Hiru arkeologo salatarien deklarazioak, gidoiari estu-estu lotuak

Atzoko saioan Lurmenekin lan egindako hiru arkeologok deklaratu zuten. Miguel Angel Berjón, Jose Angel Apellaniz eta Carlos Crespok.  Hiru hauek proiketua bere onenean zegoenean alde egin zuten, 2007ko urtarrilean, “lan-metodoarekin ez zetozelako bat”, esan zutenez. Harrezkero, Berjón eta Apellaniz Aldundiak ordaindutako arkeologia lanetan ibili dira; Crespok arkeologia utzi zuen.

2009an, auzia judizializatu zutenean, hiru hauek izan ziren Lurmenen aurka gogor deklaratu zutenak. Esate baterako, Escribanoren broma, hain komentatua egun hauetan, hauek salatu zioten epaileari eta “hauei esker” egon da Oscar ia lau urteko zigorra eta 130.000 euroko zigorra jasotzeko arriskuan, fiskalarekin negoziatu ondoren urtebeteko kartzela eta 2.790ko isuna bihurtu dena. Broma garestia.

Denek deklarazio ia kalkatua egin zuten, aldaketa txikiekin. Berjonek esan zuen Lurmenek oso ondo eskabatzen zuela, zehaztasun ikaragarriz. Lanean ibili ziren bitartean sekula ez zutela zalantzan jarri grafitoak benetakoak zirela. Hiruretako inork ez zuen esan grafitoak faltsuak zirela pentsatzen zuenik. Batek esan zuen Batzordeko txostenak irakurri ondoren hasi zitzazkiola zalantzak.

Ez zutela grafito  berezi bakar bat ere ikusi lurretik irteten, hori izan zen euren tesia. Eta hori ezinezkoa zela. Defentsak galdetu zien ea grafito arruntik ikusi zuten, eta baietz, batzuk baietz. Zenbat, eta hogei bat edo…, erantzun zuen Apellanizek. Abokatuak gogorazi zion 700 baino gehiago daudela katalogatuta, eta horietatik %16 koordenatuta in situ, eta ea nola esplikatzen zuen hori. Ez zituztela datu horiek ezagutzen, erantzuna.

Bestalde, garbi geratu zen Euskotreneko buruei pasatzen zietela informazioa, zuzendaritzaren ezkutuan,  salatari lana egiten zutela.

Hemen eta hemen blog honetan dauden hiru arkeologo hauen jarduerei buruzko sarrerak

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Gorka Knörrek Lakarra eta Gorrochategui salatu ditu tuiterren haren anaia Henrike presionatzeagatik hilzorian zegoela

@GorkaKB. Veleiako epaiketa jarraitzen ari naiz. Ene anaia Henrike zenak –Euskaltzaindiako Lehendakariordea-, ostraken faltsutasuna defendatzen ari diren UPV-EHUko bi pertsonajeren presioa jasan zuen, nahiz-eta jakin atzera ezinezko minbizia zuela. Naska ematen didate. Ta pista bat ere.

Lotura honetan ikus dezakegu gertaera triste horren azalpena, Henrikek bidalitako gutuna tartean. Nire liburuan bada atal bat datu gehiagorekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Stop manipulazioari”, tuiterren zabaldu den agiria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia bihar astelehena, 22:00, ETB1en estreinatzen den Eztabaidan saioan

Bihar gaueko hamarretan ETB1en estreinatzen den Eztabaidan saiora gonbidatu naute. Klaudio Landak zuzentzen du eta hainbat solskide izango omen gara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiako pieza juridikoa” izenburuko kronika orekatua gaurko Berrian

Bi orrialdeko kronika dakar gaurko Berriak, Iñigo Astiz kazetariaren eskutik. Informazio kontrastatua eta landua ematen du kazetari nafarrak, ohi bezala. Berea da baita prentsan urte luze hauetan agertu den erreportaje sakon bakarra, 2018ko ekainekoa. Hemen ikus daiteke.

Beste muturrean gaurko Correok eta Diario Vascok dakartena: “estafa arqueólogica”, “falsos grafitos”, RIP. Nefertiti… Betiko zaborra.

EFE agentziak fabrikatutako notizia hartu dute estatuko hedabide gehientsuek. Titular hauxe du: “Comienza el juicio por falsificar piezas del yacimiento de Iruña-Veleia”. Lehen parrafoa: “Vitoria, 1 feb (EFE).- El juicio por la falsificación de unos grafitos en el yacimiento alavés de Iruña-Veleia que en su día fueron calificados de históricos porque adelantaban varios siglos la aparición del euskera comienza este lunes…”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua oso atzoko Bizikleta Martxa eta Elkarretaratzea

Poz-pozik itzuli ginen atzo Gasteizko Bizikleta-Martxatik. Goizeko hamaiketan 70 bat lagunek hartu genuen bizikleta Lakua aldean eta lau geldialdi egin ondoren oinezkoekin bildu ginen Epaitegien aurrean. 300 bat lagun denera. Ez da gutxi. Geldialdietan zein bukaerako ekitaldian gaiari lotutako bertsoak kantatu genituen “Aita-semeak tabernan daude…” doinuan, eta bukaeran Argituko bi kidek eta Martxaren “alma materrak” hitzaldi bana egin zuten. Dena giro ezin hobean.

Epaitegien aurrean. Argazkia: A. Erkizia
Bizikletariak Foru Aldundiaren aurrean
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Adi, badator epaiketa!”, Urumeako Kronikan

URUMEAKO KRONIKA-n 2020-02-01ean argitaratua

IRUÑA-VELEIAkoa, astelehenean. “Ikusi egin behar epaiketak zer ematen duen” zioen Elixabete Garmendia kazetariak Berrian. Eta jarraitzen zuen: “Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek -Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak…- horretan ez lagundu izana”. 

Bete-betean asmatu du Elixabetek. Zergatik ez da egin arkeologo, hizkuntzalari eta historialarien arteko elkarlan hori? Zergatik ez dute lagundu Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Jakiundek, Unibertsitateak…? 11 urteren ondoren, faltsutasunaren aldeko froga fisiko eta kimiko bakar bat ere ez dute aurkeztu. Eta Arabako Foru Aldundiak, aztarnategiaren jabeak, oztopatu egin du grafitoak laborategi espezialduetara eramatea. 

Alderdi politikoekin elkarrizketa ugari egin dira: alfer-alferrik! Milaka sinadura bildu dira: ez dute eraginik izan. Eskariak: frogak egin arte epaiketa atzeratzeko. Salaketak: aztarnategian hondeamakinak baldarki sartu zituztelako eta milaka tona lur, batere aztertu gabe, zakarretara bota zituztelako.

10 urtetan 100 bat hitzaldi Iruña-Veleian gertatzen ari dena herriz-herri azalduz. 50 bisita gidatu aztarnategira: oso erantzun ona jendearen aldetik.

Arabako Diputazioaren aurrean, 5 urtez, enkarteladak astero (udako bi hilabeteak kenduta), Gasteizko Epaitegiaren aurrean ere asko: ez dituzte ikusi.

Letania askoz gehiago luza daiteke. Horma baten aurkako borroka izan da. Eta benetakoak badira? Epaiketaren ondoren hernaniarrok izango dugu aukera hontaz eta hartaz hitz egiteko.

Tomas Elorza Ugarte

Jexux  Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Den prest biharko Bizikleta Martxarako

Eguraldi ona eta giro ezin hobea espero dugu biharko Bizikleta Martxan. Handik eta hemendik heltzen zaizkigun berriek jakitera ematen digute jende asko bilduko dela ekitaldietara. Bihar ikusiko dugu elkar!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Nos hubiera bastado un poco de sentido común”, Josu Naberanen iritzi-artikulua Garan

Gaurko Garak Josu Naberanen “Nos hubiera bastado un poco de sentido común” izeneko artikulua dakar Iruña-Veleiako auziaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitian hitzaldia datorren asteartean, otsailak 4

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, hitzaldia izango da datorren asteartean. Kartelean xehetasunak. Bestalde, elkarte horrek autobusa antolatu du bihar Gasteizen egingo den Bizikleta Martxara joateko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina