METEORITOA BATIKANOAN

Euriak tregua txiki bat eskaini digu astebururako. Dirudienez, oraingoz bederen, han eta hemen bustitako parajeek nahiko jasan dute.  Eta zerutik malko sendoak erortzen diren bezalaxe erori  da Errusiako lurretara ditxosozko metereoritoa.  Bertako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, eskualdeko 130 eskolatan zauritu dira hainbat lagun. Gehienek,  talkaren ondorioz, kiskalitako kristalek eragindako zauriak dituzte. Ezinezkoa litzateke  baina zatitxoren bat Euskal herrira heldu izan balitz, Gureak enpresa taldeko enkargatuaren zakilera bideratuko  nuke zatitxoa ene iparrorratzarekin.  Asteburuan jakin baitut lotsagabe batek  adimen gaitasun urria duen emakume bat bortxatu duela maiztasunez. Kaka berarentzat ….

Bat eta bi izan dira bisitan izan ditugun meteoritoak. Bigarrenak  130.000 tona zituen eta 27.860 kilometrora pasatu omen  da . Lurrarekin talka egiteko arriskurik ez zegoela argitu baziguten ere, horrelako mehatsuei  PPkoen edota Urdangarin eta konpainiaren antza hartzen hasia naiz; beraz kontuz …

Bisitan izan ez dugun hirugarren meteoritoaren istorio klandestinoak Ratzingerdelakoak idatzi ditu Batikanoan. Agur esango die elur koloreko sotana eta antzerakoei. Birjintasunaren koloreak nekatu egin dituzte Aita Sainduaren begiak. Halere, Garizumaren baitan eskainitako sermoian botere katolikoaren handinahiaz mintzatu zen; errekadua …. lau haizetara ….

Birjintasunaren kolorea ere Irimoraino heldu da asteburuan. Antzuolako 8 milakospatu dituzte eguraldiak keinu eguzkitsua egin duen honetan. Debagoieneko korrikalari dexente hurbildu zen bertara lasterketaren lehen ekitaldiaz gozatzera. Eta ni neu ere, elurretan ibili nahiz gustura. Untzagako basoetan atera dut paseatzera ene iparrorratz kuttuna. Basoan barna orientatzea gaitza bada ere, are gaitzagoa basoan eta elurretan. Halere, gozada bat. Gainera, astiro bada ere, horrelako konpetizioei tamaina hartzen hasia nahiz, ea bada …

Zuiako parajeek besoak zabalik hartu gintuzten ostiral arratsaldez. Lukiao herrian hartu genuen ostatu eta bertatik egin nuen Untzagarako txangoa. Etxekook Gorbeia edota Orduñako landetan irristatu dugu trineoa; argazki eta momentu ederrak baina igande gauerako gerriko minez.

Txuri- urdinekEuropara begira jarri dira; pardita interesgarria igande goizekoa. Bilbo aldean urak harrotuta dabiltza eta Iruñean berriz, mantsotzen hasi dira. Errejional mailako Aloña Mendikdenboraldi benetan irregularra darama; sailkapenaren erdi erdian dago. Bat irabazten duen monentuan hurrengoa galtzen du eta alderantziz, beste hainbeste. Badira urteak ez naizela Azkoagainen izan; ea, aurten,  “ haizebariko” bat hartu ahalaz, partidaren batez disfrutatzeko aukera dudan.  



 Meteroritoak Batikanoan eta Errusian. Halere, bukatzeko, Saharako herria gogan izan gurako nuke; horrela, meteoritorik pozoinduena txisteratik ateratzerik balego, Marrokoko erregeari zuzenduko nioke. Xelebrea da nonbait erregea hau; eta xelebrea, astoaren ipurtzuloa omen da. Ondo izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude