Como la mula al surco da eskuartera etorri zaidan azken liburuaren izenburua. Irakurketa errazekoa izateaz gain oso erakargarria, Nafarroako Erriberako jornalero baten bizitza kontatzen digulako, jornaleroak berak idatzia laurogeitaka urte zituela. Aragoirekin mugakide den herri bateko herritar xumeenak idatz dezakeen bezala idatzia dago, eta ondoren Pedro José Francés herrikideak zuzendua, honen moldaketak hasierako testuko orijinaltasuna, xalotasuna eta benetakotasuna bete-betean gorde duelarik.
Luis Tajafuercek etxean edo kalean hitz egingo zukeen bezala, eta gordintasun osoz idatzi zituen bere memoriak.
En el año 1901, el día 25 de agosto, en la villa de Buñuel, provincia de Navarra, nació Luis Tajafuerce Morales. Hijo legítimo de Fructuoso Tajafuerce y Juana Morales. Era yo venido al mundo con el permiso de la madre naturaleza. El mismo que les cuenta de memoria lo que recuerda de su vida a la par que corre el lapicero.
Umetatik jornalero baino zerbait gehiago izateko grina bizi izan zuen etxera dirua eta ongizatea eramateko; baina Rifeko gerlak, eta ondoren gerla zibilak markatu zuten bere bizitza osoa. Soldadutzara joateko adina iritsi zitzaionean, zer, eta Afrika egokitu zitzaion. Honela zioen:
Que por si hay alguien que todavía a estas alturas no se ha dado cuenta, siempre ha habido ricos y pobres y a las guerras siempre van los mismos.
Garlatik Itzuli eta Buñuelen bizimodua aurrera ateratzen saiatu zen eta baita neurri batean lortu ere. Ezkondu, etxea alokairuan hartu eta hainbat seme-alaba izan zituen. UGTko kide eta errepublikazalea bihurtu zen mundu justuago bat amesten zuelako. 1936an eskuinak antolatutako matxinadarekin okertu zitzaizkion bizimodua, esperantzak eta etorkizuneko asmoak, beste hainbat herrikideri bezala. Sikiera, berak bizirik jarraitzea lortu zuen.
El día 23 de Julio por la tarde, en la misma entrada del ayuntamiento, mataron los falangistas del pueblo al alcalde y al secretario.
Berrogeita hamar bat lagun akabatu zituzten herrian.
En Buñuel provincia de Navarra en aquel verano mataron cincuenta hombres y una mujer.
Eta Luis beste hainbat bezala Bardeetan ezkutatu zen harik eta Aragoiko erreketeekin boluntario joatea erabaki zuen arte. Ordurako lau seme-alaba zituen eta bizirik irautea zuen helburu bakarra. Horretarako bermerik onena, erreketeekin boluntario joatea.
Hilabete batzuk erreketeekin egin ondoren, Terueleko frentean errepublikarren aldera pasatu zen beste lau lagunekin 1937ko maiatzaren 30eko gaueko 10etan: aprovechando que era domingo, y que a esa hora parecía que se acabara la guerra al poco rato.
Irabazleen taldetik galtzaileenera egin zuen bidaia. Bere anaia Jesus irabazleekin geratu zen eta bizitzaren paradoxak, bizia galdu. Galtzaileenera pasa zenak berriz, zahartzaroa ere ezagutu zuen.
Tajafuerceri bizitza gogorra egokitu zitzaion bere belaunaldiko ia guztiei bezala. Gerlak, kartzelak, gosea, eta goizetik gabera arteko lana izan ziren bere bizimodua modutu zuten elementuak.
Errepublikaren egun honetan, inori gomendatzeko moduko liburua, 1936 eta hurrengo urtetako lekukotza gordin bat ezagutu nahi duenarentzat. Ez zara damutuko: Como la mula al surco; Pedro José Francés, Editorial Ciudadano.