Gobernantza demokratikoaren adibide eredugarri bat izan dugu Elgetan. Helburu jakin bat garbi izanik, herritarrek hondakinak ahalik eta gehien bereiz ditzatela alegia, Udalean ordezkaritza duten alderdiek maximalismoak errefusaren edukiontzira bota eta sistema bat adosteko gai izan dira.
Ez hori bakarrik, herritarrei baieztapena eskatzeko “ausardia” ere izan dute. Ohikoa beharko lukeena salbuespena da gure inguruan, baina Elgetarrek erakutsi digute zein klabetan egin behar den lan gizarte heldu batean, herritarren eta euren ordezkarien arteko interrelazioa sanoa, demokratikoa eta eraginkorra izan dadin.
Emaitza onenak, eta mitoak desegiten jarrai dezatela opa diet.