Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia ostegunean Gasteizen

Datorren ostegunean, martxoak 25, 19:30, Gasteizko Goiuri-Villasuso jauregiko aretoan hitzaldia emango dute Hector Iglesiasek eta Luis Silgok Iruña-Veleiako grafitoen alderdi linguistikoei buruz. Hemen ikus dezakezu iragartzen duen kartela.Luis Silgo Gauche valentziarra, Arkeologian doktorea, epigrafia iberikoan eta euskara-ibero harremanean aditua da. … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Giro ederrean aurkeztu zen SOS-irunaveleia.org webgunea

Joan den asteazken iluntzean aurkeztu zen www.sos-irunaveleia.org webgune berria, giro ezin hobean. Ehundik gora entzuleren aurrean, Eliseo Gil, Koenraad Van den Driessche eta Idoia Filloyk tresna berriaren xehetasunak azaldu zituzten pantaila handiaren laguntzaz. Auziaren historia, idatzi diren bateko eta besteko … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Durangon datorren domeka goizean Iruña-Veleiaz

Datorren domekan, martxoak 21, goizeko 11etan, hitzaldia emango dut Durangon, Landako Guneko (azoka) aretoan. Diapositiben laguntzaz hiriaren eta aztarnategiaren  historia, grafito polemikoak eta sortutako katramila jorratuko dira. Nabarralde eta Txoriak Txori taldeek antolatu dute, artesaniari eta baserri-produktuei zuzendutako azokaren markoan. … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS-irunaveleia.org webgunea aurkeztuko da asteazkenean Gasteizen

Hilabeteak lanean jardun ondoren, www.sos-irunaveleia.org gunea prest dago. Aurkezpena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo da datorren asteazkenean, martxoak 17, 19:30etan. Areto hau Koronazio kalean dago, Aldabe Gizartetxetik eta Portaloitik gertu. Goizean prentsaurrekoa emango dute Eliseo Gil, Idoia Filloy eta Koenraad … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Grafito batzuk manipulatu egin dituztela salatu du Lurmenek argazkien bidez

“Los grafólogos desvelan que la inscripción de una pieza se grabó tras encolar la cerámica con pegamento” zioen Correoren titularrak lehen orrian otsailaren 24an. 11.429 zenbakia duen piezaz ari zen konkretuki.  Lurmen enpresak bere blogean eskegi duen pdf-an garbi ikusten … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

ADISKIDE, LAGUN eta AMIGO Segurolaren eta Lakarraren arabera

Zera dio Iñaki Segurola filologoak Arantxa Iturberen irratsaioan, oso tonu gozo eta adeitsuan: “Lagun Marcus… “Lagun” hor eman nahi zaion esanahiarekin, “adiskide” esanahiarekin, ez dela euskeraren historian hemeretzigarren mendearen bukaerara arte agertzen. “Lagun” hitzak ez zuen “adiskide” esanahia. Horretarako zegoen … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | 29 iruzkin

Elgetako Kafe Antzokian Iruña-Veleiaz hitzaldia ostegunean

Datorren ostegunean, martxoak 11, arratsaldeko 7etan, hitzaldia emango dut Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Diapositiben bidez, auzia kokatzeko sarrera bat egingo da lehenengo, eta euskarazko zein bestelako grafitoak ikusi eta aztertuko dira gero, gai polemikoenetan arreta jarriz, beti ere. Beraz, nahi … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Dato Económico: “Varapalo judicial a la querella de Euskotren”

Titular hori dakar Gasteizen argitaratzen den Dato Económico aldizkari prestigiotsuak martxoko alean. Hona hemen pasarte batzuk: “La nueva absolución del ex director de Iruña Veleia descarta la pretensión de Euskotren y reafirma la postura del arqueólogo”.  “El caso es que, … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Grafologoak eta prentsa gezurretan ari direla erakutsi du Koen van den Driessche geologoak; “Veleia y Montesquieu”, Javier Vegasen artikulua

Koenraad Van den Driessche geologo beljikarrak “Las mentiras que ventila la prensa sobre la supuesta inscripción posterior al pegado de la pieza 11429” izeneko lana argitaratu du zenbait blogetan. Bereizmen handiko argazkien bidez frogatu du gezurra dela pegamenduaren gainetik grafitatuta … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Roslyn M. Frank Doktorearen txostenak oso leku txarrean utzi ditu Diputazioaren grafologoak

Iowa-ko Unibertsitateko Roslyn M. Frank Doktoreak txosten luze eta zehatza idatzi du, Arabako Foru Aldundiak kontrataturiko grafologoen txostenak oso leku txarrean utziz. Entregatuta dago dagoeneko Gazteizko epaitegian. 118 orrialdeko lanean indargabetuta uzten ditu diputazioaren eskariaren neurrira egindako grafologia-lan kalifikaezinak. Curriculum … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1