Kategoriaren artxiboa: Kultur ikuskizunak

Durangoko Azoka Bilbora?

Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Azoka? Ondo, eskerrik asko” artikuluan irakurri dut, #DA50-en balorazio prentsaurrekoan bota zuela Euskal Editoreen Elkarteko Xabier Olarrak, azoka «errutina moduko bat» bihurtu dela eta, aurrera begira jarrita, «erronka anbiziotsuen alde» egin beharko litzatekeela: «Herri anglosaxoietan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Utzi iruzkina

Ez dut #DA50 gozatu

Zioen Goizalde Landabasok aurten (50.ean!), “aspaldiko urteotan ez bezala, aurton gutxi zapaldu” duela Durangoko azoka: “Sartu-irtena egin dudala esan nezake. Ez dut kontzientzia kargurik, ezta Stockholmgo sindromerik ere” (Berria, 2015eko abenduaren 8an). Astelehen iluntzean pentsamendu bera izan nun. Alegia, zein … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zinea, euskaraz, denentzako

Ámama (Iban Arantzabalek txiokatu bezala) filma, euskaraz sortua eta ekoitzia, gaztelaniazko azpidatziekin erakutsi delako hainbat lekutan sortu den eztabaidatik abiatuta, eta euskal hiztunok ordaindu beharreko peajeari beste adiera bat eman nahian, bururatu zait baduela euskarazko filma gaztelaniazko azpidatziekin erakuste horrek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna, Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Jai Alai, zesta jokoa munduaren konkistan

JaiAlai estilo bat izan zen, bizimodu bat, ustez, mugarik ez zuen negozio-espektakulua. Hori dena eta gehiago ikasi dut Jai Alai Blues film-dokumentala ikusita. Gernikan erakutsi zuten lan bikain hori, aurrestreinaldi gisa. Eta, noski, euren herrian eta euren herriarekin lotura estua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Utzi iruzkina

22M2 taldearen kontzertuaren bueltako sorpresak

Sorpresa laukoitza izan zen zapatu gauekoa Deustuko Erriberan izan nuena. Ezustean izaten dira sorpresak, bestela ez lirateke izango; kontua da, baina, nirea hasieratik handitzen joan zela. 22M2 taldearen kontzertura joateko sarrerak eskuratu nituen Radio Euskadiren Iflandia saioari esker eta zapatuan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

22M2 taldearen kontzertuaren bueltako sorpresak

Sorpresa laukoitza izan zen zapatu gauekoa Deustuko Erriberan izan nuena. Ezustean izaten dira sorpresak, bestela ez lirateke izango; kontua da, baina, nirea hasieratik handitzen joan zela. 22M2 taldearen kontzertura joateko sarrerak eskuratu nituen, Radio Euskadiren Iflandia saioari esker, eta zapatuan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Ipurdiak mundu salbatzaileentzako opari!

Lotsa puntua ere ematen dit aitortzea zinera joan naizela espioien parodia bat ikustera, baina aizue, denok gara bihozberak eta zergatik ez, ñoño samarrak. Kontua da Aste Santuko egunak aprobetxatuta, eta Gernikako Lizeoan zela, Kingsman filma ikusi dudala. Bere generoan kritika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

El Pimiento Indomable, ikuskizun definiezin baina dibertigarria

¿Cómo se dise dos locos en euskera? Erraza zen Venenoren galdera erantzutea: Kiko Veneno eta Martín Buscaglia !. Eurak dira El Pimiento Indomable asmakizunaren atzean dauden bi musikari-bakarlari-zoroak. Bata bestearen bila aritu izan balira bezala, azkenean topatu dira eta sortu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Fausto, aho zabalik geratzeko antzezlana

Korrika kulturalaren aitzakian, Fausto herritar eredugarria ikusten egon gara asteburuan, Gernikako Lizeo antzokian. Ez da jende askorik animatu. Izan daiteke, Kontseiluak deitu zuen manifestazioak ere eragin izana, Donostiatik buelta egiteko ere denboratxoa behar delako. Kontua da, baina, publikoan bazela adin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Niños Mutantes, Granada gogoan Bilbon

2015eko nire lehenengo zuzenekoa izan zen Niños Mutantes taldeak Bilboko Back Stage aretoan eskainitakoa. Areto horretan ere lehenengoz egon nintzen egun horretan. Bai, egia da, lehenago, Congreso zenean izana nintzela, baina harrezkero urte batzuk pasa dira! Are, ez dut uste, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina