Bost urte daramate auzia argitzearen aldeko taldeek ostegunero elkarretaratzen Arabako Aldundiaren aurrean. Gutxienez berrehun bilkura egin dira, eta hauei gehitu behar zaizkie hamabostean behin Justizia Jauregiaren aurrean egiten direnak eta bere garaian Batzar Nagusien atarian egin zirenak. Kazetariak jakinean daude, argazkiak ere bidali zaizkie, baina ez dituzte ikusi nahi, nonbait. Oraindik ez da agertu argazkirik hedabideetan. Horietako argazki batzuk ipini ditugu. Urte bakoitzeko bana.




