Jamaikatik Gernikako jaiak alaitzera

Reggae, ska … Zein ondo nire herritik hurbil Jamaikatik zuzenean etorritako Toots and The Maytals ikusi ahal izatea. Eta gainera ezer ordaindu gabe! Gernikatarrei eskerrak emango beharko dizkiet fabore hau egin izanagatik. Orain dela urte pare bat Bilbon egon ziren baina ezin izan nituen ikusi, oraingoan ez dut galduko aukera!

Abuztuaren 16 an joko duten Gernikako Paseileku Plazan gaueko ordu 2etan.

Toots and the Maytals jo aurretik Skalariak izango ditugu hurbiltzen direnen gorputzak ska erritmoekin astintzen, “Klub Street Ghetto Tour”-eko azken kontzertua eskainiko bait dute Gernikan.

Ez al dizu eguna alaitu berri hau irakurtzeak? niri bai!!

Iruzkin bat “Jamaikatik Gernikako jaiak alaitzera” bidalketan

  1. kingston

    Berriak alaitu ninduen, bai.

    Baina atzo kontzertuan izan ginenoi, azken orduan eguraldia dela eta kontzertuak bertan bera utziko zituztela jakiteak gaua zapuztu zigun, ez zuen hainbesteko euririk egin. Ni, han nengoen bideokamara eta guzti prestaturik eta grabatutakoa interneten jartzekoa nintzen, hurrengo batean izango da hori.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude