Hitzaldi arrakastatsua Iglesias eta Silgorena; Gorrochategui entzuleen artean

150 bat entzule aurrean zituztela mintzatu ziren Luis Silgo eta Hector Iglesias atzo. Idazkunen hainbat alderdiz jardun zuten biek, eta arlo arkeologikoa ere jorratu zuen Silgok. Azpian aurki daitezke hitzaldiaren laburpenak.
Oso interesgarria izan galde-erantzunen atala. Entzuleen artean zeuden EHUko bi irakasle: Jose Maria Vallejo klasiketako irakaslea eta Joaquin Gorrochategui hizkuntza indoeroparretako katedraduna. Lehenak, hizlarien aurka gogor berba egin ondoren, alde egin zuen. Gorrochategui ere luze mintzatu zen Silgok eta Iglesiasek esandako hainbat gauza kritikatuz eta bere bertsio ezaguna berretsiz. Eztabaidaren beroan zera ere esan zuen, gutxi gorabehera: “… ba orduan beste batzorde bat izenda dezatela eta etor daitezela arkeometrak hau argitzera”. Egundoko txalo zaparrada entzun zuen.
Niri oso positiboa iruditzen zait Gorrochategui hitzaldira etorri izana. Aurpegia eman zuen jokaleku zail batean eta hori txalotzekoa da benetan. Gainera bere jokaerarekin erakutsi zuen eztabaida zientifikoa ez dagoela itxita. Ez da gutxi, beste batzordekideen jarrera ikusita.
Egia da eztabaida gori-gori zegoenean alde egin zuela eta zenbaitek beste modu batera interpretatu zuela haren jarrera. Ostraka mundua eta  Angulo Oscuro blogetan aurki daiteke atzoko hitzaldiaren zenbait kronika eta balorazio.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 Responses to Hitzaldi arrakastatsua Iglesias eta Silgorena; Gorrochategui entzuleen artean

  1. egilea: bideoak

    Inon ikus al daitezke galdera-erantzun tarteko bideoak?

  2. egilea: Juan Martin Elexpuru

    http://www.sos-irunaveleia.org/ helbidean daude. Ez dute kalitate ona. Hemendik gutxira jarriko omen dute beste grabazio bat.

  3. egilea: 陳哲毓

    阿彌陀佛 無相佈施

    不要吃五辛(葷菜,在古代宗教指的是一些食用後會影響性情、慾望的植
    物,主要有五種葷菜,合稱五葷,佛家與道家所指有異。

    近代則訛稱含有動物性成分的餐飲食物為「葷菜」,事實上這在古代是稱
    之為腥。所謂「葷腥」即這兩類的合稱。 葷菜
    維基百科,自由的百科全書
    (重定向自五辛) 佛家五葷

    在佛家另稱為五辛,五種辛味之菜。根據《楞嚴經》記載,佛家五葷為大
    蒜、小蒜、興渠、慈蔥、茖蔥;五葷生啖增恚,使人易怒;熟食發淫,令
    人多慾。[1]

    《本草備要》註解云:「慈蔥,冬蔥也;茖蔥,山蔥也;興渠,西域菜,云
    即中國之荽。」

    興渠另說為洋蔥。) 肉 蛋 奶?!

    念楞嚴經 *∞窮盡相關 消去無關 證據 時效 念阿彌陀佛往生西方極樂世界

    我想製造自己的行為反作用力
    不婚 不生子女 生生世世不當老師

    log 二0.3010 三0.47710.48 五0.6990 七0.8451 .85
    root 二1.414 1.41 三1.732 1.73五 2.236 2.24七 2.646
    =>十3.16 π∈Q’ 一點八1.34

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude