Oxford Unibertsitateak argitaratzen duen Archaeometry aldizkari prestigiotsuak Joseba Lizeagaren artikulu bat kaleratu du Iruña-Veleiaz

Izena “A Critique of the Institute of Cultural Heritage of Spain’s Indicators of Falsehood in Incisions on Ostraca From the Iruña- Veleia Archaeological Site, Spain”. Hau da, kritika bat Espainiako Ondare Kulturalaren Institutuak Iruña-Veleiako aztarnategiko ostraken ildoetan aurkitutako faltsutasun adierazleen txostenari.

Azkenaldian Joseba Lizeagak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle ohia) oso azterketa interesgarriak (eta nire ustez erabakigarriak) egin ditu gaiaren inguruan. Lehena Durangoko Biltzarrean aurkeztu zuen 2024an. Letren eta lerroen arteko distantziak neurtu eta aztertu zituen eta frogatu esku asko daudela grafitoetan, akusazioak Eliseo Gilen bakarra dagoela dioen bitartean. Hemen hitzaldiaren bideoa.

Bigarrena 2025ekoa da, eta Oxford Unibertsitateak argitaratzen duen Archaeometry aldizkarian argitaratu da. Berriak, Naiz-Garak eta Elhuyar aldizkariak uko egin diote honi buruzko notizia txikiena argitaratzeari ere, saiatu garen arren. IPCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España) langilea den Jose Vicente Navarrok eginiko txostenen kritika du oinarri. Ama Ata atarian irakur daiteke artikuluaren laburpena. Esan beharra dago Iruña-Veleiaz aldizkari espezializatu eta indexatu batean argitaratzen den lehen artikulua dela.

Hemen Ama Ata blogean egileak berak egindako laburpena.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Oxford Unibertsitateak argitaratzen duen Archaeometry aldizkari prestigiotsuak Joseba Lizeagaren artikulu bat kaleratu du Iruña-Veleiaz bidalketan

  1. egilea: Tomas Elortza Ugarte

    Berriak, Naiz-Garak eta Elhuyarrek hartu duten erabakia ez dut ulertzen. Berriak eta Naiz-Garak artikulu dezente argitaratu izan dizkigute gure NA zenbakian fidatuta, eta Oxford Unibertsitatearekin mesfidati? Horrelako erabakiekin I-V auziari ez diote mesede handirik egiten, baina ezta beren buruari ere: denok dakigu hedabideak gainbehera doazela, nahiz eta informazio eskubideaz eta independentziaz eta… hitz egiten diguten.

    Erabaki txarra hartu dutelakoan nago. Elhuyarri dagokionez bikain jorratzen ditu zientzia eta euskara, eta hortxe dago hain zuzen I-Vren gakoa, grafitoen artean euskara ere agertzen baita eta zientzia da 20 urteko polemika antzua argituko lukeen bide bakarra. Eta horretan lagundu dezakeen arren, ez du laguntzen Elhuyarrek. Ea Oxford Unibertsitateari kasu egiten dion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude