‘Ostrakak eta ostrukak’ artikulua Erlea-n

Igaro dira oporrak eta hemen gara berriro, bizioari ezin utziz. Egia esan, azken egunetan ez dugu bake handirik izan, Patxi H-k polemika piztu baitu Sustatu-n 17050 piezaren kontura.
Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean argitaratzen duen Erlea aldizkariaren 2. alean nire artikulu bat argitaratu da 28. orrialdean, Jose Mari Iturraldearen lan baten barruan. Joan zen abenduan idatzia da eta honela dio:

OSTRAKAK ETA OSTRUKAK

JM Elexpuru

Gaztetan, Erroman ikasle nintzelarik, egunero pasatzen ginen Campo dei Fioritik unibertsitatera bidean. Plaza erdian dagoen Giordano Brunoren irudia ikustean,
“hementxe erre zuten, Lurra ez zela unibertsoaren erdigunea esateagatik”, azaltzen zigun taldeko zaharrenak. Aspalditxoan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plaza zeharkatzen dudalarik, begitanzinoa egiten zait, Eliseo Gilen estatua ikusten dut orain gerra-monumentua dagoen lekuan.

Grezia zaharrean agintariek pertsona bat begitan hartzen zutenean, batzarra deitu eta ostraka (zeramika zatia) batean idatziz erabakitzen zuten pertsona hori ostrazismora bidali ala ez, erbestera, alegia. Hemen ere, agintariak bildu eta gizon jakintsuei entzunda gero, foru-dekretua idatzi, aztarnategitik kanporatu eta epaileetara bidali zituzten Eliseo Gil eta Idoia Filloy. Epaileek oraindik ezer esan ez duten arren, urtebete daramate pikotan lotuta, hedabideen listukadak eta aurretik pasatzen direnen isekak jasanez.

Ezinezkoa da lerro gutxitan gertatutakoa laburtzea. Gaian sakondu nahi duenak badu nora jo.  Egunkarietan berriki agertu diren lau argazki komentatzera mugatuko naiz. 1) 2009ko urriak 7, herri plataforma bat manifestua
plazaratzen. Eskakizun nagusiak: grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak
egitea, eta parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa
kontrolatuak burutzea. 2) Urriak 30, Eliseo Gil eta Idoia Filloy prentsaren
aurrean, lehenbizikoz ia urtebetean, beren aldeko 13 txosten aurkezten. Harris
arkeokogo estatubatuarrarena, Ulrike Fritz egiptologo alemaniarrarena, R.
Colmenero epigrafista galiziarrarena, Hector Iglesias filologo lapurtarrarena,
tartean. Ia 1.300 orrialde. Inork ez du euro bat ez eskatu eta ez kobratu
lanagatik. 3) Azaroak 5, Bibat Museoan Kultura Diputatua eta EHUko
Erretoreordea Iruña-Veleiako hurrengo hamar urterako “Plan Zuzendaria”
sinatzen. 100.000 euro jartzen dira  bi hilabetean plana idazteko. EHUri ematen zaio aztarnategiaren kudeaketa eta faltsutasunaren aldeko txostengile bat izendatzen da zuzendari. “Erreleboa” gauzatzen da. 4) Azaroak 21, Correo egunkariaren lehen orriko titularra: “Grafólogos apuntan a Eliseo Gil como el autor de las falsificasiones”. Barruan bi orrialde ostraka “faltsuen” argazkiekin eta Eliseori buruzko komentario gozoekin. Txostena ezagutzen dugunok ez dakigu negar ala barre egin.

Auzia lehertu zenetik urtebete luze igaro denean, harrigarria da goitik datozen bertsioak sinesten oso zalea ez den gizarte honen isiltasuna, eta  batez ere
“euskaldungoa” deituriko sektorearena. Inork ez daki ezer, ezta filologorik
filologoenak ere, inor ez da espezialista euskara zaharrean, iritzia emateko
edo gutxienez zalantza astintzeko protoeuskaran katedratikoa izan behar balitz
bezala.

Nolanahi ere, gauza buelta hartzen ari dela dirudi, eta ez harritu hemendik denbora batera Iruña-Veleia toponimoa “esaten nuen nik” esaldiarekin oso lotuta agertzen bada. “Zenbat aldiz esan nizun nik, e, Joxepa?”

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hitzaldi arrakastatsua Iglesias eta Silgorena; Gorrochategui entzuleen artean

150 bat entzule aurrean zituztela mintzatu ziren Luis Silgo eta Hector Iglesias atzo. Idazkunen hainbat alderdiz jardun zuten biek, eta arlo arkeologikoa ere jorratu zuen Silgok. Azpian aurki daitezke hitzaldiaren laburpenak.
Oso interesgarria izan galde-erantzunen atala. Entzuleen artean zeuden EHUko bi irakasle: Jose Maria Vallejo klasiketako irakaslea eta Joaquin Gorrochategui hizkuntza indoeroparretako katedraduna. Lehenak, hizlarien aurka gogor berba egin ondoren, alde egin zuen. Gorrochategui ere luze mintzatu zen Silgok eta Iglesiasek esandako hainbat gauza kritikatuz eta bere bertsio ezaguna berretsiz. Eztabaidaren beroan zera ere esan zuen, gutxi gorabehera: “… ba orduan beste batzorde bat izenda dezatela eta etor daitezela arkeometrak hau argitzera”. Egundoko txalo zaparrada entzun zuen.
Niri oso positiboa iruditzen zait Gorrochategui hitzaldira etorri izana. Aurpegia eman zuen jokaleku zail batean eta hori txalotzekoa da benetan. Gainera bere jokaerarekin erakutsi zuen eztabaida zientifikoa ez dagoela itxita. Ez da gutxi, beste batzordekideen jarrera ikusita.
Egia da eztabaida gori-gori zegoenean alde egin zuela eta zenbaitek beste modu batera interpretatu zuela haren jarrera. Ostraka mundua eta  Angulo Oscuro blogetan aurki daiteke atzoko hitzaldiaren zenbait kronika eta balorazio.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hector Iglesiasen eta Luis Silgoren hitzaldien laburpenak

LOS ASPECTOS LINGÜÍSTICOS DE LOS GRAFITOS ENCONTRADOS EN EL YACIMIENTO ARQUEOLÓGICO DE IRUÑA-VELEIA. Conferencia a cargo de Luis Silgo y H. Iglesias

Resumen de las ponencias de esta conferencia, que se celebrará día 25 de marzo, jueves, a las 7:30 horas, en el Palacio Goiuri-Villa Suso de Vitoria:

Ponencia de LUIS SILGO GAUCHE:
La conferencia consta de cuatro partes. En la primera, se critica el
informe sobre las excavaciones de LURMEN S.L. en Iruña-Veleia elaborado
por el Área de Arqueología de la Universidad del País Vasco. Se pone de
manifiesto que hay una falta de objetividad al criticar aspectos
irrelevantes de los informes remitidos por LURMEN, se incurre en
contradicciones y todo el trabajo tiene un tono displicente que
sustituye a la argumentación, haciendo aparecer así como minusvalorado
el trabajo de los arqueólogos de LURMEN sin aportar, en lo que se ha
leído, prueba alguna de que los depósitos arqueológicos hubieran sido
alterados recientemente.

Aún así lo peor es la metodología o carencia de metodología del informe citado. El equipo de la UPV no visitó el yacimiento, no inspeccionó los trabajos que se
seguían realizando, no practicó catas de comprobación en los sectores excavados e incluso, lo que parece increíble si no fuera cierto, no examinaron los materiales para comprobar las pátinas. Todo esto invalida el mencionado informe para aducirlo sobre la investigación en
Iruña-Veleia.

La segunda parte es una visión
inédita de la situación del cristianismo en Hispania en la segunda
mitad del siglo II. Cincuenta años antes de los materiales de Iruña. Se
trata de un texto de San Ireneo, obispo de Lyon, en que se citan, entre
otras iglesias que han traducido a sus lenguas particulares la doctrina
de la Iglesia a las de Iberia. Las partes tercera y cuarta de la
conferencia se refieren a la coherencia de los textos hallados.

Enla tercera, se muestran tres ejercicios escolares procedentes del mismo
sondeo que muestran la secuencia de aprendizaje del paleovasco hablado
en Veleia.

En la cuarta parte, se estudian los
grafitos hallados en el recinto 8 del sector 6. Estos grafitos -textos
y dibujos- muestran un ambiente litúrgico cristiano compatible con la
utilización del recinto 8 como una casa con función de iglesia.

 

Ponencia de HECTOR IGLESIAS:

LA CONFERENCIA DE HECTOR IGLESIAS TRATARÁ DE VARIOS ASPECTOS LINGÜÍSTICOS QUE MUESTRAN LAS INSCRIPCIONES DESCUBIERTAS EN VELEIA

El autor ha seleccionado unos cuantos ejemplos para presentarlos de la
manera más clara y sencilla posible al público que asistirá a la
conferencia y que permiten pensar y hasta casi afirmar que no se puede
estar ante una falsificación, en cualquier caso se puede afirmar de
manera definitiva que si se tratara de una falsificación, cosa que el
autor no cree, no se podría en absoluto tratar de una burda
falsificación, pero al contrario que se estaría ante unos presuntos
falsificadores cuyo nivel de erudición, verdaderamente impresionante,
sería entonces superior… al nivel de erudición de los expertos de la
comisión de diputación de Álava, hipótesis ésta del todo exótica y
hasta extravagante y que ni Hector Iglesias ni ninguna persona sensata
puede admitir seriamente.

Se hablará y examinará en detalle un aspecto gráfico que aparece en ciertas palabras latinas y en otras vascas. Luego se examinará un aspecto gráfico y
fonético que muestran ciertas inscripciones. Se examinarán a
continuación dos nombres o antropónimos que aparecen en esas
inscripciones del principio de nuestra era y se explicará por qué la
hipótesis de una falsificación resulta aquí también del todo
fantástica. También se tratará de varios aspectos gráficos y se
examinarán algunas palabras vascas y formas verbales vascas que no
pueden razonablemente ser el fruto de una falsificación y se explicará
el porqué.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia ostegunean Gasteizen

Datorren ostegunean, martxoak 25, 19:30, Gasteizko Goiuri-Villasuso jauregiko aretoan hitzaldia emango dute Hector Iglesiasek eta Luis Silgok Iruña-Veleiako grafitoen alderdi linguistikoei buruz. Hemen ikus dezakezu iragartzen duen kartela.
Luis Silgo Gauche valentziarra, Arkeologian doktorea, epigrafia iberikoan eta euskara-ibero harremanean aditua da. “Informe sobre los grafitos en paleoeuskera de Iruña-Veleia” izenburuko txostena idatzi du.
Hector Iglesias baionarra doktorea da Filologian eta “Les inscriptions de Veleia-Iruña” txosten luze eta zehatza idatzi du frantsesez. Lan hau oso komentatua izan da azken hilabeteetan, agerian jartzen dituelako Batzordeko filologoen argudioetan aurkitzen diren hainbat akats eta hutsalkeria.
Aukera aparta dugu, beraz, bi ikertzaile hauen iritziak aurrez aurre entzuteko. Gonbidatuta gaude. Ahalegindu gure inguruan interesatuta leudekenei honen berri ematen.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Giro ederrean aurkeztu zen SOS-irunaveleia.org webgunea

Joan den asteazken iluntzean aurkeztu zen www.sos-irunaveleia.org webgune berria, giro ezin hobean. Ehundik gora entzuleren aurrean, Eliseo Gil, Koenraad Van den Driessche eta Idoia Filloyk tresna berriaren xehetasunak azaldu zituzten pantaila handiaren laguntzaz. Auziaren historia, idatzi diren bateko eta besteko txostenak, epaitegi-kronika, hemeroteka, mediateka…, dena txukun eta erraz bilatzeko moduan. Ikaragarria!
Baina webgunearen harribitxia ostracabase atala da. Arkeologia informazio zabala ematen da bertan: indusketa-argazkiak, planoak, estratigrafia, era guztietako azalpenak eta 425 grafitoren argazkiak eta transkripzioak, eta jakingarriak ere bai zenbaitetan. Beraz, gaian murgildu nahi duenak badu non.
Aurkezpenaren ostean antzerki-sketxa egon zen, musikari-talde baten ekitaldia, eta pintxoak eta ardoa, azkenik.
Pozgarria izan zen entzuleen artean euskal filologiako irakasle taldetxo bat ikustea, nahiz eta aurkezpeneko une batzuetan ingurukoak apur bat gogaitu beren arteko berriketarekin. Gero pintxoetara ere geratu ziren eta entrama ona erakutsi zuten. Aurrerapauso handia iruditzen zaigu hamabost egun lehenago irratian  listopasau, tonto eta hortik gorakoak deitzen ziguna guk antolatutako ekitaldi batean normaltasunez izatea.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Durangon datorren domeka goizean Iruña-Veleiaz

Datorren domekan, martxoak 21, goizeko 11etan, hitzaldia emango dut Durangon, Landako Guneko (azoka) aretoan. Diapositiben laguntzaz hiriaren eta aztarnategiaren  historia, grafito polemikoak eta sortutako katramila jorratuko dira.

Nabarralde eta Txoriak Txori taldeek antolatu dute, artesaniari eta baserri-produktuei zuzendutako azokaren markoan. Esan beharra dago Bizkaian gaiaz ematen den lehen hitzaldia  dela, beste lurraldeetan ugari eman den bitartean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS-irunaveleia.org webgunea aurkeztuko da asteazkenean Gasteizen

Hilabeteak lanean jardun ondoren, www.sos-irunaveleia.org gunea prest
dago. Aurkezpena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo da datorren
asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan. Areto hau Koronazio kalean dago,
Aldabe Gizartetxetik eta Portaloitik gertu.
Goizean prentsaurrekoa emango dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesschek. Jendeari irekia izango da SOS-IRUÑA-VELEIA Plataformak antolatu duen arratsaldeko ekitaldia. Webgunearen aurkezpenaz gain, antzerki-sketxa, musika eta luntxa egongo dira.
Gonbidatuta gaude denok!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafito batzuk manipulatu egin dituztela salatu du Lurmenek argazkien bidez

“Los grafólogos desvelan que la inscripción de una pieza se grabó tras encolar la cerámica con pegamento” zioen Correoren titularrak lehen orrian otsailaren 24an. 11.429 zenbakia duen piezaz ari zen konkretuki.  Lurmen enpresak bere blogean eskegi duen pdf-an garbi ikusten da pieza hori manipulatu egin dutela. Arkeologoen 2006ko argazkiak eta  diputazioaren gerokoak konparatzen badira, nabarmen geratzen da hau. Badirudi pieza askatu eta berriro itsatsi dutela. RIP jartzen omen duen piezarekin ere berdina gertatu dela dirudi.

Lurmenek salaketa jarri du epaitegian. Horrela jasotzen du Berria-k
notizia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ADISKIDE, LAGUN eta AMIGO Segurolaren eta Lakarraren arabera

Zera dio Iñaki Segurola filologoak Arantxa Iturberen irratsaioan, oso tonu gozo eta adeitsuan: “Lagun Marcus… “Lagun” hor eman nahi zaion esanahiarekin, “adiskide” esanahiarekin, ez dela euskeraren historian hemeretzigarren mendearen bukaerara arte agertzen. “Lagun” hitzak ez zuen “adiskide” esanahia. Horretarako zegoen “adiskide”. Ez da agertzen dokumentuetan hemeretzigarren-hogeigarren menderarte.”

JosebaLakarrak bere txostenean:
“El LAGUN de OSO_MARCUS (15921) no es aún hoy ‘amigo’ más que en dialecto
vizcaíno, pero no en el resto, donde es únicamente ‘compañero”. Literaturari
begirada bat eman diogu, eta neke handiegirik gabe (Internet salatariari esker), begira zer aurkitu dugun:

 ZUBERERAZ

TARTAS (XVII)

-Bekhatoria, prinze pagano gaztebaten, zuiñek agian ezpaitu uken, ez lehen, ez geroz, bere korajian lagunik, ez parerik.

-Nork ere ikusiko baitu bere laguna beharrian dela eta bere sokorria hari ezpaitu emanen, nola Iinkoaren karitatia eta amorioa harekin date?»

ETXAUN  BARKOXE (XIX)

Ürx’aphal bat badügü herrian trixterik,

Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,

Bere lagün maitiaz beit’izan ützirik:

Kuntsola ezazie, ziek adixkidik.

-Ene lagün maitia, eta flakia

Libertibatek deizü nahasi zenzia

hares ni galerazi, eta etxaltia

malerus errendatü, oro familia

-Ene gazte denboran ez lagünak bezala:

Hurak txostakan eta ni nigarrez ardüra.

 -Adio ene lagüna urthuki
nündüzüna, Pharkatürik dükezü eni egin ogena.

-Ürxaphal gaxo horren phena doloria!

Galdü dizü lagüna, kitatü herria

 GOI-NAFARRERAZ

JOAKIN LIZARRAGA (XVIII-XIX)

-Berze bein laguneki Elizara joatean itzali zekiote zeramaten argia, eta sandak ukitzeareki itxeki ze han ikusirik gure lagunak oratione erraiten, debotionian sartzen gira haien imitatzera.

-Artzen zuen alimentu gutiarendako guti bear, ta ala bizia atratzen omen zue kuidatus baratzetto bat ta irur erregerri zen lurra bere eskus, ta bere lagun zuen Nekazari
bateki. -Guzien ertean S. Austin, zeñek bere lagun bati erraten zio heriturik biotzean, Alipio, zer da au aditu duguna?

 GIPUZKERAZ

MANUEL LARRAMENDI (XVII)

Badakust gaurko ebanjelioan Birjiña gurutzearen ondoan, baña eztakust beste lagunik ezpada San Juan ta beste emakume bi.// Ez zirudien bere gazte denboran lagunak baño txoroagoa, errazagoa, limuriagoa?

AGUSTIN KARDABERAZ (XVIII)

San Bernardo bere lagun maitea, Doktore Serafiko San Buenabentura, San Antonio Paduako milagrosoa, San Paskual, eta San Diego, Santa Klara, Santa Rosa.// Orañ Santu guziak gure odoleko, ezagun, da lagunak Jainkoagan alabatzen ditugu

JUAN BAUTISTA AGIRRE (XVIII-XIX)

Dotrinetara joateko, lagun gaiztoen batzarreetatik aldegiteko, eta ez du estadua artzeko asmoetan asi bear Gurasoen baimen gabe.// Oitu zaite ordu onean etxeratzera, eta lagun onakin baizik ez jolastera;

MENDIBURU (XVIII)

-Hau esan ta ots egin zion bere lagun on ezagun San Ignaziori; agertu zion zegokan bidera naia ta eskatu zion hura arkitzeko argia ta eskua.

-«Bai», dio Espiritu Santuak: «zori gaistokoa da berez ta lagunik bage dabillen gizona”;

 LAPURTERAZ

JOANES LEIZARRAGA (XVI)

-Hartu zituzten arrain hatzamaitearen gainean, halaber Iakes eta Ioanes Zebedeoren
seme Simonen lagun ziradenak ere.

-Bada Titez den bezenbatean ene lagun da eta zuek baithan aiutazale: eta gure anaiez den bezenbatean, Elizen enbaxadore dirade eta Kristen gloria.

-Eta hiri ere othoitz egiten drauat, neure egiazko laguna, aiuta ditzan emazte enekin batean bataillatu diradenak Ebanjelioan

-Nola ikasi ere baituzue Epafras gure lagun maite eta zerbitzari-kideaganik, zein baita
Kristen ministre fidel zuendako.

AXULAR (XVII)

Villasanterenean 14 aldiz agertzen da lagun = amigo itzulita, eta beste 14 lagun = compañero itzulita. Adibide pare bat:
“Kontsolamendu handia da, bere trabailluetan eta egitekoetan, lagun on baten izaitea. Beraz kontsola ahal gaitezke gu ere, zeren geure egitekoetan Iesu Kristo lagun baitugu.” Villasantek: “Gran consuelo es tener un buen amigo en los trabajos y aflicciones. Por lo tanto podemos consolarnos tambien nosotros; porque en nuestras aflicciones tenemos por amigo a Jesucristo.”

Kontatzen du halaber, zenbat trabu edireiten zuen, zenbat gerla egiten zioten bere lagunek, okhasionek eta aztura gaixtoek”
Cuenta asi mismo cuántos obstáculos encontraba, cuanta guerra le hacian sus amigos, las ocasiones y los malos habitos”

SILVAN PROUVEAU (XVII)

-Eztuzu desiratuko zure lagunaren etxea,
ez eta haren emaztea, ez mutilla,
ez neskatoa, ez idia, ez astoa,
ez eta haren den gauzarik.

-Nor ezta eme, miserikordios, eta bere lagunari barkatzera prestik egonen, dakiela barkatzen derauela guziei, bai eta hura gurutzean iosten dutenei.

 BIZKAIERA

ARRASATEKO ERREKETAREN KANTA (XV).

Gomiz oñaztarrak, galtzaileak, alegia, zein zituen “lagun” esaten du:

“Gomizec asco lagunic / çabal arabaarric / Guipuz hondo ederric/ Vizcaytar urduri
gogorric”

 GABONETAKO IKUSKIZUNA (XVIII)

“Ene lagunak zer ete dogu arako misterioa/ choriak legez egoak dakarz dulzea
bere aoa.”

 ARABAKO EUSKARA

LAZARRAGA (XVI)

“Silveroren cantaetea acabaduric leen esan dogun cantaeteau Silvero eta bere lagunac
joan çiteçen çiudadera nun Silberoc emun eusten ayn colaçio andia”./  “Ala
ene lagunau eta ni goaç ara Silveroren jentilezac ecusterren”.

Kategoriak Sailkatugabeak | 29 iruzkin

Elgetako Kafe Antzokian Iruña-Veleiaz hitzaldia ostegunean

Datorren ostegunean, martxoak 11, arratsaldeko 7etan, hitzaldia emango dut Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Diapositiben bidez, auzia kokatzeko sarrera bat egingo da lehenengo, eta euskarazko zein bestelako grafitoak ikusi eta aztertuko dira gero, gai polemikoenetan arreta jarriz, beti ere. Beraz, nahi baduzu, han ikusiko dugu elkar.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina