Etiketaren artxiboa: bitxikeriak

Aldaketa barik, dena atzera berdin

Ikusi ondotik danak jakitun izaten gara, baina aitari esan nionean hauteskunde osteko egunean Nafarroan zer nolako aukerak zituen Nafarroa Baik, zera esan zidan: “no te emociones tanto. Yo no me fiaría”.Eta, bazekien bai zertaz ari zen. Arrazoia eman beharko diot … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Soldadu beharginen patua

Gaur bertan irakurri diot Miguel Angel Aguillari Paisen zera esaten, soldaduek Indar Armatuen Ordenantza Errealen 157.artikuluan dioela soldaduek gustura egiten dituztela lan bereziak, hauek agintzen duten arrisku, zailtasun eta desorosotasunei aurre eginez. Beraz, eta kontuan izanik soldaduak direla lanean hiltzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

40 urteren ostean

“40 urte behar izan ditu Realak bigarren mailara iristeko”. Eta nere artean esan dut, “helburua ote zen?”.Nahiago izan dut despiste bat izan dala pentsatzea, baina Euskadi Irratian entzun diot kirol kazetariari gaur goizean horrelaxe hasten bere kronika.Eta gero gogoratu naiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Done Jakue bidea (III)

600 kilometro egin genituen atzo aita bisitatzera joateko. Amari agindu genion zubia aprobetxatuko genuela eta Burgoseraino arrimatuko ginela. Aitak, baina, sekulako abiada darama eta Burgosen barik ia Leonera iritsita egon da; Palentziako probintziako Carrion de los Condes herrian zen atzo. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Done Jakue bidean (II)

Badira lau egun Santiago bideari ekin ziola gure aitak. Egunero berba egiten du amarekin eta eguneko pasadizoen berri ematen dio. Lehenengo ibilbide egunean “egokitzen” aritu zela eta telefonoz deitzeko orduan lo geratu zen; amarekin hitz eginda geratu zen. Hurrengo egunean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Done Jakue bidea egitera joan da nire aita (I)

Apirilak 17 ditu gaur eta Orreagatik atera da gaur aitxa Santiagora bidean. Done Jakue bidea egitea du helburu eta hilabetean edo bueltan dela agindu digu. Guri, etxekooi, eta Antzuola guztiari; ze, jakin dudanez hainbat aldiz aritu da kalean Done Jakue … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Toples librearen aldeko aldarrikapena

Lagun batek bidali didan lotura bati kasu egin (berak beste blog baten aurkitu du) eta jakin dut, Jordan Matter argazkilariak urte bi egin dituela New Yorkeko kaleetan titi biztan harrapatzen zituen emakumeei argazkiak ateratzen. Bitxia iruditu zait eta sartu egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin