Hileko artxiboak: uztaila 2010

ALGORTAKO SAN INAZIOAK

Gaur hasten dira Algortako San Inazio jaiak! Eta beti bezala, ALBEk saio ederrak antolatu ditu bertsozaleon gosea asetzeko.


Hona hemen zitak:


Uztailak 29, 21.15etan, Kasino plazan:


Mikel Mendizabal
Gregorio Larrañaga “Mañukorta”
A.M. Peñagarikano
Jon Enbeita
Gai jartzaile: Maite Berriozabal


Uztailak 30, 13.00etan, Kasino plazan:


Amets Arzallus
Aitor Sarriegi
Etxahun Lekue
Onintza Enbeita
Gai jartzaile: Zuriñe Iarritu


Uztailak 31, 13.00etan, Kasino plazan:


Andoni Egaña
Jon Maia
Fredi Paia
Jesus Mari Irazu


Gai jartzaile: Unai Elizasu


Egun honetan, bazkaria egongo da Piper´s tabernan 15.00etan eta maratoia Jon Maiak eta Andoni Egañak egingo dute Piper´s tabernatik abiatuta 19.00etan.


Abuztuak 1, 13.30etan, Kasino plazan:


Iñaki Zelaia
Sustrai Colina
Igor Elortza
Julio Soto


Gai jartzaile: Arkaitz Gomez


Gozatu San Inazioak!!!

HISTORIA EGIN DUGU!

Uztailaren 14an historia egin genuen Algortako Biotz Alai plazan. Jende ugari etorri zen, ikusminez eta gogo biziz eta saioz gozatzeko gogo itzelekin.


Historiari errepaso polita egin genion. Gertakari desberdinak aukeratu eta bertsolariak paper desberdinetan sartu behar izan ziren. Eva eta Adan, Zesar, gladiadoreak, arkeologoak,…


Aitzol de Kastro doktorearen esanetara ibili ziren sei ikasle cum laude: Andoni Egaña, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabi Paya.


                     


Adan eta Eva paradisuan ibili ziren. Ondoren sei bertsolariek erabaki behar izan zuten zein bertsolari espeziekoa ziren: Kromañon(tzi), Poto-Habilis, Bertso-erectus, Mañu Antecessor, Negharmentala eta Oro Sapiens. Xabi Payak Poto Habilis espezie aukeratu zuen eta bertsoan potoak egin zituen etengabe


Ikasle onek bezala, azterketa pasatu behar izan zuten eta nota altuarekin gainditu zuten. Lehen puntu zital bati erantzun eta gero argazki bati buruzko iruzkin historikoa egin zuten bertsolariek. Polita izan zen Xabi Payak ALBEko argazki historikoei buruz egin zuen iruzkina. Asko eta asko hunkitu ginen Andoni eta Trino Azkoitiari buruzkoak entzutean.


Arkeologoak ere Biotz Alai plazara heldu ziren. Xabi Paya eta Maialen Lujanbio indusketak egiten ibili ziren eta gauza interesgarriak topatu zituzten Biotz Alaiko hondakinetan.


                     


Bukaeran, munduaren amaieraren simulakroa egin zen. Bertsolariak eta Aitzol de Kastro Doktorea bunker batean sartu eta irtetzerakoan, ez zegoen jenderik, publikoa poltsa beltzekin estali zituzten buruak.


                       


                       


Saio ederra! ALBEko gai jartzaile talde eta laguntzailei eskerrak eman behar dizkiegu aurretik egin zuten lan guztiagatik eta egunean bertan egindakoagatik.


                     


 

BERTSO JAIALDI MUNDIALA 2010

ALBEk zita bereziak izaten ditu udan zehar. Jaietako saioekin eta Balkoitik balkoirako ikuskizunaren ondoren, Bertso Jaialdi Mundiala izaten da beste bat.

Saio esperimentala, desberdina eta sorpresaz betea. ALBEko gai-jartzaile taldeak mimoz prestatzen ditu gaiak eta saioan zehar egoten diren une bereziak.

Gogo itzela duzula saioa ikusteko? Ez dakizula nortzuk diren protagonistak? Honako bertsolari hauek izango dira kantuan:

Maialen Lujanbio
Aitor Mendiluze
Xabi Paya
Andoni Egaña
Amets Arzallus
Jon Maia

Gaiak jartzen, Aitzol de Kastro.

Zita: Uztailaren 14an, Algortako Bihotz Alai plazan, 21.00etan.