“Jan, edan, lo, duintasunez”, Xabi Otsoa de Aldaren idatzia Hirineten

Historian lizentziatua den Xabi Otsoa de Alda gasteiztarrak “Jan, edan, lo, duintasunez” izenburuko artikulua argitaratu du Gasteizko Hirinet aldizkari digitalean. Bertan, aurrez Josean Bueno Saez de Albenizek idatzitako artikuluari erantzuten dio.

Berrian ere agertu da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiaz eta euskararen historiaz elkarrizketak Radiokultura.com irrati digitalean

Iparraldean egoitza duen Radiokultura.com irrati digitaleko Gorka Artetxe kazetariak elkarrizketa bana egin zigun Joseba Lakarrari eta niri neuri 2013ko abenduan. Esan behar artean ez zirela ezagutzen Instituto del Patrimonio Cultural de Españako laborategiaren emaitzak. Elkarrizketok oraintsu argitaratu dira eta hona hemen loturak:

Iruña-Veleiaz: Joseba Lakarra ; Juan Martin Elexpuru

Euskararen historiaz: Juan Martin Elexpuru ; Joseba Lakarra

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

IRALEn emandako hitzaldiak sarean

Aspalditxo iragarri genuen Donostiako IRALEko hitzaldia. Otsailaren 14an mintzatu ginen Alicia Satué, Iruña-Veleiako latinaz, eta ni neu, euskarazko grafitoez. 90 bat entzule, gutxi batzuk zentroko  irakasleak eta gehienak irakasle-ikasleak. Oso gustura irten ginen emandako tratuarengatik zein eskainitako arretarengatik.

Hitzaldiko bideoak ikusgai daude Ama Ata blogean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil gizon oso zintzoa zenean Correorentzat ere

Hamaika ikusteko jaio ginen. Duela zazpi urte Correok “Un tipo absolutamente legal” izenburuko kronika argitaratu zuen, Angel Resa kazetariak sinatuta.

2006ko azarokoa da. Ordurako, Gorrochateguik bidalia zion Amelia Baldeón Museoko zuzendariari bere gutun famatua, dena faltsua izan zitekeela adieraziz;  EHUko Joseba Lakarra eta Juan Jose Larrea irakasleek argitaratua zuten ildo bereko  artikulua prentsan. Celtiberia.net bloga sua dariola zebilen, EHUko zenbait irakaslek isilpean elikatuta.

Gaian inplikaturiko pertsonen iritziak jasotzen ditu kronikak.  Amelia Baldeónek zera dio: «Eliseo es una persona extremadamente concienzuda y rigurosa en su trabajo. Es un consultor habitual para nuestro museo en todo lo relacionado con el mundo romano y siempre atiende nuestros requerimientos de una manera superexquisita». Henrike Knörrek, berriz, «Mi impresión es que es un hombre excesivamente tímido, que tiene de todo menos orgullo y vanagloria». Añade que «sabe escuchar» y que mantiene «un trato excelente» con sus colaboradores.”

Grafitoak benetakoak izatetik faltsuak izatera pasatu ziren lau egunean, EHUko zenbait irakasleren magiari esker, eta Eliseo Gil arkeologo eta pertsona eredugarri izatetik profesional txarra eta iruzurgilea izatera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia y la responsabilidad”, Eliseo Gilek de Andrési erantzuna Correon

Atzoko Correok (ez dugu edizio digitalean aurkitu) Eliseo Gilek Arabako Ahaldun Nagusi Javier de Andrési emandako erantzuna argitaratu zuen. Horrela hasten da:

“Soy Eliseo Gil Zubillaga, arqueólogo, en paro forzoso. A raíz del descubrimiento de una serie de materiales epigráficos en las excavaciones que dirigía en el yacimiento de Iruña-Veleia mi vida se volvió surrealista.  La Diputación Foral de Álava decretó como falsos los hallazgos e interpuso una querella contra quien suscribe junto con dos personas más que trabajaron para Lurmen, la empresa adjudicataria de aquellas investigaciones. La vertiente judicial de este caso lleva más de cinco años de instrucción, tiempo en el cual lo he perdido todo (trabajo, economía, reputación,…), sólo me quedan mi vida y mis principios y ya anuncio que no voy a renunciar a ellos a estas alturas…”  Irakurtzen jarraitzeko

Naiz-en ere argitaratu da.

De Andrések aurrez egindako adierazpenak EFEri eta Correori.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aurrez egindako laboratorio froga klandestinoen arrastoak agerian

Juan Manuel Madariaga irakaslearena (EHU) da Batzordearen txosten kimikoa (2008). Azpian ikusten den bezala, ez zen ondorio garbi batera heldu (pensatzekoa da ez zitzaiola erraza objektiboa izatea, bere lankide guztiak faltsutasuna aldarrikatzen ikusita). Hona hemen haren orduko ondorioak:

“Desde el punto de vita químico no se puede afirmar ni negar que las piezas sean falsas ni que sean verdaderas, en lo referente  al lugar de extracción, al haberse perdido la tierra asociada a las mismas. Esa tierra sería la huella química que se podría usar para verificar si existe correspondencia con la tierra de su Unidad estratigráfica (piezas verdaderas) o no (piezas falsas) tras construir el modelo de referencia para las tierras del yacimiento.

En consecuencia, parece que las piezas analizadas han estado enterradas o han sido sometidas a un proceso de envejecimiento acelerado ya que (a) se han encontrado en el interior de las piezas compuestos que no pueden formar parte de la composición de cerámicas (carbonato cálcico y oxi-hidróxido de hierro) y (b) existe continuidad de respuesta espectral entre la mayoría de desprendimientos naturales, que permiten ver el interior de las piezas, y las superficie de las piezas. Sin embargo, en la mayoría de los los trazos y grafiti analizados no se ha encontrado la continuidad de respuesta espectral aunque sí es cierto que algunas de las partes de los trazos la manifiestan.”

Harrezkero, iturri onetik dakigu berriz atera zituztela ostrakak eta berriz analizatu ezkutuan. Emaitzaren berririk ez. Pentsatzekoa da zerbait aurkitu izan balute aspaldi jakingo  genuela.

Baina hara hor non IPCEko José Vicente Navarro Gascón geologoaren txostenean haren markak eta aipamena agertzen diren: “dos bandas de sombreado de carbono aplicadas para un estudio anterior”.   Informazio gehiago Ama Ata blogean.

2o14

 11419-octavio

2008

medium

2014

11459-txerria-2

2008

txerria

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hector Iglesiasen gutuna gaurko Berrian

hector

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miguel Thomson zientzialariaren idatzi sakona auziaren egoeraz

Ama Ata blogean Miguel Thomson zientzialariak IPCEren txostenaz eta auziaren egoeraz gogoeta egiten du. Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“De Andrés pide a Eliseo Gil que reconozca que los grafitos de Iruña-Veleia son falsos”, Correon

Arabako Diputatu Nagusiaren (PP) adierazpenak Efe agentziari, Correon. Eta hurrengo eguneko Correon.

Ama Atan informazio gehiago.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Prentsaurrekoak oihartzun zabala hedabideetan

Ostiraleko prentsaurrekoak oihartzun zabala izan du hedabideetan, prentsa idatzian batez ere: Berria, Correo, Gara… Honetaz informazio zabalagoa Ama Ata blogeanp032_f01Berria

1_FEBREROGara

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1