Etiketaren artxiboa: iparuribe

BBK BERRIRO ETXERA!

Atzo gure gazteak ederto ibili ziren eta berriro ere eskuratu dute BBK Txapelketa. Aurrekoan azaldu genizuen bezala, txapelketa hau eskualdeka jokatzen da. Gure eskolak Ipar Uribeko eskualdea ordezkatzen du. Bi kategoria daude: 18 urte arte eta 18tik 25 urte artekoak.

Finala Lea-Artibai eskualdearen aurka izan zen. Errebantxa usaina zeukan finalak (aurreko urtean bi eskualdeak finalera iritsi ziren eta Lea- Artibaik irabazi zuen), ia guztiek aipatu zuten agurrean errebantxarako gogoa zutela. Eta balantzak, Ipar Uriberen alde egin zuen.

Aipatzekoa da, txikien kategorian Imanol Uriaren lana. Puntu erantzunean, bertsoa ederto ekarri zuen:

Euskalakari asko
jabilkuz korrika,
ta ezin gara egon
sofan jesarrita.
Igandean Donostin
badaukagu zita,
herria euskalduntzeko
gugandik hasita.

Nagusietan aipagarria izan zen BeƱat eta Peru Vidalek erakutsitako umorea ofizioetan. Arrate Illaro ederto ibili zen kartzelako lanean.

Zorionak guztioi!

GURE GAZTEAK BBK TXAPELKETAN!

Orain aste batzuk Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketa hasi zen. Txapelketa hau eskualdeka jokatzen da eta bi kategoriatan banatzen da: 18 urte arte eta 19-24 urte bitarte.


Gure eskolako gazteek Ipar Uribeko eskualdea ordezkatzen dute eta bihar bertan egingo dute debuta finalaurrekoetan. Arerio bezala Busturialdea izango dute. Saioa Derioko Txorierri BHI Institutuan izango da, bihar, hilak 16, goizeko 11.30etan.


Pasa den urtean txapela eskuratu zuten eta ia aurten berriro eskuratzeko zortea duten.


Zorte on eta egurra!