Otsailaren 3an hasten den epaiketaren datu batzuk

Lekua: Arabako Justizia Jauregia

Egunak: 10 saio: otsailak 3-4-5-6, 10-11-12-13, 17-18; hasiera ordua: 9:30

Epaile bakarra: Isabel María Díez-Pardo Hernández

Kereila jartzailea: Arabako Foru Aldundia

Akusatzaileak: Arabako Foru Aldundia. Abokatua: Francisco Javier Villarrubia Millas. Eta Estatuko Fiskaltza. Fiskala: ?

Akusatuak, egozten zaizkien delituak eta eskatzen zaizkien zigorrak:

ELISEO GIL ZUBILLAGA. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”.  Denera 7 urte eta erdi. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 2 urte eta erdi “estafagatik”.  Denera 5 urte eta erdi. Abokatua: Francisco Javier Martínez de San Vicente Corres.

OSCAR ESCRIBANO SANZ. AFA : 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Fiskaltza: 3 urte  “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Abokatua: Virginia Urtaran Agirre.

Gilen eta Escribanoren artean ordaindu beharreko isuna: 286.000 € “Ondarearen aurkako kalteengatik”.

RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Fiskaltza: 2 urte eta erdi “estafagatik”. Abokatua: ?

Eliseo Gilen eta Rubén Cerdánen artean 12.490 euroko  isuna ordaindu behar “estafa” kontzeptuan.

Nahiz eta parteek eskatu, epaileak ez ditu epaiketara deitu ez kereila jarri zuen politikoa (AFAko Kultura Diputatu Lorena López de Lacalle) eta ezta benetakotasunaren aurkako epaia eman zuten unibertsitateko irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Nuñez, etab. Eta ezta kontratxostenak egin zituzten adituak ere: E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 Responses to Otsailaren 3an hasten den epaiketaren datu batzuk

  1. egilea: Xabier

    Aupa,Juan Martin.
    Orain dela hiruzpalau hilabete zure eskutik Iruña – Veleiaren inguruko gora-beherak ezagutu genituen.Otsailaren 3an epaiaren hasiera izango dela jakin izan dugu eta bertaratzeko aukerarik badagoen galdetu nahi dizugu.Hau
    da,publiko eta sarrera librekoa izango da?
    Eskerrik asko.

    Xabier

  2. egilea: Lithius

    Arkeometria aprobak orduan egin egingo ote dira…

  3. elexpuru egilea: elexpuru

    Xabier: sarrera librea izango da epaiketara, teorian behintzat.
    Arkeometria frogarik egingo den ala ez, ez dakit. Berez posible da epaiketan bertan ere eskatzea.

  4. Pingback: - Argi Bila

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude