Haragi-hezurrezko ziberlagunak

Barikuan gertatu zitzaidan. PuntuEus jaialdi ofizialean (hainbeste jende “handi” batu zen-eta). Berandu heldu nintzen, beranduegi ere esan genezake; Euskaltzainburua hizketan ari zela, atera kontuak! Horrelakoetan bidean pentsatzen joaten zara “atzeko atetik sartuko naiz”, edo “atzeko partean geratzen saiatuko naiz”… Nire zorterako, aterik ez zegoen, irekitako aretoa zelako eta justu pare-parean AEK-ko komunikazio arduradun eta lankide ohi Igor Elordui topatu nuen. Uf! Zelako deskantsua! Bere ondoan geratu nintzen, eta zer “galdu” nuen komentatu zidan.

Smartphona eskuetan hartuta #puntueus traola sintonizatu nuen, eguneratze aldera. Berehala lokalizatu nituen, ezkerraldean horma kontra @luistxo eta nire eskumetara, atzeko partean ere, @euskaljakintza eta @teketen. 13:00 aldera, ziztu bizian atera zen @GoizaldeL, “zuzenean sartu behar dut, egongo gara” esaten. Dei bat erantzutera atera zen ostean @EdortaArana eta Uxune Martinez (@ueu_orokorra), berriz, deia erantzutetik bueltan harrapatu nuen; bera ere lankide ohia (Anbotoko denboratakoa) beraz, hizketan geratu ginen. Esther Medialanueta agurtu nuen eta Lehendakaritzako prentsa burua aurkeztu ninduen (aurreko laneko ajeak) eta berehala etorri zen #gizonenherriapuntueus. Hantxe ziren gizon mordoa puntueus errealitate izan dadin lan egin duen emakumea, Iratxe Esnaola, zoriontzen eta saritzen.

Iratxe Esnaola oroigarria jasotzen

Iratxe Esnaola oroigarria jasotzen

Horrelakoen onena, ordea, osteko luntxaldia izaten denez eta, jakina, jendea aurrez aurre agurtzeko aukera; hortaz, goazen beste gelara. Aurretik, baina, aurrez aurre agurtu nituen Maite Goñi eta Joxe Rojas. Komentatu nien, ez oso modu onean antza, ze, Joxek “txarrera” hartu zuen, arraro egiten zitzaidala hola ziberlagunak haragi-hezurrekoak direla ikustea. Ez dakit, sentsazioa izaten dut aspaldiko honetan, hobeto moldatzen naizela “distantziako” hartu-emanetan. Eta horretan ginela:

– Marijo! Desplazatua! Kaixo, Urtzi naiz.

– Urtzi? Urtzi? A, bai! @urtzai. Pozten naiz, urte askotarako!.

Orduan, hanka sartzea:

– A! Urtzi bai eta gu ez?- bota zidan Joxek. Eta, zela atera hortik:

– Tira, bera ez nuen arrez aurre ezagutzen.

– Ta? Ze inpresio?

– Irabazi egiten dute;-)

– Hara! Berak irabazi eta niri “feo”!

Zas! #entoalaboca! Zelako lotsa! Haragi-hezurrezkoekin topatzen zarenean ziberlagunen xarma galdetzen dela adierazten ez asmatzeagatik.

Hala ere, Joxe, Maite, poztu nintzen zuek ikusteaz eta agurtzeaz. Eta baita Urtzi ezagutzeaz ere. Benetan diotsuet. Besarkada bat eta ia hurrengoan #gizonenherriapuntueus anitzagoa egitea lortzen dugun; genero ikuspegitik, jakina!

 

Kategoria: Ispiluari begira, sare sozialak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude