“Beranduko euskalduntzearen” ipuina ETBren eskutik

Alberto Santana eta Joseba Abaitua gidoilari eta Josu Venero zuzendari dituela, ETBk  “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” izeneko dokumentala aurkeztu du Donostiako Festibalean. Hona hemen trailerra eta DV egunkarian agertutako laburpena.

Izango dugu aukera honetaz luze jarduteko. Lehen erreakzioak irakur daitezke dagoeneko: Nabarralde-n Aitzol Altunarena, Ama Ata-n Xabier Renteriarena,  ostraka.mundua blogekoa, Euskeraren Jatorria.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun “Beranduko euskalduntzearen” ipuina ETBren eskutik-ri

  1. egilea: Antton

    Zure/zuen baimenaz, hemen aipatzen duzuen Nabarraldeko artikulu hori hitzez hitz kopiatu dut Ama Ata blogean. Zeren, lehengo aste horretan Ama Atan eman izan nuen pelikularen berri, eta pelikulak sortutako erantzun baten bat ere. Hariari jarraiki, artikulua daramat harat gaur, ekarpen ederra egiten duelakoan. Agian, guzti horren jakitun zerate zuek baina ez-jakinontzat datu interesgarri asko jasotzen du Nabarraldek argitutakoak.

  2. Pingback: Euskalduntze berantiarra bataila berria | Iruña Veleia gorria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude