Lekua: Arabako Justizia Jauregia
Egunak: 10 saio: otsailak 3-4-5-6, 10-11-12-13, 17-18; hasiera ordua: 9:30
Epaile bakarra: Isabel María Díez-Pardo Hernández
Kereila jartzailea: Arabako Foru Aldundia
Akusatzaileak: Arabako Foru Aldundia. Abokatua: Francisco Javier Villarrubia Millas. Eta Estatuko Fiskaltza. Fiskala: ?
Akusatuak, egozten zaizkien delituak eta eskatzen zaizkien zigorrak:
ELISEO GIL ZUBILLAGA. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Denera 7 urte eta erdi. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 2 urte eta erdi “estafagatik”. Denera 5 urte eta erdi. Abokatua: Francisco Javier Martínez de San Vicente Corres.
OSCAR ESCRIBANO SANZ. AFA : 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Abokatua: Virginia Urtaran Agirre.
Gilen eta Escribanoren artean ordaindu beharreko isuna: 286.000 € “Ondarearen aurkako kalteengatik”.
RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Fiskaltza: 2 urte eta erdi “estafagatik”. Abokatua: ?
Eliseo Gilen eta Rubén Cerdánen artean 12.490 euroko isuna ordaindu behar “estafa” kontzeptuan.
Nahiz eta parteek eskatu, epaileak ez ditu epaiketara deitu ez kereila jarri zuen politikoa (AFAko Kultura Diputatu Lorena López de Lacalle) eta ezta benetakotasunaren aurkako epaia eman zuten unibertsitateko irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Nuñez, etab. Eta ezta kontratxostenak egin zituzten adituak ere: E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab.
Aupa,Juan Martin.
Orain dela hiruzpalau hilabete zure eskutik Iruña – Veleiaren inguruko gora-beherak ezagutu genituen.Otsailaren 3an epaiaren hasiera izango dela jakin izan dugu eta bertaratzeko aukerarik badagoen galdetu nahi dizugu.Hau
da,publiko eta sarrera librekoa izango da?
Eskerrik asko.
Xabier
Arkeometria aprobak orduan egin egingo ote dira…
Xabier: sarrera librea izango da epaiketara, teorian behintzat.
Arkeometria frogarik egingo den ala ez, ez dakit. Berez posible da epaiketan bertan ere eskatzea.
Pingback: - Argi Bila