Etiketaren artxiboa: bitxikeriak

Athleticen lehoi ye-yea

Ezidazue esan eztenik ye-yea Atheticen lehoia. San Mamesen dagoena baino, bai behintzat. Hau Gernikan dago, nire etxe aurreko bakoi-artean. Permanente eta guzti dotore-dotore jantzi dabe datorren asteko finalaren zain. Gurean (esateko modu bat da, ze neria balitz etxia diskusiño galanta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , | Utzi iruzkina

Horrek bai atzekaldeak!

Wayomig poz-pozik dago! Azkenean lortu du Bruni anderea bisitan etortzea. Ta, egunkari guztietako zuzendari eta editoreak zoratu egin dira! Frantzia eta Espainiako agintari nagusien bileratik aipagarriena Leti eta Bruniren ipurtaldeak dira! Gora kazetaritza informatiboa! Noizko agintari “ederrak” egunkarietako azaletan? Non … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , | 4 iruzkin

Zer dago laino artean?

Gaur ez, beranduago etorri naizelako Gasteizera. Baina atzo goizean, Barazarrera igotzeaz batera, pare bat metro aurrerago zegoena antzemateko ere nahikoa lan izan genuen gidariok. Horrelakoetan, laino artetik autoak eta kamioiak beharrean (ordu horretan nahi baino gehiago), besterik agertuko ote daitekeen pentsatzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mari Trinik Elorrioko Jolas Lekun kontzertua egin zuen 70eko hamarkadan

Joan zen eguaztenean Mari Trini hil zela eta, El Paisen Juan de Dios Rodriguezek idatzitako “In Memoriam” artikulua ahots goran irakurri nuen gurasoen etxean. “Eskerrik asko irakurtzeagatik”, esan zidan aitxak orduan. Ta, segiduan amari esan zion “egia da hori, horrelakoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Artziniega eta Gordexola arteko inpernua: 20 konkor 7 km-tan

Garak jaso du gaur Gordexolako konkorren albistea. Atentzioa deitu dit, orain dela bi aste Artziniegara joan behar izan nintzelako (Artziniegako museoan antolatu zuten emakumeak eta politika mahai-inguru batera) eta bueltan hortik pasatzerakoan “flipatu” egin nuelako. Artziniegara Gasteiztik joan nintzen, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Guatekera etorri nahi?

Aitxak zapatuan, abenduak 27, guatekia egingo dau Elgetako Espaloia kafe antzokian. Udal Antzuolan egin zeban, Anelkar gobernuz kanpoko elkarian jaixan eta elgetarrek, antza, entzun dabe arrakastia euki zebala ta… Eurek pe gonbitxia egin dotze ta aitxak, zela ez, ezetz esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amesetan egindakuakin barreka

Despertadoriak jo dabenian “flipatzen” esnatu naiz. Amesetan egon naiz, antza, ta horixe etorri jat derrepentian gogora: amesetia. Benetan, penia amesetan ikusi dotena grabatzeko aukeraik euki eztotela! Zelako barriak bota ditxuten lankidiari deskribitzen saiatu naizenian. Han nitzan, atzera be, Durangoko Kafe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Laguna haurdun dagoela, eta ni negarrez

Benetan gauza bitxia gertatu zitzaidan atzo. Lagun batek deitu zidan haurdun dagoela esateko eta, emozioak eraginda-edo, negar malkoek ihes egin zidaten. Jakin banekien Nagorek umeak izatea nahi zuela, eta Ismak ere ezetzik etziola esaten gaia ateratzen zen bakoitzean. Etorriko zela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Karneta? Ez, ekarri telefono mugikorra, itzuliko zara-eta

Joseba Azkarraga Justizia eta Lan sailburua ez zen Confebasken urteurren ekitaldian egon, “Errege Etxeak nortasun agiria ematera “behartu” zuelako (Berria).Baina ez dakit ba nortasun agiri “nazional” horri garrantzi gehiegi ez ote dion eman Azkarraga jaunak. Herenegun gasolindegian gertatu zitzaidanagatik diot. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Opor premiñia ala obsesiñua?

Opor premiñian nao aspaldi honetan; atzo be lankide pare batek esan zosten nahikua “inpertinente” nauala eta “lasaitzeko, gutxi falta dala ta”. Eztakit ba opor premiñia obsesiño eztoten bihurtu. Bloga be zihero abandonaturik euki dot; hilabete luzian etxat berba erdi bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina