SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila artxibatu du epaileak

Duela bi hilabete jakin zen epaileak tramitera onartu zuela SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila (2010eko txikizioaren argazkiak; 2015ekoaren argazkiak). Orain dela gutxi esan digute epaileak artxibatu egin duela.  Injustizia injustiziaren gainean.

Aldundiak Nuñezen defentsan egindako txostena 2013an gauzatutako eskuhartzeari buruz mintzatzen da luze, hori kereilaren gaia ez izan arren. 2o15ko abenduko eskuahartzeari buruz, azalpen gutxi eta haiek lotsagarriak: “se efectuaron exclusivamente labores de mantenimiento, consistentes en desbroce, limpieza superficial y resiembra de césped. Begiratu argazkiak eta asmatu ea non zegoen “desbroce” beharra, eta pentsatu nola egin daitekeen “resiembra de césped” lurra harrotu eta landu gabe.

SOSeko abokatua hasia da helegitea idazten. Emango dugu haren berri bere momentuan.

Epaitegiko autoaren zati nagusiak jartzen ditugu hemen (egin klik hobeto ikusteko):

Epailearen erabakia

epaileaE

Arabako Foru Aldundiaren txosteneko zatia (Joseba Perez de Heredia  eta Felix López López de Ullibarrik sinatua)

resiembra

Eta guztia Oscar Reinares arkitektoaren parrafo honetan oinarritzen da.

Reinares

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila artxibatu du epaileak

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Mailuak iltzeari eta Epaitegiak Eliseori (kolpatu)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude