Gangnam Style, euskaraz abestuko dugu

Jakina letrakĀ ez du jatorrizkoarekin zerikusirik izango. Gureak aldarrikapena izan nahi du. Krisi ekonomikoaren eraginez, lanpostu gehien galdu dituen 2. sektorea da kazetariena. Hedabide tradizionalek tekonologia berriak komunikazioaren onerako erabili ordez, negozio azkarra, eta txarra, egitea lehenetsi dute. Jada, soberan dira ‘plumillak’ eta multifuntzioa betetzen duten copy-pastelariak nahiago dituzte.

lipdub euskaraz blogerakoHorren aurrean, Gangnam Style doinura oihukatuko dugu. Ka-kazetari, kakati! Horixe da gure estribilloa. Joxerra Gartziak lagundu digu letra osatzen eta apirilaren 10ean, zuk ere parte har dezakezu Leioako campusean grabatuko dugu lipdubean. Flashmove eta Harlem shake-ak modan diren honetan, guk lipduba errekuperatu nahi dugu. Zergatik ez? Agian ez da cool izango, baina vintage bai!

Lipdub MKM zorakeriaren gainean gehiago jakin nahi izanez gero, eta zu zeu ere ausartzen bazara, etorri! Ez izan kakati!

Kategoria: Euskararen patria, sare sozialak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude