Dagoeneko ortuan egin beharreko lan garrantzitsuenak eginda ditut aurten. Bloga hau fenomeno datorkit egindako lanak jaso eta hurrengo urtean gogoan izan dezadan ortukari bakoitzaren kokapena. Urtero gauza berdinak toki berdinean landatzea ez da oso gomendagarria izaten eta.
Goiko argazkian eskuin aldeko sailak ikus daitezke. Lehenengo lekak. atzean letxugak, kalabazinak,porruak eta tomateak. Ezkerrekoak berriz, babarrunata ondoren piperrak eta piperminak.
Uztaren lehenengo aleak ere jaso ditut astean (kalabazinak, letxugak eta piperrak) eta lehenengo pistoa egin ere bai. Ondo ekin diogu sasoiari.
- Gure amak kontatzen zuen Madalenako baserrian Madalenatan jaten zituztela lehenengo tomatea. Ea aurtengoan iristen diren.
- Hauek kaletar baten lanak dira. Seguru asko hobegarriak.
- Prest adituen aholkuak jasotzeko. Baina adituenak soilik e?