Julio Nuñezen aurkako kereila onartu du tramitera Epaileak!

Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendariaren aurkako kereila tramitera onartu du Epaitegiak. Ondarearen kontrako kalteak eta justizia oztopatzea egozten zaio

SOS Iruña-Veleia elkarteak kereila jarri zuen Julio Nuñez egungo zuzendariaren aurka, ondarea kaltetzea eta justizia oztopatzea egotzita, eta berriki jakin dugu Gasteizko 1. epaitegiak tramitera onartu duela eta deklaratzera deitu duela. Patxi Zabaleta da elkartearen abokatua.

2010ko udan, Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako zuzendari izendatu berriak, EHUko irakasle den Julio Nuñezek  hondeamakina handi batez ekin zion lanari eta 8.000 m2 hustu zituen, leku askotan metro eta erdiraino sakonduz eta aurrean eramanez geruza arkeologikoak. (Youtuben ikus daiteke bideoa bilatzailean “destrozando Iruña-Veleia” ipiniz). SOS Iruña-Veleiak salaketa jarri zuen epaitegian txikizioaren  argazki ugarirekin, baina artxibatu egin zuten berehala.

Hondamakinak zabaldutako eremua plastikoz estali zuten baina material hau berehala usteldu zen eta makinaren jardunetik bizirik irten ziten geruza eta objektu arkeologikoak babesik daude urtetan, eguraldiaren gorabeheren menpe. Honek lurrazpiko materialen alferrik galtzea ekartzen du, ezinbestez. Ez dakigu zergatik ireki zuen hain eremu zabala, gero beraren zati txiki bat baino ez baitu induskatu.

Baina ez dira hemen amaitzen zuzendariaren hazainak. 2015eko abenduaren 13an egindako bisita gidatu alternatibo batean, SOS Iruña-Veleiako kide batzuk konturatu ziren 6. Sektorea (“Errosetoien Etxea” ere deitua) harrotua eta gero leundua zegoela. Sektore honetan 70 bat m2 geratzen ziren industu gabe, grafito eztabaidatu mordoa, tartean euskarazko asko, agertu zen eremuaren alboan, hain zuzen. 100 bat metrora lurrez eta harriz osatutako bi pila zeuden, 6. Sektoreko hondakinak. Hondeamakinaren eta dumper-aren gurpil-markak salatzen zuten jatorria. Harri artean hainbat zeramika pusketa ikus zitekeen, aro tardo-inperialekoak, adituen iritziz.

SOS Iruña-Veleiak abokatu bat hartu zuen eta kereila kriminala jarri zuen Julio Nuñezen aurka, ondarearen aurkako kalteengatik eta justizia oztopatzeagatik (hondatutako eremua oso inportantea zen noizbait egin beharko diren kata kontrolatuei edo aditu-frogei begira). Hogei bat argazki eta agiri erantsi zitzaizkion idatziari.

Kereila hau tramitera onartu du Gasteizko 1. Epaitegiak eta Julio Nuñez deklaratzera deitu dute aste honetan.

nunez

Sarraski berriaren argazkiak

***

El Juzgado ha admitido a trámite una querella por daños al patrimonio y obstrucción a la justicia contra Julio Núñez, actual director de Iruña-Veleia

La asociación SOS Iruña-Veleia interpuso una querella contra Julio Nuñez, actual director de Iruña Veleia, por daños al patrimonio y obstrucción a la justicia. Hemos sabido que la querella ha sido aceptada a trámite por el juzgado nº 1 de Vitoria-Gasteiz y que Julio Nuñez ha sido llamado declarar. Patxi Zabaleta ejerce de letrado de la asociación.

En el verano de 2010 el recién nombrado director de Iruña-Veleia por la Diputación Foral de Álava, el profesor de la EHU-UPV  Julio Núñez Marcén, inició su actividad provisto de una gran excavadora con la que vació unos 8.000 m2, ahondando en varios lugares hasta un metro y medio de profundidad, arrasando completamente los estratos arqueológicos. (Se puede ver video en Youtube poniendo en el buscador “destrozando Iruña-Veleia”).  SOS Iruña-Veleia interpuso una denuncia por daños, aportando mucha documentación gráfica, pero fue archivada al poco tiempo.

La superficie abierta por la excavadora fue cubierta con material plástico que se pudrió pronto, y los estratos y materiales arqueológicos que sobrevivieron a la excavadora han permanecido prácticamente a la intemperie durante estos últimos años, con el consiguiente deterioro de los mismos. Ignoramos por qué motivo abrió una superficie tan extensa, cuando luego en realidad sólo ha excavado una pequeña parte de la misma.

Pero no terminan ahí las hazañas del citado director. En un visita guiada alternativa del 13 de diciembre de 2015, miembros de SOS Iruña-Veleia se percataron de que el sector 6, llamada Casa de los Rosetones, había sido removido recientemente con una excavadora y posteriormente alisado. En ese sector quedaban unos 70 m2 sin excavar, precisamente al lado de la zona donde aparecieron muchos de los grafitos cuestionados, entre ellos una buena parte de los de euskera.  A unos 100 metros existían dos montones de tierra y piedras procedentes de muros, que provenían del sector 6. Las rodadas de la excavadora y del dumper no dejaban margen para la duda. Entre las piedras se apreciaban varios trozos de cerámica, presumiblemente de la época tardo-imperial, según los expertos.

SOS Iruña-Veleia contrató un abogado e interpuso querella criminal contra Julio Nuñez por daños al patrimonio y obstrucción a la justicia (la zona afectada era fundamental de cara  a posteriores catas controladas o pruebas periciales), aportando una veintena de fotos y documentos.

Dicha querella criminal ha sido admitida a trámite por el juzgado número 1 de Vitoria-Gasteiz, y Julio Núñez ha sido llamado a declarar para esta semana.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Julio Nuñezen aurkako kereila onartu du tramitera Epaileak! bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Epaileak SOS Iruña-Veleiaren Julio Nuñezen aurkako kereila onartu du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude