Hileko artxiboak: martxoa 2007

Gorlako Igoera (2)

Orain dela 6 urte, igandean ” Paris-Niza ” garaile izan den Alberto Contadorrek , Gorlako Igoeran errekorra lortu zuen ( 20`30 “). Contadorrek, Juan Manuel Garatek 1998-an lortu zuen errekorra 3 segundutan jeitsi zuen. Pinto-ko (madrid) txirrindulariak 18 urte eta 3 hilabete pasatxo zituen egun hortan eta Iberdrola taldean zegoen.

Errekorra ezingo dute jeitsi aurtengo parte hartzaileek. 2002 eskeroztik ibilbide desberdina bait du probak ( plazatik Gorlarako igoera bakarra 2001 urtean izan genuen azken aldiz, justu errekorra lortu zen urtean). Aurten, bi aldiz igoko dute gorlako gaina txirrindulari afizionatuek.

Azken garailea Beñat Insausti izan genuen, baña palmaresean profesionaletara iritsi diren garaile ugari daude. Garaileen artean, Julian gorospe, Peio Ruiz Cabestany, Iñigo Cuesta, Santi Blanco, Klaus möller, Carlos Sastre, Juanma Garate, ” Purito ”  Rodriguez, Alberto Contador, Jokin Ormaetxea, Jorge Azanza……aurki ditzakegu

Hurrengo Garailea, Martxoan 25an Goizeko 12:30 aldera ezagutuko dugu Gorlako Gainean.

 

Asteburuko lasterketak

Astebukaera honetan kadeteak Eibarren dute konpetizioa  igandean goizeko 10.00 -etan. 55,5 kilometro egin beharko dituzte, gure herritik pasatuz 10:50 inguruan (Bergarako bariante osoa egin eta gero Alto Hornos-eko rotondan egingo dute itzulia Eibarrera bueltatzeko). Argi Xabier Aranzetarekin, forman bait dago!

Bestalde, jubenilek Azpeitian dute zita larunbat atzaldean. Lasterketan Azkarateko gaina igoko dute gero Loiolan izango duten helmugara iristeko. Ea Iban Caballerok aurreko asteko lasterketan egin zuena hobetzeko gai den!

XABIER ARANGUREN

Xabier Aranguren Elgetarrak lasterketa polita egin zuen larunbatean Maliañon (Kantabria) afizionatu mailan. Helmugan 4. postua lortzeaz gain, tarteko helmugen saria irabazi zuen Cafes Baque-ko txirrindulariak.

Txirrindulari bezala Lokatzan hasi zuen bere ibilbidea eta kadete eta jubenil mailan izan genuen Sumofic-eko mailota defendituz. Jubeniletan lortu zuen bere garaipen bakarra, arrateko gainean. Afizionatuetara Eibarko CDR-kin pasatu zen eta urte batzuk egin ondoren Cafes Baque-ra pasatu zen. Azken urteotan taldeko lana egiten aritu da eta badirudi aurten taldeko beteranoen artean dagonez aukera gehiago duela lasterketan destakatzeko.

Lokatzako blogetik animo hoberenak zuretzat, xabier!

Albistea: http://www.eldiariomontanes.es/prensa/20070311/deportes/david-gutierrez-hizo-bueno_20070311.html

denboraldia hasi da

Larunbatean denboraldia hasi dabe lokatzako kadetiak beasainen… eta nola hasi dien!. Antzuolako Xabier Aranzetak irabazi dau tenporadako bigarren karreria ( lelengua ibaeta izan zan aurreko astian ). 6 txirrindularik sortutako eskapadia Lierniko maldetara heldu da bentaja nabarmen batekin, eta lokatzako mutilak danak atzian laga ditxu, mendiko saria lortuz eta helmugara bakarrik allegatuz. Hurrengo karreria Eibarren izango da, martxoan 18-an goizeko 10:00-etan.

Bestalde, igandean goizian Iban caballero 4. iñ dau Eibarko helmugan jubenillen lasterketan, 60 km inguru iñ ditxu bakarrik ihes iñ da eta honek ” premio de la combatividad”  irabaztia iñ dotza, Lokatzako mutillen astebukaeria borobilduz.

 

Juan Mari Guajardo

Mallorca-ko itzulian azkeneko irudiak ikusten, Lokatzako lagun taldearen ezagun zahar bat ageri da.

Argazkian Toni Colom elkarrizketatuz agertzen den pertsona Juan Mari Guajardo dugu. Lasterketa askotako speaker ofiziala da, eta Españako itzulian edo Euskal Herriko Itzulian entzunteko aukera daukagu. Altsasuar honek, 30 urte ditu eta txikitan bere aitarekin Bergarara etortzen zen honi laguntzera, pelota partiduetako kronikak egiten bait zituen aitak Navarrako egunkariarentzat. Gorlan ikusi ahal izan genuen urte baten, txirrindulari profesionalei eta afizionatuei jarraipen estua egiten bait die. 2004 urtean Euskal Herriko Itzuliko irteera antolatu genuenean, bera ezagutzeko aukera izan genuen eta baieztatu dezakegu pertsona ona izateaz aparte, data-base ibiltari bat dela: dena daki txirrindularien datuez. Aurten 10. urtea du speaker moduan lasterketa desberdiñetan txirrindularitzaren txutxumutxu guztiak kontatuz. Aurreko asteko Azpiru-Ugarte-ko presentazioan ikusi izan genuen azken aldiz aurkezle burusoila. Juan Mari, laster arte!

Juan Mari Guajardoren bloga: http://guajardo.blogs.com/