokoan aldiz, tristura ere, iritsi zen Donostiara. Izan ere, 30 urteko neska euskaldun bat zendu baitzen Zurriolan. Zaila da benetan hau barneratzea; baina horren partehartze ugaria duen lasterketa batean, horrelako kontutarako prest egon beharra gaude antolatzaile, zaletu eta gainerako korrikalariok. Goian bego.
            Egurdiko bazkariak berdindu ninduen…berriro ere. Konpainia ezin hobea, ardo goxoegia eta tertulia polita. Beste Behobia bati agur.
            Ikusten duzuenez,  gaurkoan, Behobiak mugitu dizkit barruak.  Bergarako kontsultan Filipinetako tifoiak izango du eraginik, agian; edota Bernabeuko tornadoak Igeldoko desanexioan. Nork daki. Bien bitartean ondo segi.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude