Jende asko eta interes handia hitzaldietan

Aurrekoan esan genuen Donostiako hitzaldian 100 lagun bildu zirela. Aste honetakoak ere jendetsuak izan dira, 30 lagun Eskoriatzan eta 55 Ordizin. Interes handia jendearen aldetik eta harridura gertatu denarekin eta gertatzen ari denarekin.

Ordizi 2019-10-10

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriaren 13an eta 20an aurtengo azken bisita gidatuak

Datorren igandean, urriak 13, Eskoriatzako talde batek bisitatuko du aztarnategia. Oraindik bada lekua eta beraz edonor apunta daiteke. Egun horretan ez da bazkaririk eta solasaldirik egingo.

Urriaren 20an izango da aurtengo azkena. Dagoeneko hogei lagun daude izena emanda. Bada lekua oraindik. Bazkaria eta solasaldia ere izango dira egun horretan, nahi dutenetzat.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Radio Euskadiren gaurko Ganbara programak monografikoa eskainiko dio Iruña-Veleiari

Gaur osteguna, gaueko bederatzietatik aurrera emititzen den Ganbara irratsaioan Euskadi Irratiak Iruña-Veleiako gaia jorratuko du eta auziarekin lotutako zenbait pertsona elkarrizketatuko ditu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu dute

Urte judizialaren irekiera arranditsuan (han ziren besteak beste Lehendakaria eta agintari militarrak) Tribunal Superior de Justicia del País Vasco-k (TSJPV) Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu du, beste hiru epailerekin batera:

” Como cada año, el TSJPV ha aprovechado este acto para entregar las medallas que reconocen la especial contribución a la Administración de Justicia en Euskadi, que en esta ocasión han recaído en las magistradas Nekane Bolado, María Concepción Marco, Susana Junquera e Izaskun Jaca, además de otros premios a fiscales y letrados”. DVko kronika.

DVko argazkia

Auzi hau jarraitu duenak badaki epaile horrek zortzi urte baino gehiago behar izan dituela instrukzioa amaitzeko, eta hori hiru auzipetu zirela bakarrik. Hemen sekula izan den instrukzio-eperik luzeena. Eta instrukzioa bera ere negargarria izan dela: piezak akusatzailearen esku utzi zituen, bidea itxi dio analitika egokiak egiteari, akusatzailearen grafologoei piezak erabiltzen utzi zien, defentsakoei ukatzen zien bitartean, eta abar eta abar.

Azkenik, akusatuen aurkako inolako frogarik gabe pasatu dio expedientea hamaika urte geroago akusatuak epaituko dituen epaileari, Isabel Maria Diez-Pardo izenekoari.

Panorama ederra dugu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiaz hitzaldiak urriaren 9an Eskoriatzan eta 10ean Ordizin

Eskoriatzarrek, gainera, bisita gidatua antolatu dute urriaren 13rako.

ESKORIATZA: Hitzaldia: urriak 9, asteazkena, 19:00, Ibarraundi Museoan. Titulua: Zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

ORDIZI

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ehun lagun Donostiako hitzaldian

Euskalduntze berantiarraz eta Iruña-Veleiaz joan den asteartean Donostiako Okendo Kulturetxean egin zen hitzaldian ehun lagunetik gora izan ziren. Bukaerako solasaldia bizi-bizia izan zen. Nahiz eta hedabideek inolako publizitaterik eta jarraipenik egin ez, datu honek erakusten du badagoela interesa gai hauen inguruan.

Ea etsipenetik itxaropenera igarotzen garen eta modu antolatuan erantzuten diegun aurrean ditugun erronkei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eduardo Alfarori elkarrizketa Soriako erakusketaren harira, Euskeraren Jatorriaren blogean

Soriako Santa Cruz de Yanguasen uztail-abuztuan egin zen erakusketaren harira, elkarrizketa txit interesgarria egin dio Euskeraren jatorriak Eduardo Alfaro arkeologoari, bi zatitan. Bat eta Bi.

Amaiera ekitaldia (2019-08-25)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskalduntze berantiarraz eta Iruña-Veleiaz hitzaldia urriaren 1ean Donostiako Okendo Kulturetxean

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

Aurten ere arrakastatsuak izaten ari dira bisita gidatu alternatiboak

Bosgarren urtez dihardugu bisita gidatu alternatiboekin eta esan dezakegu gero eta jende gehiago hurbiltzen dela Iruña-Veleiako aztarnategi ikusgarria bisitatzera eta haren inguruko polemika ezagutzera. Aurten lau bisita egin ditugu dagoeneko eta 12o lagun pasatu dira bertatik. Jendea oso gustora. Baditugu hitzartuak beste bi edo hiru bisita talde antolatuekin, urriaren 20ko bisitaz gain. 45 laguneko Plentziako taldea izango dugu irailaren 29an.

Gogoratu, hurrengo bisita gidatu “librea” urriaren 20an, aurtengo azkena. Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

2019-09-15 eta 2019-09-19

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Manipulazio eta gezurra El Correo-n eta El País-en epaiketari buruzko berrietan

Egunkari hauen kronikak begi kritikoekin irakurri dituztenak konturatuko ziren etika profesionalaren eta lotsaren muga guztiak gainditu dituztela. Ez dago errugabetasun presuntziorik eta horrelakorik, piezak faltsuak dira eta Eliseo Gil da egilea. Eta ematen diren datu eta interpretazioetan astakeria da nagusi. Correo-k, adibidez (Ik. goiko lotura): “Algunos fragmentos contenían inscripciones en euskera dando a entender que el idioma se había originado en Álava”. El País: “Eliseo Gil y su equipo consiguieron subvenciones millonarias tras la manipulación de 476 restos para hacer creer que eran un hallazgo de “trascendencia mundial”. (Pedro Gorospe, El País-eko berriemailea Bilbon). Lurmen-Euskotren hitzarmena 2001ean sinatu zen, aurkikuntzak baino lau urte lehenago. Ez zuten euro bat gehiago jaso aurkikuntzengatik. Eta dena horrela.

ABC-Efe zuhurrago ibili da. Hemen Gara eta Berria eta Noticias-ko kronikak. Bakoitzak epaitu ditzala.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin