Gregory Isaacs eta gehiago

Gregory Isaacs izango da datorren astearteko saioko protagonista. Dagoeneko grabatuta dago, baina Bilbo Hiria irratian emititua izan arte ez dut podcast bidez jarriko.

Gregory Isaacs, hurrengo astaeartean, 14 arratsaldeko 19:00etan, beti bezela 96.0 FM bidez irratia.com saioaren ondoren edo Bilbo Hiria webguneko aplikazioen bidez.

Baina zein nahi duzue izatea hurrengo saioko protagonista? zeini buruz nahi duzue gehiago jakin?

Zuek erabakiko duzue blog honetan egiten dituzuen iruzkinen bidez nor izango den hurrengo reggae saioko protagonista.

Baldintza bakarra, Jamaikako talde bat izatea da.

Bakoitzak 2 proposamen egin ditzake.

Otsailaren 14an arratsaldeko bostetan jakingo da zein izango den hurrengo reggae saioa.

EGIN ZURE REGGAE PROPOSAMENA!!

3 iruzkin “Gregory Isaacs eta gehiago” bidalketan

  1. kingston

    Berdinketa hirukoitza dago momentuz U Roy, King Tubby eta Burning Spear Jamaikako reggae musikarien artean.

    Oraindik 4 ordu geratzen dira bozkatzen segitzeko.

    Honela bukatzen bada Burning Spear izango da hurrengo reggae saioko protagonista, Peiok eskatuta, baina poz handiz egingo dut saioa neu ere Burning Spear abezlariaren zale amorratua ere bait naiz.

    Erantzun

Utzi erantzuna kingston(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude