Tribuaren Berbak saioaren arrakastaren giltza batzuk

#tribuarenberbak blogean irakur daitekeneez “Hiztun kopurua ez da hizkuntza baten bizi-indarra neurtzeko aintzat hartu behar den faktore bakarra”. Internet eta sare sozialen presentzia neurtzen du esaterako Calvet barometroak.

Hala bada, jar ditzagun zenbakiak agerian. ETBk aditzera emandako datuen arabera, #tribuarenberbak saioaren lehenengo emanaldiak euskal ikus-entzuleen %9,1eko audientzia izan zuen. Baina zein izan zen audientzia soziala? Zenbat jende aritu zen saioari buruz Twitter sare sozialean, saioa ikusten ari ziren bitartean?

Gaur ere TwitterBinder aplikaziora jo dut, saioaren traola erabiliz Kike Amonarrizi begira egon zirenek esan zutenari argazkia atara nahian.

547 txio (18:00ak arte)

  • 154 txio orijinal
  • 305 bertxio
  • 37 elkarrizketa
  • 53 lotura
Iturria: TweetBinder

Iturria: TweetBinder

Iturria: TweetBinder

Iturria: TweetBinder

Baina ze eratako komentarioak egin zituen jendeak sarean? Saioaren ekoizleak gustura egoteko modukoak izan ziren guztiak. Zorion agur asko, tartean. Jasotako mezuei errepasoa egin diet Storify txiki honetan:

Bistan denez, ikusi dutenek gustuko izan dute saioa; bai dinamikoa izan delako –eta hori aspaldi honetan ezinbesteko bihurtu da audientziari eusteko– eta, gainera, euskara hizkuntza lehengaia izanagatik ere, interesgarria izan delako –euskarari buruzko saioek euskaldunek bakarrik ikusten dituztela eta gogaikarriak, aspergarriak, astunak, adituegiak, hizkulatzaritzarekin lotuegiak, akademikoegiak… direla (nire ustea bada ere) diotenaren kontra. Hortaz, muga oso goian jarri ote dute Kike Amonarriz eta konpainiak? Datorren eguaztenean ikusteko!

Kategoria: Euskararen patria, Kultur ikuskizunak, sare sozialak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude