-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: bitxikeriak
“Pertsona normalak ziren”
Irratian entzun dut lehenengo eta telebistan ikusi gero. Bordeleko denda bateko jabea ei da eta atzo gauean atxilotu zituztenei buruz “pertsona normalak” zirela esan du. Dendara joaten zitzaizkiola jatekoa erostera eta bai, neskak espainiar azentua zuela, baina gizonezkoak frantsesez ondo … Jarraitu irakurtzen
Lehenengoz pasatu naiz gaur Legutiotik
Joan zen martitzena ezkero, lanera autopistaz joan beharra izan dut. Entzun nion Martin Barriusori Mezularian autobideen alternatibarik ez daukagula. A-8an izandako lur-hazien kontura ari ziren, eta Gipuzkoako bide azpiegituren diputatu Eneko Goiak zela esan zuen lanak egiten ari diren bitartean … Jarraitu irakurtzen
Tapaki arriskutsua, 120ko abiaduran
Atzo, martitzenean, Barazar gainera iritsi eta elurra ikusi nuen errepide bazterrean. Elur gutxi, baina nahikoa argazkia beste bat izateko; aurreko eguneko kolore bera zuen, zuria, baina oraingoan izotza beharrean elurra zen. Gasteizerarte elurra lagun bide bazterretan eta orduan, haizea zebilelako-edo, … Jarraitu irakurtzen
Niretzat antza dute
Marjinaliaren portada ikusi nuen arten ez nintzen ohartu, baina begira geratu nintzen eta hara! Txuma al da bada, hor ezkutatzen dena? Hemen jolasa: Ala, ez al du Bonoren antzik? Eta begiratu orain Robin Williams aktoreari: Akaso, Tarantinori guztiak … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak bitxikeriak, bono, robin, tarantino, txuma, williams, zinea
2 iruzkin
ETBren egoitza berrira bisitan
ETBk (ze EITBk aurreteik estreinatu zuen) atzo estreinatu zuen Bilboko egoitza berria; albistegiak, lehenengoz, sasoi bateko ‘feriademuestrasian’ egin zituzten. Eta, kasualitatez, goizean han egotea tokatu zitzaidan. Bigen Zupiria eta Andoni Ortuzar izan genituen gida-lagun. Estreinaldia egin zutenean ezin izan nintzen … Jarraitu irakurtzen
Lekitxon bai, Honddarbin ez
Sanantoliñetan izan nitzan atzo, antzar egunian. Sekulako egualdixa egiten zeban eta atsaldeko 5:30ak aldera aillegau giñan portura eta girua ikustekua zan!. 70 bateletik gora zeuala entzun giñuan: gu 49.ean aillegau giñan. Ordurako 18 jasoaldi eginda zeuskan batek eta denbora dezentia … Jarraitu irakurtzen
Donostian ala nazioartean?
Donostiako banderaren lehenengo saio egunean istiluak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean. Bigarren zatia ez da hain arraroa egiten, eta egun benetan jendetsua aukeratu izana horretarako ere, jada, ohitura bihurtu da. Harritu nauenak, Diario Vascok albistea ilustratzeko aukeratu duen Jose Mari … Jarraitu irakurtzen
Deprea? Bai, zera…
Asteleheneko Goienkaria (20007-09-03) Uda-herriek “Graziarik gabeko itxura” zutela esan zuen atzo Teleberriko aurkezle Africa Baetak. Baina, seguru nago oporrosteko lehenengo lan egun bezperagatik baino eguraldiagatik izan dela. Edorta Romanek ere ez du asmatzerik izan. Atzo ere hondartzakoa iragarri zuen, baina… … Jarraitu irakurtzen
Athletic-Osasuna, noren alde egin?
Bilboko Aste Nagusian izan nintzen atzo. Euria egin ez duen egun bakarra izan zenez, eta azken aurreko eguna zenez, jende mordoa zebilen handik eta hemendik. Migel Boseren kontzertua ikustera ere gerturatu ginen Botika Zaharrera, eta han ere lekurik barik egon … Jarraitu irakurtzen
Gobierno de España, publizitate kanpaina berria
Oporraldi aurretik konturatu nintzen zela auto istripuen kontrako telebista kanpainetan “Gobierno de España” esaten amaitzen zituzten iragarkiak; lehen, oker ez banago, “Ministerio del Interior” esaten zuten. Gauza bera igarri nuen suteen kontrako kanpainetan: “Ministerio de Medioambiente” beharrean “Gobierno de España” … Jarraitu irakurtzen