Etiketaren artxiboa: organization

Ni ere ‘Ezenarroren sokakoa’ naiz

The organizationen azkeneko komunikatuan irakurri daitekeenez: “Hauteskunde antidemokratiko horietan Aralarrek emaitza ttipiak baina gozoak jaso ditu ilegalizazioaren lepotik. Etsaiaren estrategia errepresiboan Aralar ezinbesteko tresna bilakatu da independentismoa txikitzeko asmotan. Zer lotsa ez lukete sentitu behar «ezker abertzale berria» aldarrikatzeko ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

“Inori ez diogu guk bere kazetari lana nola burutu behar duen esango”, ja!

The organizationen komunikatuak, beste behin ere, flipatu arazi nau. Gustuko ez daukana errotik desagerrazteko bere ohiturari jarraituz, gaur Berriak eta Garak argitaratzen duten komunikatuan kazetarien lana fiskalizatzeari ekiten dio berriro ere. Inazio Uriaren erailketa beregain hartzeaz gainera, zer diote: “Inori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzuna 1

Aho batez arbuiatu

(Argazkia: Naroa Vadillorena, eitb.com) Urtarrilak 2, goizeko 11:00etako albistegia entzuten, SER irrati katean, EITBren egoitzaren kontrako atentatua salatzeko ELAk deitutako elkarretaratzea egiten ari direla entzun dut. Horrela esan dute; esan ez dutena da, EITBren enpresa komiteak aho batez adostu zuela elkarretaratze … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

“Pertsona normalak ziren”

Irratian entzun dut lehenengo eta telebistan ikusi gero. Bordeleko denda bateko jabea ei da eta atzo gauean atxilotu zituztenei buruz “pertsona normalak” zirela esan du. Dendara joaten zitzaizkiola jatekoa erostera eta bai, neskak espainiar azentua zuela, baina gizonezkoak frantsesez ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun