Iruña-Veleiaz eztabaidatu zen ETB1eko Eztabaidan saioan

Otsailaren 3an hasi zen Klaudio Landak aurkezten duen Eztabaidan saio berrian Joaquin Gorrochategui, Juan Martin Elexpuru, Garbiñe Biurrun eta Maite Ubiriak parte hartu zuten.

Positiboa da eztabaida saio batean bi parteei hitza ematea. Dena dela, esan beharra dago EITBk Argitukooi epaiketa martxan denetik orain arte eman digun aukera bakarrenetarikoa dela. Aldiz Gorrochateguik hirugarren saioa zeraman egun hartan, goizean Egunon Euskadi-n eta arratsaldean Ahoz Aho-n parte hartu baitzuen faltsutasunaren aldeko iritzia ematen. Bezperako albiztegi guztietan ere tarte luzea eskaini zioten.

Programara etorrita, izan ziren gustatu ez zitzaizkidan gauzak: 1) Azpian agertzen ziren errotulo ia guztiak faltsutasuna iradokitzen zuten. 2) Adituek faltsutasuna ebatsi zutela esaten zen, baina ez ziren benetakotasunaren aldeko txostenak eta haien egileak aipatzen. 3) Erakusten ziren argazkiak RIP, Nefertiti, polita, araina (artikuludunak)…, ohikoak ziren, Gorrochategui luzitzeko pentsatuak. Ez zitzaidan kontsultatu nik besteren bat nahi nuen, eta nik proposatutako biak ez ziren ipini. 3) Gorrochateguiri nahi zuen denbora guztia uzten zitzaion hizketan eta niri ez. 4) Denborak neurtu ditugu eta Gorrochateguik 9 minutu eta 20 segundu eman zituen hizketan eta nik 6 minutu eta 40 segundu. %30 gutxiago. 5) Ez zen euskerazko grafitoak aurkeztu ziren prentsaurrekoko irudirik agertu, egun garrantzitsu hartako argazkiak eta grabazioak daudenean. Zergatik? Gorrochategui agertzen delako grafitoak benetakoak direla esaten: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude…”

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude