Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira

Urtebete, di-da!

Joan da urtebete; oso-osorik joan ere. 365 egun, bere ordu, minutu, segundo eta urtaro guztiekin. Urtebete, beste behin ere, lanpostuz aldatu nuela bete dira justu gaur, irailaren 2an. Urte biren ondotik atzera ere egunero etxean lo egiten ahalbidetu zidan lanpostuan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Erantzun

Berriro hastea

Puntua, 2019ko irailaren 20an #PuntuaIritziak Marijo Deogracias ( @desplazatua ): "Berriro hastea" pic.twitter.com/YhvlNLYuQM — Goiena Albisteak (@goiena) September 21, 2019   Bi urte eta hiru hilabete. Segun eta, asko; edo, gutxi. Baina bada neurtzeko beste modu bat; alegia, denborari begiratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Politika | Etiketak , , , | Erantzun

Umetako kontu ez hain arraroak

‘Stranger Things‘ seriea dela eta, hortxe ibili gara Twitterren iritzi-trukaketan; gustatu batzuei, hainbeste ez beste batzuei. Baina gehien-gehienok ikusi dugu 80ko hamarkada hura gogora ekartzeko balio izan digun fikziozko telebista seriea. Edu Lartzangurenek Berriarako idatzi duen artikuluaren kontura, oroitzapen mordoxka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Erantzun

Bejondeizula, ama!

Erretiroa hartu du gure amak. Bere 65. urtebetetzean eskuratu du erretretarako eskubidea; ofiziala, alegia. Domekan ospakizun bikoitza izan genuen, eta zein pozik zegoen! Baina are ilusio handiagoa egin zion aitaren opariak: gitarra! Ez edozelakoa, gainera! “Gitarra española” zioen amak; horixe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Erantzun

Zorion agurrak eta denetariko mezularitza azkarra

Facebook sare soziala salataria dela bagenekien. Hori dela eta, jende askok ez dio bere jaiotza-egunaren berri eman ―damututa kendu duenik ere ezagutzen dut―. Hala ere, bere egunean modu publikoan jarri genuenok Facebooken ari diren gure “lagunak” aktiboak diren neurtzeko tresnatzat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Erantzun

Lilatoian ahalduntzen segitu nahian

[Berria (2016/03/22), Elena Laka Muñoz eta Marijo Deogracias Horrillo] Konfiantza, autoestimua, askatasun sentsazioa eta, gainera, beldurrari aurre egiteko gaitasun sentipena. Hori guztia eragiten zion korrika egiteak Katherin Switzer New Yorkeko maratoia irabazi zuen lehenengo emakumeari; 1974an izan zen. 42 urte … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Erantzun

Neskari listu egin aurpegira, eta ez da ezer gertatzen

Trenean sartu ahala sumatu nuen bien arteko rollotxarra. Hasteko aukeratu zituzten aulkiengatik: bagoiaren horma kontra bakarrik dagoena, eta pareko bakarkakoa. Ez mariatzeko, trenaren norabidean zegoen lehenengo eserlekua aukeratu nuen nik, neska gazte atzerritar biren ondoan. Alboko lauko eserlekuan eguzkitakoak jantzita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | 4 erantzun

Odol mamitu desatseginak

Odol mamituak liburuaren hasiera gogorra egin zait, bortitza; egonezina. Xehetasun horiek guztiek goragalea ere eragin didate, letretatik burua altxatzeraino; arnasa hartzeko, deskribapenak irudikatu arazi didaten horretatik aldentzeko. Benetan, desatsegina; gordinegia. Baina, era berean, irakurketa erraza dauka Alaine Agirreren lanak, kontraesana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Erantzun

Durangoko Azoka Bilbora?

Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Azoka? Ondo, eskerrik asko” artikuluan irakurri dut, #DA50-en balorazio prentsaurrekoan bota zuela Euskal Editoreen Elkarteko Xabier Olarrak, azoka «errutina moduko bat» bihurtu dela eta, aurrera begira jarrita, «erronka anbiziotsuen alde» egin beharko litzatekeela: «Herri anglosaxoietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Erantzun

Ez dut #DA50 gozatu

Zioen Goizalde Landabasok aurten (50.ean!), “aspaldiko urteotan ez bezala, aurton gutxi zapaldu” duela Durangoko azoka: “Sartu-irtena egin dudala esan nezake. Ez dut kontzientzia kargurik, ezta Stockholmgo sindromerik ere” (Berria, 2015eko abenduaren 8an). Astelehen iluntzean pentsamendu bera izan nun. Alegia, zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Etiketak , | Erantzun