Etiketaren artxiboa: musika

HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL

Hilaren 18tik 20ra berriro ere Musika izango dugu Hondarribian. Oraingoan joan den urtean izan genuen Hondarribia Blues Festivala izango dugu berriro gure artean. Joan den urtean oso ongi pasa nuen entzun ahal izan nituen zenbait kontzertuetan, nahiz eta Bluesa oso gogoko ez izan.

Dohako festibal dibertigarria; aukera baduzue behintzat nire gomendioa Hondarribitik pasatzea, giro nahiko ona egoten baita, heldu nahiz gaztetxoentzat, eguraldiak laguntzen badu behintzat asteburu paregabea izan daiteke.

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.

Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.

LARUNBATEKO KONTZERTUAK, OLEARSO FESTIBAL

Badirudi jada badakigula zein ordenetan joko duten larunbateko taldeek olearso festivalean.

 1) Amparanoia.
 2) Sorkun eta Vicepresidents.
 3) Doctor Deseo.
 4) Delorean.
 5) Asian Dub Foundation.

Guk uste genuen Doctor Deseo izango zela lehen taldea baina badirudi ezetz, ordena itzela iruditzen zait. Musika motak horrela antolatzen baitu asuntua, argi zegoen Delorean azkenetakoa izango zela eta Asian Dub Foundation azkenekoa. Ni pozik geratu naiz. 20:30 ikusiko gara.

KINKY BEAT

Berandu. Denbora pasa da. Baina joan den ostegunean La Kinky Beat ikus entzuteko aukera izan nuen. Baliteke Doctor Deseorekin konparatuz jende gutti egon zela Kafe Antzokian, baina jende oso jatorra. Bakarrik joan behar izan nuen; pixukideak ez dute oso gogoko musika hau eta ez zuten Antzokira joateko gogorik, hala ere behin baino gehiagotan gertatu zait hau eta argi daukat musika talde bat ikusteko gogoa baduzu joan zaitez; pena merezi baldin badu behintzat.
Horrela izan zen, pena merezi izan zuen, oso ongi pasa nuen eta jende nahiko jatorra ezagutu nuen.

KAFE ANTZOKIAN, DOCTOR DESEO

Oraindik atzokoa gogoratzen dut. Francisek 50 urte bete zituen. Gure artean egon zen. Kafe Antzokian. Bere Bilbo maitean. 2 ordu 30 minutuko kontzertua. Beti bezala beraiek bakarrik, telonerik gabekoa. Berandu hasi zen, baina pena merezi izan zuen. Bere 50 urteak ospatzeko edo, txanpaina atera zuen, guztientzat; txanpaina eta txokolatezko tarta. Mila esker Doctor Deseo posible egiten duzuen guztioi. Mila esker Fibo. Hurrengoa Hondarribian.

OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.

Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.

Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:

Maiatzaren 2an ostirala:

16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.

Maiatzaren 3an larunbata:

17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.