Urriak 29 euskeraz eta urriak 30 gaztelaniaz, hurrengo bisita gidatu alternatiboak

Aurtengo azken bisitak izango dira ziurrenik. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko.

urriak 29, larunbata, euskeraz
urriak 30,
igandea, gaztelaniaz

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

  • Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.

Aukeran, aholkatua:

  • Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
  • Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hogeitabi lagun igandeko bisita gidatuan

Gaztelerazko bisita gidatua tokatzen zen igandean. Hogeitabi lagunek hartu zuten parte eta horietako gehienak geratu ziren bazkaltzera eta ondorengo solasaldira. Dena primerako giroan.

Laster iragarriko ditugu urriaren bukaera aldera egingo diren hurrengo bisitak.

c9430e60adeff25f424efcf1d80251bde58fd3a8692edb9700a6d4d9804b6f29

2016-10-02

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Enkarteladek jarraitzen dute Aldundiaren plazan

2015eko urtarrilean hasita, ostegunero egiten da enkartelada Arabako Diputazioaren aurrean (20:00). Urrian, Justizia Jauregi aurrera pasatuko dira horietako batzuk. Iragarriko ditugu egunak eta orduak.

16-09-29

2016-09-29

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengo bisita gidatua, gazteleraz

Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengoa, gazteleraz. Parte hartzea pentsatua duenak eman dezala izena ahalik eta azkarren: bisitak. sosirunaveleia@gmail.com

Ondo bada, bisita gehiago ere antolatuko ditugu udazken honetan. Joan den larunbatean euskerazkoa egin zen. Beste batzuetan baino jende gutxiago bildu zen, baina eguraldia eta giroa ezin hobeak izan ziren.

img_2465

Irailaren 24ko bisitariak Arkizeko muturrean

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Oraindik eman daiteke izena larunbateko bisitarako

Bildu da nahikoa jende larunbateko bisitarako, baina oraindik bada lekua. Beraz, interesa duena garaiz dago apuntatzeko. Animatu! Bide batez, esan bazkarira eta solasaldira geratzeko asmoa duzun.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Jende gutxik eman du izena larunbateko bisitarako

Oraindik jende gutxik eman du izena datorren larunbatean, irailak 24, euskeraz egingo den bisita gidatu alternatiborako. Hamabost bat lagun ez badira biltzen, ez da egingo. Hemendik deia egiten diegu interesatuak leudekeen guztiei apunta daitezen:

bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berriro abian bidegabekeriaren aurkako ostegunetako bilkurak

2015eko urtarrilean hasita, ostegunero-ostegunero elkarretaratzea egiten da Arabako Foru Aldundiaren aurrean. Oraindik hedabideek ez dute honen berri eman. Udako etenaldiaren igarota, ostegun honetan egin da ikasturte honetako lehena.

2016-09-15

2016ko irailaren 15eko elkarretaratzea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Irailaren 24an euskeraz eta urriaren 2an gaztelaniaz, hurrengo bisita gidatu alternatiboak

Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak:

irailak 24, larunbata, euskeraz
urriak 2,
igandea, gaztelaniaz

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

  • Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan . Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.

Aukeran, aholkatua:

  • Eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro)
  • Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.

SOS Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lakarrak eta Gorrochateguik identitate faltsuaz (‘Txatxi Piruli’, ‘Satorrotas’) Interneteko foroetan idatzirikoak (2006-2009) argitaratu ditu Ama Atak

Las dos caras de J. Gorrochategui y J. Lakarra: Un secreto a voces, jarri diote titulua. SOS Iruña-Veleiako Ikerketa Taldeak sinatuta, euskal unibertsitate publikoan katedratiko diren Joseba Andoni Lakarra eta Joaquín Gorrochateguik Interneteko foroetan ezizenez  sinaturiko komentarioak argitaratu ditu Ama Atak. Larritasun ikaragarria duen gaia iruditzen zaigu. Mundu guztiak du eskubidea, nola ez,  bere iritzia emateko nahi duenaz, baina beti ere bere esanen jabe eginda, hau da, sinatuta. Batez ere pertsona batzuen bizitza eta herri baten ondarea jokoan dagoenean. Jaun katedratiko eta euskaltzain txit ohoretsuak horrela jokatzen ikusteak zer pentsatua ematen du. Beren txostenez eta teoriez konbentzituta baleude, agian ez lukete horrelako umekeriarik egingo.

Sarrera nagusiaz gain, bi pdf jaitsi eta irakur daitezke, bata Lakarraren obrarekin eta bestea Gorrochateguirenarekin. Merezi du ordu batzuk sartzea harribitxi literario horien irakurketan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ederki joan dira abuztuaren azken asteburuko bi bisita gidatuak

Abuztu bukaera ez da garairik onena izaten  horrelako gauzetarako, jendeak nahikoa lan duelako oporretatik itzultzen eta lurra hartzen. Hala ere 40 lagun bildu dira asteburu honetako bi bisita gidatuetan, 18 euskerazkoan eta 22 gaztelaniazkoan. Arratsaldeko proiekzio-solasaldia ezin izan da egin, arazoak izan ditugulako lokala aurkitzeko oporrak direla eta. Dena dela, hurrengorako gonbidatuta geratu dira bisitari guztiak. Hurrengo bisitak irailaren amaiera aldera izango dira, iragarriko ditugu garaiz.

16-abu27

Abuztuaren 27ko bisita, euskeraz. Taldea solasean itzalaren babesean, bero handia egiten zuen eta

16-abu28

Abuztuaren 28ko bisita, gaztelaniaz, giro freskoarekin

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina