Javier Fernandez Bordegarai, Bibat-eko zuzendaria, ebidentziak ukatu nahirik irratian

(Sarrera berregin dugu, elkarrizketa online entzunda gero)

Maiatzaren 26an Radio Nacional de Españak (R5) irratiak Javier Fernandez Bordegarai Arabako Arkeologia Museoko zuzendaria elkarrizketatu zuen. Iruña-Veleiaz ari den zatia (4′ 42” – 7′ 04”) transkribatu dugu (azpimarrak geureak dira, noski). Kurtsiban gure komentarioak.

***

-(Aurkezlea) Toda la polémica suscitada, la verdad o la mentira de los famosos grafitos, todo eso ha generado más curiosidad, les preguntan a ustedes en el museo?

– (J. Fz Bordegarai) Curiosidad sí, curiosidad morbosa. En algunos ha generado ya hasta hartazgo, y esfuerzos en ocasiones innecesarios. Creo que hay una cosa que es importante, que llevamos demasiado tiempo pendientes de una decisión judicial. Si desde aquí se me escucha y sirve para algo, pues yo creo que la justicia cuando tarda tanto deja de ser justicia. Yo creo que es importante que se tomen decisiones judiciales rápido en un sentido o en otro, y zanjarlo. Al menos desde ese punto de vista tengo mi opinión al respecto. Yo creo que tal como apuntó la comisión científica en su momento pues defender la autenticidad de las piezas es insostenible, por mucho que algunos se esfuercen y hagan congresos y esas cosas. De hecho, además, yo creo que la información en demasiadas ocasiones se manipula, se da de forma parcial, tergiversada.

Justiziaren atzerapenaren gaian, ados.  Gainetikoa, bere iritzia da, errespetagarria, nola ez. Dena dela, informazioa manipulatzea eta tergibersatzea zuek inori egoztea ere…

– (J. Fz Bordegarai) … Hace poco ha salido en prensa que se ha puesto una querella, por ejemplo, contra el director de las excavaciones arqueológicas, Julio Núñez, que no es el responsable del yacimiento; el responsable del yacimiento es la Diputación Foral, el Departamento de Cultura.

Eta orduan zuek, Diputazioa, zergatik kereilatu zineten Eliseo Gilen aurka, eta ez Lurmen enpresaren aurka? Kasu honetan garbi dago Nuñez dela erantzule zuzena. Baina ziurrenik sakonean arrazoia izango du Bordegaraik: Arabako Foru Aldundia, eta zehazki Kultura Departamendua, da aztarnategiko desastrearen errudun eta erantzule nagusia.

– (J. Fz Bordegarai) … Y le han puesto una querella por una actuación que se realizó en el año 2013 sobre una zona donde se han hecho trabajos de conservación y consolidación, sin más. Se cubrió lo que había allí con una capa de geotextil, se echó tierra, se ha acondicionado, y no se ha hecho nada más.

Gezurra goitik beheraino. Kereila 2015eko azaroan edo abenduan egindako aktuazio bategatik ipini da. 2015eko azaroaren erdian 6. sektorea (Errosetoien Etxea) ukitu gabe zegoen, eta abenduan berriz hondeamakina bat ibilita, lurra harrotu ondoren lisatuta,  egiturak (hormak) txikituta eta harriak ehun bat metrora pilatuta (Ik. argazkiak). Aurretik (2010) txikizio are handiagoa egin zen harresien kanpoaldean. 8.000 m2 hustu ziren hondeamakinaz; gero geotextila bota zen leku batzuetan; usteldu egin zen eta babesik gabe dago hainbat urtez  eremu handi bat. Hori ere salatu da kereilan. Ondarearen aurkako delitu etengabea da salatzen dena, azken batean.

– (J. Fz Bordegarai) … Y por hacer eso que es nuestro trabajo, que es nuestra obligación, pues ponen una denuncia, no. Con unas explicaciones y unas argumentaciones en el texto que no hay por donde cogerlos. Entonces yo espero que en breve, creo que no tiene otro recorrido que el desestimar ese asunto.

Ba guk uste dugu oraingoan epaitegiak ikusi duela begi-bistan dagoena eta horregatik onartu duela tramitera, eta definitiboki onartuko duela, eta erantzuleren bat akusatuen aulkian ikusiko dugula laster.

– (J. Fz Bordegarai) … Pero bueno, se mete mucho ruido en prensa, la gente se crea una sensación de que en Iruña no se está haciendo nada, y es falso. Llevamos desde el año 2010 trabajando, invirtiendo dinero y haciendo cosas. Se ha excavado fuera de las murallas, se ha encontrado un mercado de época, del siglo primero, del siglo segundo; un makellum, un mercado público, una especie de nuestra feria de abastos casi-casi. Un mercado de abastos. Y estamos trabajando en la consolidación, y rematando aspectos de la arqueología, y queremos que para 2020 que es el plazo establecido por el Plan Director aquello pueda estar consolidado completamente, se pueda visitar y se añade un elemento más al interés que tiene el yacimiento.

Honetaz ere hainbat gauza esan daiteke, baina galdera bat egitera mugatuko gara: joan den urtean ez zen indusketarik egin. Zergatik? Aurten (2016) ere ez da egingo?

***

Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Correori esan zion ez duela kasu honetan aldaketarik egiteko asmorik auzi judiziala erabakitzen den arte. Gonzalezi eta alor hau kudeatzen duen Igone Mz de Luna Kultura Ahaldunari gogoratu nahi genieke Nuñezen txikizioak ez duela zerikusirik Eliseo Gilen aurkako auziarekin, eta eurak ere Nuñezen langintzen erantzule direla, eta are gehiago babes osoa eskaintzen dioten neurrian.

Zalantzak dituenak, bideo hau ikus dezake, edota azpiko argazkiak.

2010eko uztaileko sarraskia, lehen lau egunetako argazkiak. 2015ekoa, hemen.

2  34  8

7  11 - copia

3a - copia

16

2011ko argazkia. Ezkerrean harrotutako eremua plastikoz estalia eta eskuinean zakartegia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to Javier Fernandez Bordegarai, Bibat-eko zuzendaria, ebidentziak ukatu nahirik irratian

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » SOS Iruña-Veleiaren erantzuna 2. suntsiketa balekotzat eman duen epaileari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude