SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak bertan behera uztea eskatzen du

Prentsa-ohar hau bidali zuen atzo SOS Iruña-Veleiak:

SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñez kargutik kentzea eta indusketak bertan behera uztea eskatzen du

Bere egunean iragarri genuen bezala, Gasteizko 1. Epaitegiak tramitera onartu zuen 2016ko apirilaren 5ean  Sos Iruña-Veleiak Julio Nuñez Marcen-en  aurka jarritako kereila, ustezko ondarearen aurkako kalteen delituagatik eta justizia oztopatzeagatik.  Aztarnategiaren egungo zuzendaria eta Euskal Unibertsitate Publikoko irakaslea da Nuñez jauna. Epailearen autoan txostena eskatzen zitzaion Arabako Foru Aldundiari, kereilan zehazten diren gertakizunei buruzko azalpenekin. Epaitegiak jakinarazi digunez, aldundiak bi hilabeteko epea eskatu zuen txosten hori burutzeko, eta oraindik ez omen da agiri hori iritsi.

Bestalde, EHUko Letren Fakultateko iturrietatik jakin dugu Julio Nuñez Marcen jauna irakaskuntzatik kendu egin zutela probisionalki kereila jarri baino lehenago, publiko egin ez diren arrazoiengatik. Aurrekari hauekin, SOS Iruña-Veleiak pentsatzen du irakaskuntzarako gai ez den pertsona batek ezin duela aztarnategi arkeologiko bat zuzendu, eta horregatik  beste behin ere exigitzen dio Arabako Foru Aldundiari ken dezala kargutik Julio Núñez Marcén jauna, aztarnategiarentzat arriskutsua dela uste duelako. Era berean, beharrezkoa ikusten dugu hamar urterako sinatu zen Plan Zuzendaria delakoa bertan behera uztea, eta ondorioz aztarnategiko indusketa oro gelditzea, irekita  dagoen auzi judiziala itxi eta eztabaidan dauden materialak benetakoak ala faltsuak diren erabaki arte.

Gasteiz, 2016ko maiatzak 23.

SOS Iruña-Veleia

***

SOS Iruña-Veleia exige la destitución de Julio Núñez y la paralización de las excavaciones

Como ya anunciamos en su día, el Juzgado nº 1 de Vitoria Gasteiz admitió a trámite, con fecha de 5 de abril de 2016, la querella presentada por la Asociación SOS Iruña-Veleia contra Julio Núñez Marcén, actual director del  yacimiento de Iruña-Veleia y profesor de la Universidad Pública Vasca, por un presunto delito de daños al patrimonio y obstrucción a la justicia. En el auto del juzgado se requería a la Diputación Foral de Álava un informe explicativo de los hechos objeto de la querella. Según se nos  informa del juzgado, el ente foral solicitó un plazo de dos meses para la elaboración de dicho informe y se está a la espera del mismo.

Por otra parte, hemos sabido de fuentes de la Facultad de Letras  de la EHU/UPV que Julio Núñez fue apartado provisionalmente  de la docencia en fechas anteriores a la interposición de la querella, por causas que no se han hecho públicas. En vista de estos  antecedentes, SOS Iruña-Veleia considera que una persona no apta para la docencia tampoco lo es para dirigir un yacimiento arqueológico, y por ello exige una vez más a la Diputación Foral de Álava la destitución inmediata  de Julio Núñez Marcén del puesto de director por considerarlo un riesgo para su integridad. Así mismo, consideramos  indispensable la anulación del llamado Plan Director, firmado para diez años, y la consiguiente paralización de cualquier excavación, hasta que se resuelva el proceso judicial en curso y se determine la veracidad o falsedad de los materiales en litigio.

Vitoria-Gasteiz, a 23 de mayo de 2016.

SOS Iruña-Veleia

***

Correok bakarrik jaso du berria. Ama Atan honi buruzko sarrera.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

‘Idoia Filloy eta Eliseo Gil ez dira egiaren beldur’ Urumeako Kronika-n

Jexux Eizagirre Portillok sinaturiko artikulu hau agertu da Hernanin argitaratzen den Urumeako Kronika astekarian:

  • Jexux Eizagirre Portillo. HERNANI. 2016/05/21 00:00. Larunbata
  • Idoia Filloy eta Eliseo Gil ez dira egiaren beldur

  • DOBERAko zenbait bazkide elkarrekin ginen, Iruña-Veleiako Kongresuan. Datu bat: Idoia Filloy eta Eliseo Gil dira bi arkeologo, lanik gabe gelditu direnak, eta juiziotan daudenak, 400 grafito “falsifikatu” omen dituztela-eta. Kontrara, Patxi Zabaleta abokatua (eta euskaltzaina) ez dator bat akusazio horrekin:
    “1. Ziur nago Idoiak eta Eliseok aurkitutako grafitoak benetakoak direla.
    2. Ez da posible 400 grafito hain modu sofistikatuan falsifikatzea.
    3. Eztabaida juizioetatik atera behar da, eta zientzialarien esku utzi”.
    Istilu guztia sortu da, hainbat grafitotan euskera azaldu delako. Bestela inork ere ez zuen esango “faltsuak” zirenik.

    Adibidez, grafito batek hauxe dakar: “Aien X Iesus ta”. Hona esanahia, gaurko euskeran, hainbat ikerleren arabera: “Mahatsondoa Kristo Jesus da”. Izan ere (eta betiere ikerleen esanetan), grafitoko “aien” hori da: “aihena”. Baina, ez, gaur euskaldun gehientsuenok ezagutzen dugun esanahiarekin, baizik eta testu zaharren batek edo bestek dakarrenarekin: “Ni naiz aihena, zuek xirmenduak” (“Yo soy la vid, vosotros los sarmientos”). Bestalde, Grafitoko “X” horrek esan nahi omen du: “Kristo”. Zeren “Kristo” hitzaren lehen letra “X”a baita, greko hizkera zaharrean. Eta, azkenik, grafitoko “ta” da: gaurko “da”. Ezbairik gabe, sofistikatua da grafitoko esaldia, Zabaletak dioen bezala. Halako falsifikazio sofistikatu bat egiteko, zenbat buruhauste askatu eta liburu zahar irakurri beharko lituzke falsifikatzaileak grafito horrekin bakarrik? Eta ez ahaztu 400 grafito direla faltsutzat jotakoak.

    Gainera, ez Idoiak eta ez Eliseok ez dute euskeraz egiten (are gutxiago testu zaharrik ulertzen). Bestetik, “X” horren esanahia jakiteko, espezialista izan behar zen kristau sinbologian, eta ez zen hori Idoia eta Eliseoren kasua. Eta azkenik, grafito horiek aurkitu aurretik, Eliseo berak zioen Iruña-Veleian ez zela euskera egiten, garai hartan. Hortaz, hainbeste lan hartu grafitoak falsifikatzen, bere esanaren kontra jotzeko?! Absurdoa.

    Beste grafito batean, agidanean, Kristo emakume bati eskutik helduta dago, apostoluez inguratuta… Ba, grafito sinple horrek kolokan jar litzake Erromako Elizaren zimentarriak. Alegia, Kristok ez zuela emakumerik “ezagutu”… Jakina, mozolo hutsa izan behar da halako falsifikazio bat egiteko, jakinda Munilla bezalako jende batek, adibidez, egileak (Eliseo eta Idoia) gurutziltzatu egingo zituela, amen batean. Beraz, Idoia eta Eliseo, edo mozoloak dira, edo… ez dira egiaren beldur. Eta, Iruña-Veleiako nobela beltz honetan, bada interesik egia lurpean sartzeko, baita kristo guztia gurutziltzatu behar badute ere. Grafito bakoitza, leiho bat baita, iraganeko munduak bistaratzeko. Eta horrek aldatu egin ditzake orain arte kontatu dizkiguten hainbat teoria, sinesmen… Eta asko, kontu zahar horietatik bizi da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zarauztarren bisita

Joan den larunbatean Zarauzko talde batekin bisita gidaua izan genuen aztarnategian. ZarautzOn kultura taldeko kideak, 31 lagun denera. Udaberriko giro zoragarria, eta gure arteko giroa ere ezin hobea. Ohi bezala, harresiaren kanpoaldea ikusi genuen lehendabizi, eta barrualdea gero. Eguerdian bazkaria Langraitzen, eta proiekzioa eta solasaldia ondoren. Egun bete-betea.

IMG_2200

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Edward Harrisek Biltzarrera bidalitako bideoa sarean

Edward C. Harris arkeologoa ez zen Biltzarrera etorri, baina bere iritziak bideo baten bidali zituen, ingelesez.

harrisb

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Itzalaldi informatiboa: hitzik ere ez Nazioarteko Biltzarraz hurrengo eguneko berrietan

Biltzarra iragarriz egun batzuk lehenago eman zen prentsaurrekoak oihartzun zabala izan bazuen ere, Biltzar eguneko eta biharamuneko hedabideek ez zuten hitz bakar bat ere ekarri. Zoriak nahi izan zuen Gasteizko Europa Jauregian, ordu berean, beste biltzar bat izatea: EAJ/PNVren Aberri-batzarra. Hara erruz joan ziren kazetariak eta argazkilariak, eta hedabideetan leku handia hartu zuen gertaerak. Aldameneko gela batean zen Iruña-Veleiako biltzarra. Hara ez zen kazetaririk sartu. Prentsa-argazkilari batek argazkiak atera zituen baina gero ez ziren inon agertu. Jokabide berdina izan dute ezkerreko zein eskumako komunikabideek, euskal abertzaleek zein espainiar abertzaleek. Esan beharrik ez zer zaigun mingarriago.

ley-mordaza-libertad-de-expresión

Erbestetik etorritako adituak ere baziren gure biltzarrean. Elkarrizketarik ez inori. 2012an Harris etorri zenean ere gauza bera gertatu zen. Editorialik, zutaberik edo kronikarik ere ez.  ETBk ez du ezer esan ez aurretik eta ez ondoren. Gero “Mozal Legea” gaitzetsiko dugu aho betean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Biltzarreko hainbat ponentziaren bideoak ikusgai

ostraka.mundua.com blogean Biltzarreko hainbat ponentzia eta amaierako mahaingurua  ikus daitezke dagoeneko. Milesker, Luisma.

1.- Eliseo Gil: Revisión crítica de los trabajos del Plan Director de Iruña Veleia de J. Nuñez.
2.- Idoia Filloy: El tesoro de un hallazgo cultural contextualizado en Iruña Veleia.

3.- Ulrike Fritz: Egyptomania in the Roman Empire – The ostraka with egyptianizing hieroglyphs of Iruña-Veleia and pieces of bone with Egyptian gods in Latin.
4.- Alicia Satué: Curiosidades sobre cuestiones fonéticas, gráficas y humanas en los grafitos de Iruña-Veleia.
5.- Mapi Alonso: ¿Cómo tendríamos que interpretar la forma verbal egin bedi/badi documentada en Iruña-Veleia?
7.- Juan Martin Elexpuru: Iruña-Veleiako euskerazko grafitoak.
8.- Koenraad Van den Driessche: The Iruña-Veleia case: Looking back on 7 years of inquiry.
9.- Jon Nikolas: La forma Geure Ata y no Ata Gurea aparecida en Iruña-Veleia impulsa la veracidad de los grafitos.

11.- Mikel Larrañaga: Lo pagano y lo cristiano en Iruña-Veleia: una perspectiva contextual.

Mahai ingurua
16.- Patxi Zabaleta (abokatua):
17.- Martin Ttipia:
18.- Eliseo Gil (Lurmen SL)
19.- Idoia Filloy (Lurmen SL)
20.- Sos Iruña Veleia (Xabi Otsoa)
21.- Euskararen jatorria:
22.- Bukaerako omenaldia Eliseo Gil, Idoia Filloy arkeologoei eta hizlariei

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gili elkarrizketa Arabako Alea aldizkarian

Gasteizen argitaratzen den euskerazko Alea aldizkariak elkarrizketa luzea egin dio Eliseo Gili.

Eliseo14_content

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua izan da 2. Nazioarteko Biltzarra

Donostiako Koldo Mitxelenako hitzaldia izan zen Biltzarraren aperitiboa. Ostiralean beste hitzaldi bat Langraitzen. Larunbatean Biltzarra Gasteizen. Eta igandez aztarnategira bisita gidatua. Hiru lekuetan, Karlos Uragak prestatutako erakusketa ikusgai.

Ehun bat lagun bildu ginen Europa Jauregian. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Alicia Satué, Mapi Alonso, Mikel Urkola, Koenraad Van den Driessche, Miguel Thomson, Mikel Larrañaga, Ulrike Fritz, Jon Nikolas eta Antonio Arnaiz mintzatu ziren hurrenez hurren. Edward Harrisen grabatutako bideoa ikusi ahal izan zen. Antonio Rodriguez Colmenero eta Luis Silgo ezin izan ziren etorri arazo pertsonalengatik, baina ponentziak bidali zituzten. Amaiera gisa, mahai-ingurua: Patxi Zabaleta, Iñigo Larramendi (Martin Txipia),  Xabi Otsoa de Alda (SOS Iruña-Veleia) eta Patxi Alaña (Euskeraren Jatorria). Mamitsua izan zen ondoren sortu zen solasaldia.

Igande goizeko bisita gidatuan ia berrogeita hamar lagun bildu ginen. Bi talde egin ziren, bata euskerazkoa eta bestea erderazkoa. Jendea oso pozik eta itxaropentsu. Zorionak eta milesker antolaketan lagundu duten guztiei.

Euskal Herriko hedabideek Biltzarrari eman dioten trataeraz zer esan… Lotsagarria izan dela. Igandeko prentsan lupaz ere nekez aurki zitekeen ezer. Baina horretaz hitz egingo dugu beste batean.

Koenraad Van den Driessche-ren balorazioa Ama Atan. Ostraka munduak Youtubera igo dituen lehen bideoak: 1) Eliseo Gil 2) Idoia Filloy 3) Alicia Satué.

IMG_2172

IMG_2192

Bisita gidatuko partaideak aztarnategian

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Azken egunak Biltzarrean izena emateko

Oraindik bada lekua larunbateko Biltzarrean. Eta gogoratu ostiralean hitzaldia dagoela Langraitzen.

113  Langraizen_Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kronika zabala Diario Vasco-n KMKko hitzaldiaz

Felix Ibargutxi kazetariak sinatuta, kronika zabala eta zehatza dator gaurko DVn, asteleheneko hitzaldiaz eta erakusketaz,  argazki eta guzti. Gipuzkoan editatzen diren beste egunkariek ez dute ezer argitaratu. Bestalde, Ostraka Mundua blogak hitzaldiaren bideoak eskegi ditu. Van den Driessche bat eta bi. Elexpuru bat, bi eta hiru.

dv1dvdef

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1