Oñatitik Burgosera eta buelta
Ostiralean jertse bat nahikoa omen zen orduko tenperaturari eusteko; asteburuan berriz, aldaketa nabaria izan dugu. Aloña elurtuari lehen erretratuak ateratzeko aukera ere izan dugu. Gaur, bat edo beste, Gorgomendiko tontorrean izan den berria ere iritsi zait; giro atseginegia egon ez arren, neguari tankera ematen dion lehen eszena antzezten nonbait.

Larunbatetik iganderako gaua ohikoak baino luzeagoa egin zitzaidan; gazteagoa nintzenean ordu aldaketak ekartzen zuen ordubete gehiagoko gauak, juerga luzatzen zuen; orain berriz, lo egiteko ordubete gehiago dugu bederen. Ni neuk Burgosen egin dut lo; haize hotzaren hiriburuan, mortzilenhiriburuan. Bertan Liga Nortekofroga berri bat izan da eta aurreko frogen ildotik, azken postutan ikusi dut ene izena sailkapenean. Halere, gustura, baliza guztiak aurkitzeaz gain, mortzilen hiriburuak duen aberastasun historikoa dastatu dut eta. Aitzitik, dastaketak ez du mortzila gusturik ekarri, haize zakarra errudun. 

Frantzia aldean mortzilak poliziek banatu dituzte; gazte euskaldun batzuk atxilotu dituzte Macon herrian. Izendapen ponpoxoak irakurri ahal izan ditut egunkari jakin batzuetan; *egitura klandestinoen buruzagia* izenekoa gustatu zait. Kontuak kontu, zentzurik aurkitzen ez diodan ekintza bat izan da. Euskal gizartearen aurrean xelebre samar irudikatzen dute euren burua Frantzia eta Espainiak. Gizarte honek beste zerbaiten premia dauka; probokazioetatik haratago, ez baitut uste ETA erakundea horrelako tranpetan eroriko denik.

 Kirolei errepasoa emate aldera, futbolarekin ekitea gustatuko litzaidake. Barztelonak5 sartu bazituen Madril ezin zen gutxiago izan eta to !!!!! beste 5. Halere, lidergoan izateko lehia ez dute katalanek merengeekin, koltxoneroekin baizik. Errealak gaur jokatuko du; dagoeneko, eta kanpoko partidetan, zaletuok etsita gauden susmoa daukat, ea. Bilbo aldean, Bielsa indarra galtzen ote da ?????? Natra Oñati berriz, indartsu hasi da eta Azkoagaingo mutilak. Zerrajeroen aurrean gaizki.

          Behobia ospetsuaren ataritan ospatzen diren lasterketetan ederto aritu dira asteburuan bailarako kirolariak. Lasarten Yeraik eta EHko maratoi erdian Kortabarriaarrasatearrak, biak ala biak, 3. pustua eskuratu zuten. Nik ostiralean jaso nuen azaroaren 11rako dortsala, aurten txuria izango da, soseguz- soseguz Donostiraino.

          Gaur goizeko 7etan entzun ditudan ezkila doinuek, Parrokiako zutabean jarri ohi duten eskela begiratzera eraman naute. “Salajuegoseko”Marilu zendu da; 10 pesetetako futbolin partidak edota karanbolen billarrak etorri zaizkit gogora derrepentean. Goian Bego.

          Aurkezten zaigun aste hau motza dugu. Azaroari harrera hona egiten saiatuko gara. Gaztainak, pinutelak edota tankerako dieta gozoak dastatzeko gonbitea egingo dut Oletan. Bertako paraje eder eta hotzarekin bat egiten baitute udazkeneko fruitu hauek; eta geu, han izango gara lau egunez, asteburuari so, mugimendu xelebreenei begira. Ondo izan eta kontuz Sandyrekin. 
         


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude