Orhi gure txakurra da. Hobe esanda alabarena. Txuri beltza da eta ez du koxka egiten. Oraindik ez du ikasi begia ixten jolas egin nahi duenean, baina ondo adierazten dizu.
Esaten zaiona egiten du gehienetan baina aztoratu egiten da orkatzak edo lau hankako beste animaliaren batzuk ikusten dituenean.
Orhi eta biok Gure esku dagok antolatutako giza -katera joatea erabaki genuen beste oñatiar askok bezala. Osinurdineko biribilgunetik pistan gora Etxezarretako punta ingurura igo eta maldan behera Arrasateraino.
Goranzkoan orkatza ikusi eta bat-batean desagertu zen. Ez daki orkatzak azkarragoak eta iaioagoak direla basoan. Bi bider egin zidan jokaldia. Bera azkar eta temati inoiz erdietsiko ez duen harrapakinaren atzetik, ni urduri, beldurrez kaka dariola txakurraren zain, etxera iritsitakoan eman beharko nituzkeen azalpenei bueltak ematen.
Baina betik agertzen da. Orain arte bai behintzat. Behera iritsi eta Gure esku dago zioen lepokoa jarri zion soberan zeukan gazte batek. Egiten zuen beroa eta giza katea zela kontuan izanda ez txakur katea (hauek hasten direnean ikusiko dugu zer antolatzen diguten), zuhaitz bati lotuta geratu zen gerizapean ekitaldia amaitu arte.
Gustura, inori jaramon egin barik, eta erabakitze eskubidea berari ez balegokio legez, nahi duenean ederki asko baliatzen badu ere.
Orhi ez da independentzia zalea. Ez horixe! Baina beste batzuen independentzia nahia ez du baldintzatzen eta zapuzten. Besteenak ez dio axola. Nahikoa lan du berearekin.