Horace Andy irrati uhinetan

Bihar asteartea, Horace Andyri buruzko irrati saioa emitituko dugu Kingston Hirian.

Dudarik gabe, orain arteko saiorik onena izango da Horace Andy protagonista duen saio hau, abeztiak kristonak: 15 abezti bata bestea baino hobea.

Aurkezleak (nik) oraindik asko ikasi behar du hitzegiteko moduan baina egindako “selector” lana ona dela aurreratzen dizuet (eta ez da nik diodalako).

Gaueko 19:00 tatik 20:00ra izango da eta primerako abeztiak entzungo dituzue Horace Andyk abeztuak.

2 thoughts on “Horace Andy irrati uhinetan

  1. Txerren

    Epa Egoitz!

    Ez dakit zer pentsatzen duzun “pirateriari” buruz, baina jaisten jarri ditut Horace Andy-ren “Skylarking” eta “The King Tubby Tapes”. Nire reggae kultura mugatua da oso, ta eskertzen da erreferentziak ematea.

    Beste barik, zorionak irratsaio eta blogarengatik!

    Txabi

    Erantzuna
  2. kingston

    Ez duzu pirateatzen, cd birginak eta disko zurrunak erostean SGAEri zerga bat ordaintzen ari zara, nahiz eta cd hori pirateatzeko izan ez. Zer nahi dute ¿zerga ordaindu eta gero kopiatu ezin izatea?

    Skylarking abeztia ondo dago, baina Horace Andyren saioa entzutea gomendatzen dizut, beste aparteko abeztiak entzuteko aukera izango duzu eta gero gustokoen dituzunak emulen jaisteko jarri ditzakezu.

    Orain dela ez dakit zenbat urte irratitik emititzen zituzten eta gustoko nituen abeztiak kasetean grabatzen nituen nik, Kingston Hirian abeztiak osorik jartzen ditugu beraz, horrela ere “pirateatzeko” aukera dago. 🙂

    Erantzuna

Utzi erantzuna Txerren(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude