Etiketaren artxiboa: txapelketa

ZORNOTZAKO FINALAURREKOA: ARRATE ILLARO

BECeko final handirako gero eta gutxiago falta da. Joan den astean Jonek saio ederra egin ondoren, oraindik tren-geltokira nahi baino sarriago joan beharko du, BECerako trenean lekurik duen jakiteko. Bitartean, azaroaren 28an Zornotzan izango du txapelketak bigarren geldialdia, bertako Zelaieta
zentroan,17:30ean.

zornotzako_taldea

Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes buru dituen saioak ez du faborito argirik bizkaitarrentzat, guretzat Arrate Illaro izan arren. Aulestin saio bikaina egin ondoren, Arratek ez du ezer galtzekorik, eta bai, ordea, den-dena irabazteko. Berarekin bat, Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo “Abarkas” jardungo dira.

Ez galdu Arrate animatzeko eta arratsalde-pasa aparta izateko aukera! Erdu Zornotzara!

Aho-gozagarri gisa, hemen duzue Jonek Durangoko finalaurrean botatako lehen agurra:

BERTSO-IDATZIETAN URIBE KOSTA NAGUSI!

Ostiralean Bizkaiko Bertso-Idatzien finala izan zen Gernikako Seber Altube Ikastolan.


Gure eskualdeko ikastetxeek ordezkaritza zabala eraman zuen. Aurretik egindako lanak bere fruituak eman zituen Gernikan eta sari ugari ekarri genituen.


Uribe Kostako finalista guztiak por ti.


Hona hemen saridunak:


5.mailan:


3. Unai Mendiburu (Ander Deuna Ikastola)


2. Fermin Reicnike (San Nikolas Ikastola)


6.mailan:


1. Olaia Prego (Betiko Ikastola)


DBH 1:


2. Aitor Vicente (Ander Deuna Ikastola)


DBH 2:


3. Jon Zurinaga (San Nikolas Ikastola)


1. Peru Benito del Valle (San Nikolas Ikastola)


DBH 3:


2. Andutz Zulaika (Ander Deuna Ikastola)


DBH 4 eta Batxilergoak:


3. Peio Arondo (San Nikolas Ikastola)


1. Imanol Uria (San Nikolas Ikastola)


Aipamen berezia egin zieten eta baita kantatzeko aukera eman San Nikolas Ikastolako Mikel Martinez eta Ander Sarasketari. Bi algortar hauek 9 urte dituzte, eta nahiz eta txapelketa 5.mailatik aurrera izan, maila ederra erakutsi zuten.



Zorionak danori!

ESKOLARTEKOA ZURI-GORRIZ JANTZI ZEN

Atzo, lehenengo aldiz, Bizkaiko Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako kanporaketa izan genuen San Nikolas Ikastolan.



Uribe Kostako 105 gaztek parte hartu zuten giro ezin hobean. Athletic-eko finala egun berean jokatzen zenez, zuri-gorria izan zen nagusi ikastolako jantokian.


Bihar finala izango da Gernikako Seber Altube Ikastolan.Uribe Kostatik ordezkaritza zabala joango da. Zorte on!


Gogoratu, bihar ere Getxoko Bertsolari Gaztetxoen Eguna ospatuko dela Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan!


BIZKAIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA, LEHENENGOZ GETXON

Hogeita sei urte dira Bizkaiko Ikastolen Elkartea Bizkaiko Eskolarteko Bertsolarien Txapelketa antolatzen hasi zela. Txapelketa horretan idatzizko eta bat-bateko bertsoak egiten Bizkaiko ume eta gaztetxorik onenak aukeratzen dira. Gure eskualdeko ikasleek askotan irabazi izan dituzte bai idatzizko sariak, bai bat-batekoak. Besteak beste, iazko Bizkaiko txapelduna, bai idatzietan, bai bat-batekoan, Jone Uria ALBEkidea izan zen.


Aurtengo edizioak, Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketak, ordea, badu berri pozgarri bat guretzat: idatzizko lehiaketaren kanporaketetako bat lehen aldiz Uribe Kostan jokatuko da. Gure eskualdeko haur eta gaztetxoak maiatzaren 13an elkartuko dira, Algortako San Nikolas ikastolan, arratsaldeko 15.00etan. Ziur gaude aurten ere uzta ederra bilduko dugula!


Imanol Uria eta Maddalen Markaida por ti.

ALBE HITZETIK HORTZERAKO BERTSO-ESKOLEN TXAPELKETAN PARTE-HARTZAILE

Larunbatean ume, gazte, ez hain gazte, heldu eta guraso batu ginen Algortako Portu Zaharrean Hitzetik Hortzerako bertso-eskolen lehen txapelketan parte hartzeko.


Zortea izan genuen eguraldiarekin, Lorentzok mesede egin zigun bideo ederra grabatzeko. Denok abestu genuen, doinu desberdinetan eta oso giro ederrean.


Laster barru, ETBn ikusiko duzue zer nolako espektakulu polita prestatu genuen albekide guztien laguntzaz!


Hasteko prest! por ti.

IPAR URIBE BBK BERTSOLARI GAZTEEN TXAPELKETAN IRABAZLE!

Pasa den ostiralean jokatu zen finala Bilboko Kafe Antzokian. Bi kanporaketa irabazi eta gero, Ipar Uribeko taldea finalera iritsi zen. Aurkari bezala, Lea Artibaiko taldea izan zuen.


Txikien mailan, nahiz eta 3 puntugatik galdu ez zen oztopoa izan nagusiek 29 puntuko aldea ateratzeko eta sariketa Algorta aldera ekartzeko.


Aipatu beharra dago, bosgarren aldia dela Ipar Uribeko taldeak sariketa irabazten duela.


Ipar Uribeko taldean parte hartu duten bertsolariak gure eskolako Imanol Uria, Inazio Vidal, Peio Arondo, Maddalen Markaida, Itxaso Paia, Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro izan dira.


Zorionak danori!


Gure txapeldunak por ti.