Iruña-Veleiako euskarari eta latinari buruzko hitzaldia Gipuzkoako IRALEn

IRALE irakasleak euskalduntzeko zentroak bere ikasle eta irakasleei zuzendutako  hitzaldia antolatu du.

Gaia:  Iruña-Veleiako Euskara eta Latina

Hizlariak: Juan Martin Elexpuru (euskara), Alicia Satué (latina)

Lekua:  IRALE. Larratxo 51. Donostia.

Eguna eta ordua: otsailak 14, 10:30

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hamalau hilabete igaro arren, berririk ez laborategitik eta epaitegitik

2012ko azaroaren 23an eraman zituzten 39 ostraka Gasteiztik Madrileko Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeko laborategira. Ez zuten hezurrean eta adreiluan egindakorik hartu, eta gainera, aspalditxo iragarri genuenez, susmo handiak daude piezak garbituta eta kontaminatuta eraman zituztela.

Sei hilabeteko epea zuten. Beste sei hilabeteko luzapena eskatu zuten gero. Epeak agortu dira, 14 hilabete igaro dira eta berririk ez. Zer gertatzen da?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Bi urte Txillardegi hil zela

Ostraka Mundua blogak Jose Luis Alvarez Enparantza ´Txillardegi` handiaren figura ekarri du gogora haren heriotzaren bigarren urteurrenean. Blog honen gaiari lotuta, gauza jakina da Txillardegik grafitoak benetakoak zirela pentsatzen zuela, niri zuzendutako hiru gutunetan adierazi zuenez. Hemen blog honetan bertan duela bi urte jarritakoa eta Berrian argitaratutako artikulua.

txillardegi-2010

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostraka Mundua blogak SOS Iruña-Veleiari eman dio aurtengo saria

Zera irakurtzen dugu Ostraka Mundua blogean:  “Prestigio handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik”.

Milesker, Ostraka. Zuk beste merezimendu egindakoak gutxi izango dira auzi triste honetan.

iruc3b1a-veleia-itxi

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzente Egunez, Gyps-Satorrotasen inuzentekeria historikoa gogoan

Hirugarren aldiz dakargu gaia mahaira. Eta, ondo bada, urtero ekartzen ahaleginduko gara, egileak barkazioa eskatu edo azalpenak eman arte.

2007ko Inuzente Eguna zen. Handik egun batzuetara osatuko zen “Batzorde Zientiko Laguntzailea”. Celtiberia.net gunean Gyps-Satorrotasen luma zorrotzak ondu zuen harribitxi literario hau, Eliseo Gil, Henrike Knörr eta Juan Santos Yanguas jomugan hartuta (grafitoak  benetakoak zirela pentsatzen zuten hirurak orduan) . Pentsatzen dut blog honetako irakurlea aspalditik jakitun dela egilearen benetako izenaz.

Hemen testu osoa. Ama Ata blogean eztabaida interesgarria gai honen inguruan. Beste sarrera batean, Henrike Knörren mezua nola manipulatu zuten Lakarrak eta Gorrochateguik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Jaiotzaren irudiak grafitoetan

Gabonetan gaude eta, Ostraka Mundua blogeko Jesus Jaiotza, 1700 urte Iruña-Veleian sarreran, grafitoetan agertzen diren Jaiotzako irudiak ikus daitezke. 13376 piezan Jesusen bizitza dator marrazki xumeen bidez egina, eta tartean jaiotza.  13356an beste jaiotza bat, eta 13350ean agian beste bat.

13376-jesus-bizitza-2

13376-jesus-jaiotza-2

13353-sortu-2OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hiriaren planoa grafito batean? Idoya Filloyren sarrera ikusgarria Ama Atan

Idoia Filloyk sarrera ikusgarri bat idatzi du Ama Ata blogean, ¿Un plano de la Ciudad de Veleia? !Bienvenidas las ideas! izenburuarekin. Hiriaren plano naif-a dirudien grafitoa sakon aztertu ondoren, uste du jakin daitekeela non egon zitezkeen bertan aipatutako VELEIA NOVVA eta VELEIA GORI. Lehena hiriaren alde berria litzateke, eta Veleia Gori, berriz, Veleia GOIRI izan liteke, Arkizeko gain aldera zegoen hiri zaharra.

Gozatu ederra hartu dugu sarrera hau irakurtzen. Hona hemen argazki eta plano zenbait.1

24

3

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategira piezak garbituta heldu ote diren susmoa

Gaiari buruzko informazioa eta eztabaida ama ata blogean

Gaia jarraitu duenak badu honen berri. Gutariko inork ezin izan ditu piezak fisikoki ikusi azken bost urtean, ezta Eliseo Gilek edo Idoia Filloyk ere. Eta epe honetako argazkirik ere ez. Hori bai, badakigu “beste aldeko” askoren eskuetatik pasatu direla, grafologoak eta abar. Nahi izan duten guztiak, azken batean, euren esku egon baitira.

Baina badakigu batzuk behintzat garbitu egin zituztela, eta zehatz gainera, 2006ko argazkiak eta 2008koak alderatuta. Gorrochateguiren txostenean agertzen diren bi, esaterako. Orain galdera nagusia hau da: Madrilera eraman dituzten pieza GUZTIAK aurrez garbituta ote daude?garbitubarik1

16363gorro

16363detalle

garbitubari2

garbitua2

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Analitiken Kronologia

  • 2009-iraila. Lurmen-ek piezen analitikak egiteko eskatzen dio ofizialki Epaitegiari.
  • 2010-apirila. Epaileak ontzat ematen du Lurmenen eskaria. Bi parteei, Lurmeni eta Arabako Foru Aldundiari, analizatu nahi dituzten piezen zerrenda eskatzen die. Parte bakoitzak 50 bat grafito seinalatzen ditu.
  • 2010-ekaina. 2009an Lurmenek, Sos Iruña-Veleia Elkartearen bitartez, Arkeometrian izen handia duen Ingalaterrako laborategi batekin kontaktatzen du. Laborategiak gai ikusten du bere burua piezak datatzeko. Aurrekontua ere zehazten du, 1.000 euro inguru pieza bakoitzeko. SOS prest agertzen da gastua bere gain hartzeko. Lurmenek proposamena egiten dio idatziz Epaitegiari, baina honek ez du onartzen.
  • 2010-uztaila. Epaileak Guardia Zibilaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2011-ekaina. Guardia Zibilak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako
  • 2011-azaroa. Epaileak Ertzaintzaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2012-urtarrilla. Ertzaintzak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako.
  • 2012-uztaila. Epaileak, auto baten bidez, Instituto de Patrimonio Cultural de España erakundearen laborategia izendatzen du, erakunde honen baiezkoa jaso ondoren. Epaileak sei hilabeteko epea ematen du.
  • 2012-azaroak 23. Laborategiak 39 pieza jasotzen ditu analizatzeko. Baina zeramikazkoak soilik eramaten ditu. Hezurrezkorik eta adreiluzkorik ez, nahiz eta zerrendan egon.
  • 2013-ekaina. Ezarritako sei hilabeteko epea agortuta, beste sei hilabeteko epea eskatzen du laborategiak
  • 2013-abendua. Berririk ez laborategitik eta epaitegitik.

NABARMENTZEKOAK: 1) Piezak Aldundiaren esku egon dira urte hauetan. Hainbat eskutatik pasatu dira, grafologoak eta abar, epaitetxean ondo gordeta egon beharko zutenean. 2) Badakigu pieza batzuk garbitu egin dituztela, argazki zaharrak eta berriagoak alderatuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Non daude Iruña-Veleiako analitikak?”, Hasier Etxeberriaren sarrera Zuzeun

Hasier Etxeberria analitiken auziaz galdezka ari da Zuzeun. Sarrerak eztabaida piztu du eta dagoeneko hainbat komentario interesgarri  irakur daiteke.

Eskatzea libre da, eta gure blog honen irakurleei eskatuko nieke Zuzeuko eztabaidan parte hartzeko. Hori bai, inondik ahal bada, norberaren izen-abizenez.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin