SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra, Julio Nuñezi jarritako kereila artxibatu dutela eta

Prentsa-oharra

Gasteizko 1. Epaitegiak artxibatu egin du SOS Iruña-Veleiak Julio Nuñezen aurka jarritako kereila

Gasteizko 1. Epaitegiaren ebazpena jaso dugu, ondorengoa diona (funtsezkoena ipintzen dugu):

epailea

Hau da, epaitegiak ontzat eman du Arabako Foru Aldundiaren bertsioa eta artxibatu egin du auzia. Aldundiaren txostenak zera dio kereilaren gaia den 2015eko eskuhartzeei buruz:

resiembra

Adierazpen hauek diputazioaren kolaboratzailea den Oscar Reinares arkitektoaren txosten laburrean oinarritzen dira:

Reinares

Hots, Diputazioaren arabera, 2015ean Errosetoien Etxeanse efectuaron exclusivamente labores de mantenimiento, consistentes en desbroce, limpieza superficial y resiembra de césped“. Hau da, sastrakak kendu, zorua garbitu eta belarra birrerein.

Argazki bidez ongi dokumentatuta dauden ebidentzia materialek gezurtatu egiten dute hau. Txostena “desbroce”az mintzatzen da. Hitz horrek ‘sastrakak edo sasiak kentzea’ esan nahi du testuinguru horretan. Eta begi-bistakoa da sektore horretan ez zegoela sasi arrastorik (Ik. 2015eko azaroko eta abenduko argazkiak). Gero ‘belarra erein’ dela esaten da. Galdera da ea nola erein daitekeen belarra aurrez lurra baliabide mekanikoekin landu gabe, horietaz ez baita deus esaten txostenean. 2015eko abenduko argazkiek adierazten dute makina batek, rotabator erakoa ziurrenik, lurra landu zuela belar-hazia erein aurretik.

Txostenetan ez dira justifikatzen sektoretik hurbil dauden bi zakar pilak, erromatar garaiko zeramikak dituztenak, eta ezta ibilgailu astunen batek egindako gurpil markak ere. Pentsatzen dugu nahikoa motibo dagoela sektorea harrotu egin dutela susmatzeko. Gainera, airetik hartutako Google Maps-eko argazkiek iradokitzen dute “indusketa area” nabarmen handitu dela 2013az geroztik.

Ondorioz, garbi dago Epaitegiak ez dituela aintzat hartu kereilatzaileak bere eskuetan jarri dituen argudioak eta argazkiak, eta kereilatuaren kontakizuna hitzez hitz onartzera mugatu dela bere jarduna; errore larria eta injustizia handia, gure ustez. Horregatik, eskatzen dugu kata arkeologiko kontrolatuak egin daitezela leku horretan, horrela jakin ahal izateko baieztatzen ala  gezurtatzen diren kereila jartzera eraman gaituzten susmoak. Ez dezagun ahaztu sektore hau oso delikatua dela, bertan agertu zirelako  eztabaidaren erdian dauden grafitoetariko asko, euskarazko eta gai kristauko hainbat, adibidez. Eta “zaharrak berri” esan dezakegu, oso gogoan baitugu epaitegiak artxibatu egin zuela 2010ean  SOS Iruña-Veleiak egungo zuzendariaren aurka jarritako salaketa, hondeamakinaz egindako txikizioagatik, nahiz eta salaketa hori  argazkiz eta bideoz ondo dokumentatua egon.

Elkarteak helegitea aurkeztuko du, Patxi Zabaleta bere abokatuak prestatua.

SOS Iruña-Veleia,Gasteiz, 2016-06-24

***

Gaztelerazko bertsioan ez ditugu autoko hiru agiriak erantsi (goian kontsulta daitezke)

 

Nota de prensa

El juzgado n. 1 de Vitoria-Gasteiz ha archivado la querella de SOS Iruña-Veleia contra Julio Nuñez

Hemos recibido la resolución del Juzgado n. 1 de Vitoria-Gasteiz que dice lo siguiente (adjuntamos la parte sustancial):

(1. documento)

Es decir, el juzgado da por buena la versión de la Diputación Foral de Álava y archiva la causa. El informe del ente foral dice lo siguiente sobre las actuaciones de diciembre de 2015, objeto de la querella:

(2. documento)

Estas afirmaciones, a su vez, está sustentadas en el escueto informe del arquitecto Oscar Reinares, colaborador del ente foral:

(3. documento)

O sea, según la Diputacíón, en 2015 en La Casa de los Rosetones se efectuaron exclusivamente labores de mantenimiento, consistentes en desbroce, limpieza superficial y resiembra de césped“.

Las evidencias materiales, bien documentadas por medio de fotografías, desmienten lo dicho (ver archivo adjunto). El informe habla de “desbroce” en el sector. El sentido de desbroce, en este contexto, es ‘quitar  broza, maleza’. Y es evidente que en ese sector no existía la más mínima maleza (ver foto de noviembre de 2015). Se habla de “resiembra de césped”. Nos preguntamos cómo se puede resembrar césped sin antes trabajar la tierra por medios mecánicos, de los cuales no se habla en el informe. Las fotos de diciembre de 2015 indican que una máquina, seguramente del tipo rotavator, ha trabajo la tierra antes de la siembra del césped.

En los informes no se justifican los dos montones de escombros con fragmentos de cerámica romana que se hallan cerca del lugar, ni las rodadas hechas por algún vehículo pesado. Pensamos que hay motivos suficientes para sospechar que el sector ha sido removido. Además las fotos tomadas del aire por Google Maps parecen indicar que el “área de excavación” ha aumentado considerablemente desde 2013.

En conclusión, constatamos que el Juzgado nº 1 no ha tomado en cuenta los argumentos y el material fotográfico aportado por la parte querellante, y que se ha limitado a aceptar al pie de la letra el relato de la parte querellada, lo cual consideramos un grave error, además de una gran injusticia. Por ello pedimos que se efectúen catas arqueológicas controladas en el área cuestionada para comprobar si se confirman o desmienten las sospechas objeto de la querella. No olvidemos que este sector es muy delicado porque en él aparecieron muchos de los grafitos en euskera y cristianos, objeto de la polémica. No olvidemos tampoco que llueve sobre mojado, y que nuestra anterior denuncia por el destrozo causado por el actual director en 2010 con una excavadora en una zona de extramuros, profusamente documentada por medio de videos y fotos, fue archivada por el juzgado.

La asociación presentara el pertinente recurso, preparado por su abogado Patxi Zabaleta.

SOS Iruña-Veleia, Gasteiz, 2016-06-24

***

Notizia prentsan: Berria, Diario Vasco

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra, Julio Nuñezi jarritako kereila artxibatu dutela eta

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » SOS Iruña-Veleiaren erantzuna 2. suntsiketa balekotzat eman duen epaileari

  2. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » Respuesta de SOS Iruña-Veleia a la juez que ha validado la 2ª destrucción

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude