OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.

Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.

Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:

Maiatzaren 2an ostirala:

16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.

Maiatzaren 3an larunbata:

17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.



Iruzkin bat “OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.” bidalketan

  1. oier u.

    Ez dakit lagunek zer egiteko asmoa izango duten. Ez dakit nik zer egiteko asmoa izango dudan. Agian layo raser ikustera gerturatuko naiz… Ez dakit. Balantza denboran jarraia ez da eta esperoan nago.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude