Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Eliseo Gilek Plan Zuzendariaren kritika argitaratu du Interneten

Joan den otsailaren 3an aurkeztu zuten Arabako Batzar Nagusien aurrean Lorena Lz de Lacalle Diputatuak eta Julio Nuñez I-Vko zuzendari berriak 10 urterako Plan Zuzendaria. Eliseo Gilek testu hau argitaratu berri du Interneten egitasmoa kritikatuz, ondorengo sarrerarekin: Crítica a la … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jende asko EHUko Irakasle-Eskolako hitzaldian

Ia 200 pertsona bildu ziren atzo Donostiako Irakasle-Eskolako aretoan. Ikasleak gehienak, baina baziren irakasleak eta kanpoko entzuleak ere. Hector Iglesiasen iritziz, faltsutzaile bati ezinezkoa litzaioke ostraketan agertzen den erudizio-maila izatea, batzordekideena baino agitzez handiagoa dena askotan. Hainbat adibide ipini zituen … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Plan Zuzendaria onartu du eta Julio Nuñez I-Vko Zuzendari izendatu du Arabako Foru Aldundiak

Iragarpen guztiak bete dira: datozen hamar urterako Plan Zuzendaria onartu eta Julio Nuñez EHUko irakaslea I-Vko Zuzendari izendatu du gaurko Diputatuen Batzarrak. Nork esan zuen ezin daitekeela epaile eta onuradun izan aldi berean? Julio Nuñez arkeologoa Batzordeko kidea izan zen … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iglesias eta Elexpururen hitzaldia EHUko Donostiako Irakasle-Eskolan, apirilaren 28an

Apirilaren 28an Hector Iglesiasek eta biok hitzaldia emango dugu Donostian. Hona hemen xehetasunak: Gaia: “Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak” Eguna: apirilak 28, asteazkena, 11:00 Lekua: Donostiako Irakasle-Eskolako hitzaldi-aretoa (Ibaetako Kanpusa) Antolatzaile: Donostiako Irakasle-eskolako irakasleak (EHU)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Benetakotasunaren aldeko jarrera garbiak ingelesezko hainbat webgunetan

Auzia nazioartekotzen ari da egunetik egunera. Batetik, atzerriko hainbat ikerlarik txostenak idatzi dituzte grafitoak benetakoak izan daitezkeela defendatuz, eta, bestetik, egunetik egunera norabide berdineko gauza berriak agertzen dira ingelesezko webguneetan. Forgotten Languages izeneko gunean, esaterako, Iruña-Veleia Affaire: A Shame for … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldiaren bideoa sarean

Sarean daude dagoeneko apirilaren 28an Luis Silgo eta Hector Iglesias doktoreek Gasteizko Goiuri aretoan eman zuten hitzaldiaren kronika zehatza eta bideoa. Biziki interesgarria izan zen ondorengo solasaldia ere, non Jose Maria Vallejo eta Joaquin Gorrochategui EHUko irakasleak izan ziren protagonista. … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaida bizia Sustatun

Apirilaren 9an Patxi H sinatzen duenak “XX. mendeko otoitzak Veleian” tituluaz sustatu.com-en artikulua plazaratu zuenetik bero-bero dago eztabaida. 17050 zenbakidun pieza nabarmen faltsua dela aldarrikatzen du artikulugileak. Bateko eta besteko hirurogeitaka komentario gurutzatu dira dagoeneko eta ez dirudi euria atertu … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Ostrakak eta ostrukak’ artikulua Erlea-n

Igaro dira oporrak eta hemen gara berriro, bizioari ezin utziz. Egia esan, azken egunetan ez dugu bake handirik izan, Patxi H-k polemika piztu baitu Sustatu-n 17050 piezaren kontura. Euskaltzaindiak Bernardo Atxagaren zuzendaritzapean argitaratzen duen Erlea aldizkariaren 2. alean nire artikulu … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hitzaldi arrakastatsua Iglesias eta Silgorena; Gorrochategui entzuleen artean

150 bat entzule aurrean zituztela mintzatu ziren Luis Silgo eta Hector Iglesias atzo. Idazkunen hainbat alderdiz jardun zuten biek, eta arlo arkeologikoa ere jorratu zuen Silgok. Azpian aurki daitezke hitzaldiaren laburpenak. Oso interesgarria izan galde-erantzunen atala. Entzuleen artean zeuden EHUko … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hector Iglesiasen eta Luis Silgoren hitzaldien laburpenak

LOS ASPECTOS LINGÜÍSTICOS DE LOS GRAFITOS ENCONTRADOS EN EL YACIMIENTO ARQUEOLÓGICO DE IRUÑA-VELEIA. Conferencia a cargo de Luis Silgo y H. Iglesias Resumen de las ponencias de esta conferencia, que se celebrará día 25 de marzo, jueves, a las 7:30 … Jarraitu irakurtzen →

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1