Etiketaren artxiboa: euskara

Iruzurgilea naiz, euskaraz ez naiz gai

Ama, aita, barkatu, kale egin dizuet. Euskaldun izan nedin, eskola publikora barik ikastola pribatura bidali ninduzuen. Elkarri ulertzeko gau eskolara joateko ahalegina egin zenuten. Eta nire ipuinak irakurri ezinda geratu zineten. Geroago unibertsitateko ikasketak ere euskaraz egin nituen, zuei esker. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | 6 iruzkin

“Para que vas a estudiar en euskera?”

Unibertsitatetik bueltan, autobusean, medikuntzako ikasle biren artekoari adi-adi jarraitu diot. Aitortzen dut, kotilla hutsa izan naiz. Baina elkarrizketak merezi zuen. Batek medikuntzako bigarren ikasturteari ekin dio aurten, hasieratik gaztelaniaz egitea erabaki du, batxilergoa eta aurreko eskolaldi guztia euskaraz egin bazuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Euskal hedabideen eragin soziala neurtzeko Behategia

“Euskal hedabide eta unibertsitateen arteko elkarlana sustatzea komunikazioaren ikerketa eta ezagutzaren arloan”. UEU, EHU, MU, DU eta Hekimenek elkarlanean antolatu zuten jardunaldia, Eibarko Markeskoa jauregian. Han egin zuten hitzordua komunikazioaren inguruan ikertzen ari diren 3 euskal unibertsitateetako ikerlariak eta euskaraz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Otsein, Bergarako morroia

“Badirudi Roomba aspiragailu elektronikoak ireki duela bidea beste batzuk ere etxerako otsein elektronikoen merkatuan sudurra sartzeko, eta niri neuri arreta eman didaten hiru adibide ekarri nahi dizkizuet gaurkoan”, irakurri diot Joxe Rojasi bere Teknopata blogean. Eta, Maite Goñiren #gaurkohitza tarterako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Tribuaren Berbak saioaren arrakastaren giltza batzuk

#tribuarenberbak blogean irakur daitekeneez “Hiztun kopurua ez da hizkuntza baten bizi-indarra neurtzeko aintzat hartu behar den faktore bakarra”. Internet eta sare sozialen presentzia neurtzen du esaterako Calvet barometroak. Hala bada, jar ditzagun zenbakiak agerian. ETBk aditzera emandako datuen arabera, #tribuarenberbak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Kultur ikuskizunak, sare sozialak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Mariette txupitoa eta eskerrik asko, txosnetan Trending Topic

Zapatu gauean Lurgorriko (Gernika-Lumo) San Lorentzo jaietan aritu naiz txosnan laguntzen. Antzuolako jaietan eta Sanferminetan ere ibili izan naiz lehenago, baina urte dezente pasa da harrezkero. Aitortu behar dut primeran pasa nuela eta nire sorpresarako, jendea ere primerakoa tokatu zitzaidala. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Haragi-hezurrezko ziberlagunak

Barikuan gertatu zitzaidan. PuntuEus jaialdi ofizialean (hainbeste jende “handi” batu zen-eta). Berandu heldu nintzen, beranduegi ere esan genezake; Euskaltzainburua hizketan ari zela, atera kontuak! Horrelakoetan bidean pentsatzen joaten zara “atzeko atetik sartuko naiz”, edo “atzeko partean geratzen saiatuko naiz”… Nire … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, sare sozialak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

‘Euskal komunikabideak: nola zaindu maite duzun hori?’

Euskalerria Irratiaren 25. urteurrenaren harira, mahai-inguru interesgarria antolatu zuten euskal hedabideen egoeraz eta etorkizunaz. Horretarako euskal hedabideetan ari diren hiru lagun izan zituen Juan Kruz Lakastak mahaiaren bueltan: Maddalen Iriarte, Mikel Irizar eta Martxelo Otamendi. Bertarajo joaterik izan ez genuenontzako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

#500xZu Anboto astekariaren jaia zapatuan. Zorionak!

http://youtu.be/JX9-YL6mXmU 2002ko azaroaren 16an kaleratu genuen Anboto astekariaren lehenengo zenbakia. Gaupasa egin genuen Imanol Garaizabalekin, berari tokatu zitzaiolako bere anaia Gotzonek egindako Freehand dokumentua Quark-eko maketara pasatzea. Hura izan zen lehenengoa, baina hasiera hartan ordu asko eta asko igaro genituen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Kazetaritza | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gangnam Style, euskaraz abestuko dugu

Jakina letrak ez du jatorrizkoarekin zerikusirik izango. Gureak aldarrikapena izan nahi du. Krisi ekonomikoaren eraginez, lanpostu gehien galdu dituen 2. sektorea da kazetariena. Hedabide tradizionalek tekonologia berriak komunikazioaren onerako erabili ordez, negozio azkarra, eta txarra, egitea lehenetsi dute. Jada, soberan dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, sare sozialak | Etiketak , , | Utzi iruzkina