“Euskararen aztanak Sardinian” eta Iruña-Veleia larunbat honetako Artefaktuan, ETBn

Larunbat honetan, Martxoak 30, 13:30, Yolanda Mendiolak eta Jose Mari Gabiriak zuzentzen duten Artefaktua programan Sardiniari buruzko liburua jorratuko da niri egindako elkarrizketa bidez, eta Iruña-Veleiako arazoa ere bai, Ibon Serrano Lasaren laguntzaz.

Errepikapenak: Asteartean 17:15ak aldera // Asteazkenean 11:00ak aldera // Ostegunean 23:59 aldera

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Andoainen Iruña-Veleiaz hitzaldia apirilaren 3an, asteazkena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gernikako Inurri Gorria liburudendan Iruña-Veleiari buruzko liburuaren aurkezpena martxoaren 28an

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia Argituren protesta eta galdera Euskaltzaindiari

Atzo Euskaltzaindiak  II. Nazioarteko Dialektologia Batzarrari hasiera eman zion Bilboko Euskal Museoan. Iruña-Veleia Argituko talde batek pankarta zabaldu zuen atean eta agiri bat banatu euskaltzainei eta biltzarkideei. Honela amaitzen da:

“Aurten egitea aurreikusten den epaiketan Aldundiak 7 urteko espetxe zigorra eta Jaurlaritzak 600.000 euroko isuna eskatzen die Eliseo Gili eta Oskar Eskribanori nahiz eta Euskal Herrirako aurkikuntza handia egin. Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Iruña-Veleiako euskera zaharra suntsitu nahi dute eta Euskaltzaindiak ez du ezer egingo?”

  

                                                                                                            (Berria 03-14)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arbizu eta Iturmendiko udalek Iruña-Veleia Argituren mozioa onartu dute

Eskoriatza Bergara eta Hernani izan ziren lehenak, Etxarri Aranatz izan zen hurrengoa, eta orain Arbizu eta Iturmendi gehitu zaizkie. Orain arte aurkeztu den leku guztietan onartu da mozioa, gehiengo handiz gainera. Seinale ona. Bide honetatik jarraitzeko asmoa dago.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Erroma Euskal Herrian”, hitzaldi-zikloa Elgoibarren

 Barren aldizkaria. DV. Lehen hitzaldia: otsailak 27, asteazkena, 19:00

Iruña-Veleia, erromatar hiria Araban. Juan Martin Elexpuru Hitzaldiaren grabazioa

2019 02 18 erroma euskal herrian hitzaldi zikloa elgoibar izarraErroma Euskal Herrian izeneko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalaren laguntzaz. Besteak beste, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika bistaratuko dituzte hiru hitzalditan.

Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Hiru hitzaldi izango dira eta, besteak beste, okerreko zenbait uste zuzentzen saiatuko dira. Gainera, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika ere bistaratuko dituzte. Hiru hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, 19:00etan hasita.
Hona hemen hiru hitzaldiei buruzko informazioa:

 • Otsailak 27, eguaztena
Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

 • Apirilak 10, eguaztena
Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa. Hizlaria: Jokin Lanz

 • Irailak 18, eguaztena
Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra?  Hizlaria: Luis Mari Zaldua

2019 02 18 erromatarrak euskal herrian zikloa elgoibar izarra ibon serrano

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloyren erantzuna Alberto Barandiaranen elkarrizketari El Salto aldizkarian

Aste batzuk igaro diren arren, interesgarria iruditzen zaigu Filloyren idatzia hona ekartzea, Iruña-Veleia: Sobre dímes y diretes. Aldizkari berean dator Ignacio Rodriguez Temiño arkeologo sevillarraren iritzia ere, Iruña-Veleia: dos notas específicas.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarrizketak Halabedin eta Euskadi Irratian

Liburuaren harira, elkarrizketak Gasteizko Halabedi Irratian eta Euskadi Irratian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Berritasun ikusgarria gaurko epaitegi aurreko elkarretaratzean

Gauza jakina denez, hamabostero astearte goizetan (10:30) elkarretaratzea egiten da Gasteizko justizia-epaitegiaren aurrean (ostegunero -20:00- diputazioaren aurrean). Gaurkoak berritasun ikusgarri bat izan du, Chals artista arabarrak  letra erraldoiekin egindako instalazioa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alberto Barandiaran kazetari jaunari, Hernanitik

(Berrian, Noticias de Gipuzkoan eta Zuzeun argitaratu da)

Iruña Veleia gaia dela eta, El Salto hedabidearen arabera, zuk zeuk esana da: “No se puede tirar adelante cuando 26 expertos de primer nivel defienden la falsedad o imposibilidad de la verificación/… La única oportunidad es que el conjunto epigráfico se archive, de alguna manera se olvide y que se excaveel yacimiento en profundidad, al lado de donde salieron los restos, a ver que sale”

Ba, badago beste aukera bat (gutxienez) grafitoak benetakoak diren frogatzeko, eta da, EHB, EAJ eta PSOEren botoekin, Hernaniko Udalak erabaki duena (Bergara eta Eskoriatzako udalei jarraiki): zientzia izan dadila epaile. Zientziak badu tresnarik, grafito baten antzinatasuna zehazteko. Horixe baita zientziaren ezaugarrietako bat: gauzak zehazki neurtzeko tresnak edukitzea, iritzi guztien gainetik. Sendagileari irudi lekioke norbaitek sukarra izatea.Baina, termometroa da sukarra zehazki neurtzen duena. Kasu honetan, badira laborategiak grafitoen antzinatasuna neurtu dezaketenak. Kapaz dira, Zumaiako haitzen antzinatasuna neurtzeko: milioika urteko antzinatasuna. Nola, ba, ez dute neurtuko Iruña-Veleiako grafitoen antzinatasuna!

Beraz, ezin da kasua artxibatu, eta are gutxiago ahaztu, froga zientifikorik egin gabe, espertoak esperto. Bestela, gerta dakiguke Altamirakoa. Alegia, Europako esperto guztiek faltsutzat jo zituztela hango pinturak; eta, “faltsifikatzailea” hil eta gero, esperientziak frogatu zuela benetakoak zirela. Halakorik gertatu ezkero, egingo genukeen ridikulua sekulakoa litzateke. Bataz, esperto guztiek ez dutelako faltsutzat jo; besteaz, zientziak tresna gehiago dituelako, Altamirakoa gertatu zenekoa baino; eta azkenik, akatsa errepikatzea litzatekeelako. Esango genuke, ridikulua egiten hasiak garela: espertoek zioten ez zela posible egiptoar hieroglifikoa agertzea. Eta gerora, Castejonen ere agertu dira.

Indusketa berri bat egitearekin ados, baldin eta arkeologoak, independienteak badira.

Beñi Agirre Oiartzabal
Eñaut Agirre Goia
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Juanjo Uria Zubiarrain

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina